gadgetWorld

Waymo, gidaririk gabeko autoa

2009 urtean, Google gidatze adimentsu autonomoaren arloan sartu zen, epe luzerako proiektu arriskutsuen bere dibisioaren bidez; ondoren dibisioa enpresa independente bihurtu zen, Waymo deiturik. Urte hauetan, konpainiak bere ibilgailuak trafiko irekian ipini ditu martxan, baina beti per-tsona bat bolantean zegoela, segurtasunagatik. Baina, orain, aurrerapauso bat eman du, eta test horiek eserlekuan inor egon gabe egiten hasiko dela iragarri du.
 
Lehen fase honetan, konpainiako langileak izango dira Chrysler Pacifica monobolumen hauetan joango direnak segurtasuneko gidaririk gabe. Xedea da laster bidaiari boluntarioak eramatea, doako zerbitzu hau eska ahal izango dutenak mugikorreko aplikazio baten bidez, lanera joateko, haurrak ikastetxera eramateko edo etxera i-tzultzeko gauean festa baten ondoren.
 
Saio hauetako ekintza-eremua Chandlerren eremu hautatu batzuetara mugatua dago, Arizonan, Phoenixeko aldiri bat (Estatu Batuak). Hala ere, Waymok aurreikusia du zonaldea handitzea Phoenixeko eremu metropolitar guztira.
 
“Waymorekin bidaiatzeko esperientzia errutinan bihurtzea nahi dugu, erabiltzaileak bere eguneroko beharretarako horretara jo dezatela”, baieztatu zuen John Krafcik-ek, konpainiako presidente exekutiboaka Web Summit hitzaldian, Portugalen. “Guztiz autonomoak diren autoak hemen daude”, ziurtatu zuen.
 
Ibilgailuak errepidean
 
Fiat Chrysler (FCA) automobil-taldea Googlekin akordio batetara iritsi zen Pacifica modeloaren ehun unitate fabrikatzeko, guztiak ezpezifikoki egokituak gidatze autonomoaren proiektuan erabiltzeko. Horregatik dituzte erabilpen honetarako sensore eta software beharrezkoak.
 
2009tik, Googlen ibilgailu autonomoek 3,5 milioi milia baino gehiago ibili dituzte oro har (5.632.704 km) Iparramerikako 20 hiritako errepide publikoetatik. Bere proba-zirkuitoan 20.000 test espezifiko baino gehiago egin ditu egoera ezberdin, arraro eta ezohikoei aurre eginez. Saio erreal hauetaz gain, simulazio birtualetan ere askoz gehiago egin ditu.
 
Waymok bere zerbitzuak probatu zituen familien talde batekin jakiteko bezeroek zer nahi duten garraio batean. Horren ondoren, enpresak bere ekintza-eremua zabaldu zuen, bere blogaren bitartez metropolitar eremuko 4,5 milioi biztaneleei auto-proba hauetan parte hartzera gonbidatuz.
 
Ibilgailuek giza-operadore bat eramango dute bolantearen atzean, bere parte-hartzea beharrezkoa baldin bada edo berrelikadura behar baldin badu. Waymoren saiakera honen helburua jendeak auto autonomo bati zer eskatzen dion, nola erabiltzen duen eta zerbitzu hori bere bizitzan nola txertatzen duen jakiteko. Parte-hartzaileek auto horiek egunero edozein ordutan erabili ahal izango dituzte.
 
Horrela, Silicon Valleyk gidatze-autonomoaren teknologiaren aldeko lasterketa bat bizi du, modelo honek automobilgintzako industria eraldatuko duen apustuarekin, urre-meatz bat bihurtuz enpresentzat. Horrekin guztiarekin, Waymok emaitza teknologiko onenetako bat lortu du, Fiat Chrylerrekin itun bat izateaz gain.
 
Konpainia askok uste dute erabiltzaileek auto autonomoak zerbitzu bat bezala bilatuko dutela, ez berezko auto bat izateko. Bestale, Uber auto autonomoekin saioak egin dituzten beste konpainietako bat da.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.