trainingWorld

Zabalik LaborLan programan aurreinskripzioa egiteko epea

Eskaerak Bizkaiko Enpleguaren Atariaren bidez egin daitezke: www.portaldeempleodebizkaia.eus. Programaren bosgarren edizioa honako sektore hauetan oinarritzen da: biomedikuntza, eraikuntza (birgaitze iraunkorra), teknologia eta obra zibileko makineria. Programari buruzko informazioa DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzian (info@dema.eus/944 189 055) edo Enplegua Sustatzeko Zuzendaritzan eskuratu daiteke (lanera.enplegua@bizkaia.eus /944068008).

Aldundiaren Gobernu Kontseiluak LaborLan programaren bosgarren edizioa onartu du, eta aurreinskripzioa apirilaren 18ra arte egongo da zabalik. LaborLan enplegurako laguntza emateko ekimena da, eta horretarako, prestakuntza eta kontratazioa eskaintzen ditu.

Aurreinskripzioak Bizkaiko enpleguaren atarian (www.portaldeempleodebizkaia.eus) egin daitezke, eta programari buruzko informazioa atari horretan dago eskuragarri. Halaber, programari buruzko informazio gehiago lortzeko edo zalantzak argitzeko, DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziara (info@dema.eus/944 189 055) edo Enplegua Sustatzeko Zuzendaritzara (lanera.enplegua@bizkaia.eus /944068008) jo behar da.

LaborLan hitzarmenen bidez kudeatzen da; zehazki, hainbat sektoretan ezagutza eta esperientzia duten lau erakunde hauekin egin dira hitzarmenak: Basque Health Cluster (Osasun Klusterra), GAIA (Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea), ASCOBI-BIEBA (Bizkaiko Etxegileen eta Higiezin Sustatzaileen Elkartea), AVE-BIE (Asociación Vizcaína de Excavadores-Bizkaiko Induskari Elkartea). Aldundiak 402.000 eurotik gorako inbertsioa egin du hitzarmen horietan.  Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen du parte-hartzaileen hiru hilabeteko lan-esperientzia, eta horretarako, 650.000 euro gehiago jarri du.

LaborLanen bosgarren edizio honetan 85 pertsona izan daitezke programaren onuradun. Aurreko lau edizioetan (Teknilan programa ere) 428 pertsonek hartu dute parte eta 285 lan-esperientzia eta 195 kontratazio egon dira.

 

LaborLanen filosofia

Teresa Laespada diputatu nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru-diputatuak azaldu duenez, programaren helburua langabeak laneratzea da, eta horretarako, lehentasuneko taldeak ezarri dira, hau da, langabeziaren kostu sozialik handiena duten eta lan-merkatutik urrunen dauden kolektiboak: iraupen luzeko langabeak, 45 urtetik gorakoak eta gizarte-egoera ahulean dauden gazteak.

Era berean, Laespadaren hitzetan, LaborLanen helburua da enpresek, Bizkaiko garapen ekonomikorako, oinarrizko sektoreetan eta sektore estrategikoetan behar duten talentua sortzea. Izan ere, talentu horrek trantsizio hirukoitzerantz aurrera egiten lagunduko du, teknologia, ingurumen eta osasun arloko trantsizioarekin lotutako lanak garatzeko behar diren gaitasun eta trebetasunekin. Diputatuak gaineratu duenez, LaborLanek laguntza eskaintzen du kalitateko enplegua lortzeko.

Ildo horretan, LaborLan bat dator Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak garatzen duen enplegu-politika aktiboen kudeaketa-eredu berriarekin. Eredu horren arabera, programen protagonistak dira, batetik, langabeak, eta, bestetik, enpresak, enplegu duina eta garapen ekonomiko jasangarria sortzeko.

Programak pertsonei laguntzen die: lan-aktibaziorako eta enplegagarritasuna hobetzeko tresnak eskaintzen dizkie, talentu berria behar duten sektore estrategikoetan gaitasun teknikoak eta digitalak ematen dizkie eta enpresek eskatzen duten lan-esperientzia (lan-kontratuarekin) ahalbidetzen die.

Enpresei beharrizanak zehazteko eta haiei erantzuna emateko laguntza eskaintzen die, lan-demografia eta trantsizio hirukoitzaren (ekologiko-ingurumenekoa, teknologiko-digitala eta demografikoa) arloko erronkei aurre egiteko lanbide-profilei dagokienez.

www.portaldeempleobizkaia.eus

  • Lana aurkitzen lagunduko dizun tresnarik onena.
  • Atari honetatik emango dizuten laguntzari esker, aurrera egingo duzu zure helburu profesionaletan, zure laneratzea egi bihur dadin.
  • Enpleguari lotutako kalitatezko baliabideak eskainiko dizkizute (artikuluak eta azken albisteak, formakuntza pilulak, tutorialak, e-learning ikastaroak), eta eskura izango dituzu Bizkaian martxan dauden enplegu programa guztiak.
  • Enplegu atari guztiak atari bakar batean.
  • Ez dio axola zer erakunde edo sektoretan bilatu nahi duzun. Atari honetan, kanal bakar baten bidez iritsiko zara Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatzen dituen formakuntza eskaintzara eta enplegu programara.
  • Ez galdu denborarik web pilo batean bilatzen. Bizkaiko enplegu atarian, dena leku bakar batean aurkituko duzu.
  • Beraiek egingo dute bilaketa, zure ordez.
  • Pertsona bakoitzak bere premiak ditu, bere formakuntza, esperientzia eta interesak.
  • Hemen aurkituko dituzu zuretzat egokienak diren baliabideak, eta zure ibilbidea zehazten lagunduko dizu horrek.
  • Erregistratzen bazara, zure ezaugarrietara gehien egokitzen diren programen berri emango dizute.
  • Horrela, benetan inporta duen horretan erabiliko duzu denbora.
  • Egizu klik bakar batez zure eskaera, edozein programatan.
  • Ez dio axola zer erakunderena den programa. Bizkaiko Enplegu Ataritik, zuzenean emango duzu izena.
  • Hori bai, horretarako zure profila osatu beharko duzu.
  • Behin zure curriculuma beteta, aurrerantzean balioko dizu klik bakar batez izena emateko nahi duzun programan.
  • Bete ezazu zure eskaera edozein programatara klik bakar batekin.
  • Berdin dio zein entitatek kudeatzen duen sartu nahi duzun eskaera. Bizkaiko enplegu ataritik klik bakar batekin eman dezakezu izena.
  • Baina hori egin ahal izateko erregistroa bete beharko duzu.
  • Eta hori baino errazago nahi baduzu, eraman ezazu zure mugikorrean...
  • Jada erregistratu bazara, deskarga ezazu App-a.
  • Zure profilari eta lehentasunei egokitutako programei buruzko abisuak jasoko dituzu.
  • Zure eskaeren egoeraren berri emango dizute.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.