Berriak

Zer nolako, gaitasun digitalak behar dituzu?

Teknologiak aurrera egin du eta gaur egun beharrezkoa da oinarrizko konpetentzia digitalak izatea ia edozein lan egiteko. Konpainiek, gainera, beren baliabideak optimizatu nahi dituzte. Baina garrantzitsua da haratago joatea egun eskatzen diren konpetentzia digitalak balioestean. Eta are garrantzitsuagoa da aldaketari beldurrik ez izatea eta egokitzeko gaitasuna eta ikasteko gogoa izatea ezaguera teknologikoak menderatuta irestea baino. Izan ere, ez du ezertarako balio Google Drive bezalako lan-tresna kolaboratiboa bat erabiltzen jakiteak taldean lan egiten ez badakigu; ez du baliorik sare sozial aktiboak izateak mezuak argitaratzean sarea sutan jarri eta enpresaren irudia kaltetzen badugu.
 
Baina pausoz pauso joan gaitezen. Zer dira gaitasun digitalak? Konpetentzia digitalak beharrezko ezaguera eta gaitasun multzo bat dira teknologia eta informazio digitalari onurak atera ahal izateko gure bizitzako eremu guztietan, lana eta hezkuntza bertan sartuz. Hori guztia kontutan hartuta, komenigarria da azaltzea zeintzuk diren egundo enpresek gehien eskatzen dituzten konpetentzia digitalak:
 
  1. Ezaguera digitala. Moldatzeko gaitasuna izatea profesional eta pertsonalki ekonomia digitalean. Ezaguera digitala duen profesionala honakoa egiteko gai da: modu eraginkorrean erabili baliabide eta tresna digitalak; tresna eta bitarteko digitalak erabili bere garapen profesionalean; bitartekari digital berrien hipertestualitate eta multimodalitateak ulertu.
  2. Informazioaren kudeaketa. Testuinguru digitaletan informazioa bilatzeko, lortzeko, ebaluatzeko, antolatzeko eta partekatzeko gaitasuna. Informazioaren kudeaketa egiten dakien profesionalak, era berean, honakoa daki: Interneten nabigatu informaziora, baliabideetara eta zerbitzuetara iristeko; bere helburuetarako garrantzitsuak diren bilaketa eraginkorrak egin Interneten.
  3. Komunikazio digitala. Ingurune digitaletan tresnekin komunikatzeko, erlazionatzeko eta lankidetza egiteko gaitasuna modu eraginkorrean. Horrela, honetarako gai da: era asinkronean modu eraginkorrean komunikatu; elkarrizketa eta eztabaida onlinetan parte hartu ekarpen baliotsuak eginez.
  4. Lana sarean. Ingurune digitaletan lan egiteko, lankidetza egiteko eta kooperatzeko gaitasuna. Beraz, honakoa dago barne: komunikabide digitalekin prozesu, lan eta helburu partekatuetan lan egin; dokumentu kolaboratiboak ekoiztu linean; bitartekari digitalak erabiliz, modu eraginkor eta produktiboan komunikatu bere lankideekin.
  5. Ikasketa jarraitua. Ikasketa modu autonomoan kudeatzeko gaitasuna, baliabide digitalak ezagutu eta erabili eta ikasketa-komunitateetan mantendu eta parte hartu. Gehituz: bere trebakuntza digitala kudeatu; bere espezialitate edo ezaguera-eremuaren inguruan eguneratua egoteko Internet erabili.
  6. Ikuspegi estrategikoa. Fenomeno digitala ulertzeko gaitasuna eta erakundeko proiektuetako orientazio estrategikoetan sartu. Honekin batera, fenomeno digitalaren gako eta joera nagusiak ezagutu; ulertu logika digital berriek nola eragin dezaketen bere erakundeko estrategia, erabiltzaile eta lehiakideetan.
  7. Lidergoa sarean. Lan-taldeak zuzendu eta koordinatzeko gaitasuna, sarean eta ingurune digitaletan banatuta. Horrela, taldean tresna digitalak erabiltzea sustatu, bultzatu eta erraztea helburuak eta emaitzak lortzeko; egitura antolatzaileak sustatu eta erraztea taldean informazioa zirkulatzeko.
  8. Bezeroari orientazioa. Bezero berrien beharrak uler eta asetzeko gaitasuna testuinguru digitaletan. Ahaztu gabe bere bezero/erabiltzaile nagusien ekintza monitorizatu Sarean; bezeroen profila ezagutu eta Sarean nola erlazionatzen jakin; Sarea erabili bezero eta erabiltzaileen egungo indarreko beharrak ezagutzeko.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.