Berriak

Zenbat plastiko sortzen duzu jakiten laguntzen dizuten bi 'app'

Hemen azalduko ditugun bi aplikazio hauek zenbat plastiko sortzen duzun jakinaraziko dizute eta nola murriztu dezakezun ere esango dizute. Modu berean mikroplastikoak zer diren ikasiko duzu eta zenbat jaten dituzun jakingo duzu ere Jaten baititugu!
Denok badakigu poltsak, botilak, tapoiak etab. itsasora doazenean milaka urteak behar direla zati txikitxoetan bihurtzeko. Pixkanaka desegiten dira baina inoiz ez dira desagertzen, modu horretan oso txikiak direnean arrainek jaten dituzte eta gero gu. Plastikoa edonon dago eta guk sortu, desegin eta berriz jaten dugu. Gure eskuetan dugu konponbidea: lehenik kontzientziazioa eta bigarrenik, konpromisoa.
Bi helburu hauek aurrera eramateko bi aplikazio batzuekin erraz lortuko duzue:
 
My little plastiv footprint
App honekin lehengo eta behin larritasunaren asuntoaz jabetuko gara eta egunean egiten ditugun gauzekin hasiko gara konponbidea bilatzen. Oso aberatsa da aplikazio hau, denetarik du. Trivial moduko joku bat du, ozeanoen kutsadurari buruzko informazioarekin eta bakoitzaren plastikoaren kontsumoaren informazioarekin. Jokua egin ostean, erronka pertsonalizatuak garatzen ditu, erabilera bakarreko plastikoak murrizteko.
Oso interesgarria da ere, gure perfila pertsonalizatu daitekeelako: familia bat haurrekin garen esan edo hiritar bat edo itsasoa maite dugun pertsona bat garela esan daiteke ere eta horren arabera gure kontsumoa urtean zein den esango digu. Proposatzen dituen erronkak onartu edo errefusatu daitezke.
 
Beat the microbead
Aplikazio hau oso erabilgarri da mikroplastikoak dituzten kosmetikoak ezagutzeko. ¡Bai, produktu horietan ere plastikoa dago!
Denboraren, eguzkiaren eta olatuen aktibitatearen ondorioz, plastiko botila bat, zati oso txikietan bihurtzen da eta honek kutsadura larria suposatzen du: dena plastikoz beteta dago eta hain da txikia ezin dela bildu. Gainera, mikroplastiko hauek ez dira guztiz desagertzen eta denborarekin, gero eta txikiagoak bihurtzen dira.
Herrialde askotan mikroplastikoak kosmetikoetan erabiltzea debekatuta dago baina oraindikan produktu askotan daude: krema esfolianteetan edota hortzetako pastetan. Hauxe irakurri daiteke aplikazioan: "Partikula horiek, ia ikusezinak, zuzenean ihesetik estolda batera joaten dira, hondakin-urak tratatzeko instalazioak ez dira iragazteko gai eta, ondorioz, ozeanoetan metatzen dira". Nahiko larria ez zaizue iruditzen?
Produktuen informazio jasotzeko, aplikazioak produktuen barra-kodea irakurtzen du kamararen bitartez eta duen datu basearekin partekatzen du informazioa erabiltzaileari erakusteko. Gerta daiteke, produktu guztiak ez egotea datu basean, baina produktuak eskuz aplikazioan sartzeko aukera dago.
 
Informazio iturria: Retina El País

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.