Unibertsitatean ikasteak kostu oso ezberdina izan dezake ikasketak egiteko aukeratu den autonomia erkidegoaren arabera. Katalunia da preziorik altuenak dituen erkidegoa, Madril eta Gaztela eta Leonekin batera. Aitzitik, Galizia, Extremadura eta Andaluzia dira preziorik baxuenak dituzten lurraldeak.
Hori da Observatori del Sistema Universitari-k (OSU) egindako txosten baten ondorio nagusia, Espainiako unibertsitate publikoen prezioei dagokienez graduko, masterreko eta doktoretzako titulazioetan.
Konparatu ahal izateko, ikerketak taldeka banatzen ditu titulazio mota, izan ere karrera guztiak ez dira modu berean garestiak. Orokorrean, ikasketa 'esperimentalenak', osasun zientzienak bezala edo ingeniaritzak edo arkitekturakoak bezala, prezio nahiko altuagoak dituzte humanitateak edo zientzia sozialetakoak baino.
Prezio ezberdintasuna, kasu batzuetan, deigarria da. Adibidez, Humanitateen ikasketak -baxuenak direnak titulazioka Estatu osoan-, 600 euro inguru kostatzen dute urteko Galizian eta 1.500 euro inguru Katalunian, hau da, ia 1.000 euroko aldea dago komunitate batetik bestera; gradurik garestiena Medikuntzakoa da; 750 euro inguru kostatzen du Andaluzian eta Katalunian 2.400 euro inguru kosta dezake.
Osasun Zientzietako graduko ikasketen prezioa ikasturteka 750 euro (Andaluzia) eta 2.372 euro (Katalunia) inguru artean kokatzen dira. Beraz, komunitate batean bestean baino hirukoitz garestiagoak izan daitezke.
Zenbat kostatzen du Zientzia Esperimentalak ikasteak?
Kategoria honek barne ditu Fisika, Kimika, Biologia, Geologia edo Matematiketako graduak, besteak beste. Preziorik baxuena Andaluzian aurkitzen da (750 euro inguru ikasturteko) eta altuena Katalunian (2.146 euro ikasturteko).
Zenbat kostatzen du Ingeniaritza eta Arkitektura ikasteak?
Eremu honetan komunitate batean edo bestean ikasteak berekin ekar dezake ikasketa berengatik 3 aldiz gehiago ordaintzea: 757 eurotik ikasturteko Andaluzian 2.372 eurora ikasturteko Katalunian.
Zenbat kostatzen du Irakaslegoko Hezkuntza egiteak?
Irakaslegoaren heziketarako ikasketen prezioak aurreko guztiak baino baxuagoak dira komunitate autonomo gehienetan. Aldakortasuna dihoa Galiziako 591 eurotatik Kataluniako 1.516 eurotara Katalunian. Horrela, prezioa komunitate batean bi aldiz eta erdi baino gehiago izan daiteke beste komunitate batean baino.
Zenbat kostatzen du Zientzia Sozial eta Juridikoetako ikasketeak?
Zientzia sozial eta juridikoetako graduko ikasketei dagokionez, komunitate merkeena eta garestienaren arteko ezberdintasunak mantentzen dira: 591 Galizian, Kataluniako 1.516 euroren aurrean.
Zenbat kostatzen du Humanitateak ikasketek?
Humanitateetako ikasketak dira, orokorrean, preziorik baxuenak dituztenak. Berriz ere, prezioen aldakortasuna nabaria da: Galiziako 591 eurotatik Kataluniako 1.516 eurotara ikasturteko, aurrekoa baino 2 aldiz eta erdi gehiago.
Eta master bat ikastea?
Masterreko prezioak oso heterogeneoak dira eta ezin daitezke eremuka konparatu, izan ere kasu askotan ez daude finkatuak irizpide hauen arabera, OSUren ikerketak azaltzen duen bezala. Ondoren, masterreko prezio minimoak eta maximoak agertzen dira Espainian lanbide erregulatu batean lan egiteko.
Komunitate autonomo batzuk, Andaluzia, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia eta Nafarroa bezala, prezio bakar bat ezartzen dute. Andaluzian preziorik baxuenetarikoak aurkitzen dira (821 euro ikasturteko) eta Katalunian, aldiz, graduetan gertatzen den bezala, preziorik garestienetarikoak aurkitzen dira (2.470 euro).
Prezio aldaketa komunitate autonomo bakoitzean % 100 baino baxuagoa da, Madrilgo Komunitatean izan ezik, non prezio minimo eta maximoaren arteko aldea 3.297 eurotara iristen den.