Berriak

Zer dira eSportak?

Tentsioa, sekulako kontzentrazioa, imajinaezineko estrategiak, gizatiarrak ez diren erreflexuak... Horiei esker, eSportak ikuskizun zirraragarrienetakoak bat bilakatu dira.
80ko hamarkadan, lehen bideo-jokoekin, txapelketa handiak ospatzen hasi ziren jada, ehundaka partaiderekin. Nork izango ote zituen erreflexurik onenak? Nork garatuko ote zuen estrategiarik onena? Nor izango ote zen azkarrena mentalki?
eSporten zale amorratua bazara, beren garrantzia ezagutuko duzu. Bideo-jokoetako txapelketa profesionalek ez dute bakarrik jokalarien arreta deitzen bakarrik, mundu osoan zehar jarraituak izaten dira, Seul, Berlin, New York edo Madrilgo estadioak betez esaterako. Egun, munduko gertakari nagusienetakoak bilakatu dira audientziei erreparatuz gero.
Egun, 300 milioi pertsona inguruk jarraitzen dute modu ohian kirol elektronikoak. League of Legends-en finalak 36 milioiak lortu zituen, NBAko finala edo Rugbyko munduko txapelketa baino gehiago.
 
Zeintzuk dira
Bideo-joko guztiek ez daukate kirol elektronikoaren maila. Izan ere, egun dauden milioika jokoen artean, hamar bat dira bakarrik eSport bezala aitortuak. Horiek guztiek baldintza zehatz batzuk bete behar dituzte, oinarrian, hauek direnak:
Lehenik eta behin, jokoak bi parte-hartzaile edo gehiagoren norgehiagoka zuzena baimentzen du. Bigarrenik, jokalariak baldintza berdinetan lehiatzen dira, garaipena trebetasun gehiena duenak lortuz. Hirugarrenik, liga eta txapelketa ofizial erregulatuak badaude, arauekin eta talde eta jokalari profesionalez osatuak. Bestetik, ospeaz eta lehiakorra izateaz gozatzen dute, hau da, milaka jokalari dituzte eta komunikabideek lehiaketak ematen dituzte. Amaitzeko, gainditzeko grina sustatu behar dute.
 
Eztabaida
Badago eztabaida bat eSporten inguruan, hots, kirolak ote diren. Adituak argi daukate, baina: bai. Gobernu estatubatuar edo alemanak atletak bezala aintzatesten dituzte jokalari profesionalak eta Komite Olinpiar Korearrak kirol olinpikoaren maila eman die eSportei.
Zerbait kirol bat bezala aitortua izateko esfor-tzu fisikoa behar denaren ikusmoldea gaizki-ulertu orokor bat da. Xakea eta pokerra kirolak bezala aintzatetsiak dira. Eta tiro olinpikoa eta billarra beste adibide batzuk dira, non buruko faktoreak desberdintasuna markatzen du.
 
Betiko atletak bezala
Geroz eta ikerketa gehiagok erakusten dute eSporten atletek atleta tradizionalen higadura bera dutela. Esate baterako, Coloniako Kiroleko Unibertsitate Alemanak plazaratutako ikerketa baten arabera, partida profesional bizietan, eSportetako jokalariek motorreko profesionalek lasterketa azkarretan sor ohi dituzten estres maila berak lortzen dituzte. Ikerketak ondorioztatzen zuen “eSportak beste kirol asko bezain zorrotzak dira, baita gehiago ere”.
E-Kirolariek entrenamendu-errutina gogorrak jarraitzen dituzte. Beren atzetik azpiegitura konplexu bat daukate, entrenatzaile, analista eta baita kirol-psikologoez osatua. Ez dira bakarrik mentalki prestatu behar. Gorputza sasoian izatea ere berebizikoa da partidan etekin on bat lortzeko. Hori dela eta, askok elikadura-erregimen osasuntsuak mantentzen dituzte eta gimnasiora doaz.
Hala eta guztiz ere, badaude oraindik ere estereotipo batzuk lotzen dituztenak bideo-jokoetako jokalariak jarrera antisozialekin. Baina hau ezin legoke errealitatetik urrunago egon. Newzook egindako ikerketa batek adierazten zuen mota honetako txapelketen jarraitzaileak hezituagoak daudela, lan hobeagoak dituztela eta herritargoaren batez bestekoa baino gehiago ezkontzen direla. Kirolari elektronikoek lortzen duten ospea kirolari tradizional batzuk lortzen dutenarekin konpara-tzen da. Masen idoloak dira mundu guztian.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.