+Trebakuntza

ZATOZ! Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka

Zarauzko Munoa plazan prestaturiko karpak hartu zuen martxoaren 6an Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketa eta Enpleguko lehen azoka, Zatoz! Azoka.

Bi eskualde horietako Lanbide Heziketako ikastetxeek eta garapen-agentziek antolatu zuten azoka, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Azokaren helburua da eskualde horietako Lanbide Heziketako eskaintza, enplegurako prestakuntzarako eskaintza eta enplegu-aukerak ezagutaraztea. Ekimenak Zarauzko Udalaren babesa ere badu, azoka garatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskaini baititzituen.

Urola Erdiko eta Urola Kostako DBH eta Batxilergoko ikasleek ere hartu zuten parte ekimenean. Horretarako, ikastetxeekin koordinazio-lanak egin ziren, goizean zehar azokara txandaka joan zitezen. Hala, Azkoitia, Azpeitia, Orio, Zarautz eta Zumaiako 14 ikastetxeko 900 gazte inguru igaro ziren goizean zehar bertatik. Arratsaldean berriz, azoka herritar guztientzat egon zen zabalik, eta, beraz, lanik gabe dauden pertsonentzat, lana dutenentzat edo informazio gehiago lortu nahi zutenentzat (gazte, heldu zein guraso) egon da zabalik.

Informazio-standez gain, goizeko programazioa hiru solasaldirekin osatu zen. Horietako bakoitzean Lanbide Heziketako ikastetxeetako zuzendaritzako kideek, ikaslek eta eskualdeko enpresetako ordezkariek hartu zuten parte. Beren ikuspuntua azaldu zuten, eta Lanbide Heziketako egungo egoeraren eta joeren berri eman zuten. Era berean, azokan bertan etengabeko prestakuntzarako aholkularitza ere jaso ahal izan zen.

Azoka hau Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Garapen Agentziek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatu zuten, elkarlanean, talentuaren sorrera, erakartzea eta mantentzea sustatzeko. Zarauzko Udalaren babesa ere jaso zuen azokak eta ekimena aurrera eramateko beharrezko azpiegiturak Udalak utzitakoak ziren.

Hori horrela, goizeko 10:00etatik 18:30era bitartean, bi eskualdeetako Lanbide Heziketen zein Garapen Agentzien eskaintza ezagutzeko aukera egon zen. Horretarako 9 stand desberdin egon ziren eta horietan, Lanbide Heziketako eskaintzarekin batera, ikastetxeen enplegurako prestakuntza eskaintza eta Garapen Agentzien eta Lanbideren enplegurako baliabideak ezagutzeko aukera eskaini zitzaien bertaratu zirenei.

Azoka herritar orori irekia izan zen, horrenbestez, langabezian daudenak, lanean ari direnak edota informazio gehiago eskuratu nahi zuten pertsonak gertura zitezkeen, gazte, heldu zein gurasoak.

 

Gazteen parte-hartzea bermatuta

Urola Erdiko eta Urola Kostako DBH eta Batxilergoko ikasleak goizean zehar gerturatu ziren; horretarako ikastetxeekin koordinazio lanak egin ziren txandak eskainiz. Hori horrela, azokatik ia 950 gazte pasatzea aurreikusten zen (Antoniano Ikastetxea, Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxea, Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Iraurgi Ikastetxea, La Salle Ikastetxea, Lizardi BHI, Orioko Herri Ikastola, Oteitza Lizeo Politeknikoa, Salbatore Mitxelena Ikastola, Zaragueta Herri Eskola, Zumaiena Ikastetxea, Zumaia BHI, Urola BHI).

 

Solasaldiak eta etengabeko prestakuntzarako aholkularitza zerbitzua

Standez eta horietan eskainiko den informazioaz haratago, goizean zehar hiru solasaldi ere antolatu ziren eta horietako bakoitzean ikastetxe bateko zuzendariak, ikasle batek eta enpresa bateko ordezkariak hartu zuten parte, euren iritzia azaldu eta Lanbide Heziketako egungo egoera eta joerak ezagutzera emateko.

Era berean, azokan bertan etengabeko prestakuntzarako aholkularitza jaso ahal izan zen.

 

Azokako parte-hartzaileak

z       Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia.

z       Urola Kostako Udal Elkarteko Garapen Agentzia.

z       Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzua.

z       Monte Albertia LHII.

z       Oteitza Lizeo Politeknikoa.

z       Zumaia BHI.

z       Oinarrizko Lanbide Heziketa: soldadura.

z       Izarraitz Lanbide Heziketa.

z       Aiala Sukaldaritza ikastetxea.

Amaitzeko, aurtengo azoka Zarautzen egin zen arren, asmoa da datozen urteetan ekimenari jarraipena ematea eta azoka eskualdetik eskualdera txandatuz egitea. Beraz, datorren urtean Urola Erdian egitea aurreikusten da.

 

Eskualde mailako lehen enplegu azoka

Urola Kosta osoko Lanbide Heziketaren eta enpleguaren eskaintza ezagutzeko aukera izan zuten eskualdeko ia mila gaztek Zatoz! izeneko azokan, Zarautzen. Lehengoz gauzatu zuten, eta bertan parte hartu zuten, besteak beste, Oteitza Lizeo Politeknikoak, Aiala Sukaldaritza ikastetxeak eta Monte Albertiak.

Zatoz! Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka egin zuten Zarauzko Munoa plazan. Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketako ikastetxeek, garapen agentziek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak elkarlanean antolatu zuten ekimena, eta "talentua sortzea, erakartzea eta mantentzea sustatzea" zuen helburu.

10:00etan ireki zituen ateak azokak, eta 18:00etara bitartean Urola Kosta eta Urola Erdi mailako Lanbide Heziketako eta enpleguko eskaintza ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

Horretarako, bederatzi stand jarri zituzten eta Lanbide Heziketako eskaintzarekin batera, ikastetxeen enplegurako prestakuntza eskaintza eta garapen agentzien eta Lanbideren enplegurako baliabideak erakutsi zituzten. Harrera ona izan zuen azokak, eta goizean goizetik Urola Erdiko eta Urola Kostako DBHko eta Batxilergoko ikasleak gerturatu ziren karpara. Hala, 950 ikasle inguruk aukera izan zuten eskualdeko eskolen eskaintza gertutik ezagutzeko.

Horietako bat da Alex Martinez; azpeitiarraren hitzetan "baliagarria" izan zen azoka. Hain zuzen ere, Mekatronikaren inguruko hainbat zalantzarekin iritsi zen Zarautzera, eta guztiak "argitzeko" balio izan zion hitzorduak. Gomendioak ere jaso zituen: "Eredu duala hautatzea".

Bestalde, azokan bertan masajeak ematen aritu zen Nerea Odriozola hernaniarra (Gipuzkoa). Gaur egun Monte Albertian Estetika eta ongizatea ikasketak egiten ari da. Azoka antolatzea "oso ondo" iruditu zaio hari. Bere esperientziatik hitz egin zuen: "DBH bukatu nuenean, ez nekien zer ikasi nahi nuen, eta horrelako azoka bat oso ondo dago gauzak argitzeko".

Ildo berean, lehen balorazio "positiboa" egin zuen Edu Sudupe Izarraitz Lanbide Heziketako zuzendariak. "Ikasleek interesa erakutsi dute, eta hori zen helburua; oso gustura gaude". Dena den, datorren urteari begira "zer hobetua" ikusi zuten.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.