Berriak

Zure taila zehatza ezagutu, Naiz Fiten bidez

Borja Cembrero eta Sara Lopez ekin-tzaileek bultzatutako Naiz Fit proiektuak bigarren saria lortu du Santanderreko Yuzz lehiaketaren 8. edizioan. Programa horrek bultzada bat eman nahi die 18 eta 31 urte bitarteko gazteek sustatutako enpresa-ideia berritzaileei, laguntza-prozesu bat eskainiz eta lehiaketa bat antolatuz. Yuzz Donostia zentroko ekimenik onena izendatua izan ondoren, euskal Startupak Estatuko hiru sarietako bat irabazi du.
 
Naiz Fit enpresaren helburua da moda online erostean sortzen zaigun arazo ohikoenetako bat konpontzea, oso zaila baita norbere neurria jakitea hainbeste marka eta arropa artean. Naiz Fit sistemak gorputz bakoitzaren neurri zehatzak ematen dizkigu, sakelakoarekin ateratako argazkien bidez eta ikusmen konputazionaleko algorit-moak erabiliz. Hortik abiatuta, aplikazioak marka desberdinetako datu-baseekin alderatzen du informazio hori, eta horrela lortzen du erabiltzaileari ongien egokitzen zaion neurria.
Sistema hori bi modutan erabil daiteke: Naiz Fit aplikazio mugikorretik (aurtengo abuztuan merkaturatua) edota online salmenta-plataformetatik. Lehenengo kasuan, erabiltzaileak aplikazioa deskargatu behar du, eta bere gorputza neurtu, 88.000 produktu eta 600 arropa marka baino gehiagori buruzko gomendioak jasotzeko.
 
Bigarren kasuari dagokionez, une honetan Naiz Fit enpresako lantaldea probak egiten ari da bere sistema plataforma desberdinetan integra-tzeko, eta dagoeneko martxan dago hainbat euskal markaren onlineko dendetan: Zergatik, Amarenak eta Wime. “Abuztuan merkaturatu genuen Naiz Fit aplikazioa, arlo teknikoan baliozkotzeko, zarata handirik atera gabe. Orain, berriz, erabiltzaileak eta markak atzematen ari gara”, azaldu du Borja Cembrerok, “itxaropentsu gaude, ikusten dugulako premia bat dagoela erosleen eta saltzaileen artean”.
 
Erosleen arazo bati emaitza
Gero eta arropa gehiago erosten da Internetez, baina erosleek arazo bat izaten dute, ez baitakite zein taila duten arropa bakoitzerako. Erosleak erositakoa itzuli behar izaten du, eta erosketa-esperientzia txarra bihurtzen da”, dio Cembrerok. “Erabiltzaileek eta markek nabaritutako premia horretatik sortu ginen gu”. Aplikazioak ikusmen konputazionaleko algoritmoak erabiltzen ditu gorputzaren neurriak ateratzeko argazki baten bidez.
“Oraingoz 6.000 erreferentzia dauzkagu, baina 50.000tik gora pieza izan nahi ditugu, gurekin kolaboratzen duten markek saltzen dituzten guztiak, alegia” adierazi du Borja Cembrerok. Zerbitzuak online erosteko web orriko botoi bat erabiliko du; hori aktibatuz gero, artikulu bakoi-tzeko taila egokienak markatuko ditu. Asmoa da guztiz doakoa izan dadila erosleentzat eta markek ehuneko bat ordain dezatela Naiz Fit zerbi-tzua erabiliz eginiko salmenta bakoitzeko.
 
Bultzada beharrezkoa
Santander Yuzz sariketak bultzada bat eman dio Naiz Fit enpresako lantaldeari. Izan ere, Silicon Valley-ra bidaiatuko dute finalista izateagatik eta 20.000 euro poltsikoratuko dituzte Estatu mailako saria irabazteagatik. “Proiektu harrigarriak lantzen ari diren Espainia osoko gazteak ezagutu ditugu, eta haiekin harremanetan jartzeko aukera izateak ez du preziorik”, azaldu du Borja Cembrerok, “gainera, Estatu mailan bigarren gelditzeak bultzada handia eman digu, ikusi dugulako gure ideiak baduela zentzua eta jendeak baduela fedea proiektu honetan”.
Santander Yuzz lehiaketaren hurrengo edizioan (datorren urtetik aurrera Explorer deituko da) parte hartu nahi duten 18 eta 31 urte bitarteko ekintzaileek dagoeneko zabalik dute izena emateko epea. Ideiak abenduaren 8ra arte aurkeztu daitezke.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.