Batxilergoko 1. mailako 1.200 ikaslek topaketa bat egin zuten iragan martxoaren 18ko goizean, streaming bidez, COVID garai honen ondorioz. Bertan, enpresen teknologietako lanbide heziketako tituludunentzako lan aukerak ezagutzeko aukera izan zuten.
Bilera Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak ireki zuen. Ondoren, Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta, IKASLAN Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Nora Amorenak euskal LHren aurkezpena egin zuten, beste prestakuntza modalitateen aurrean dituen abantailak eta Euskal Herriko enpresetan profil tekniko espezializatuen eskaera sendoa azalduz.
Topaketak iraun zuen ordu eta erdian, denbora izan zen garai batean lanbide heziketako zikloa ikasi zuten gazteen esperientziak eta lekukotasunak entzuteko eta Euskadiko Parkeetan, ingeniaritza, telekomunikazioak, aeronautika, energia, biozientziak, bioteknologia eta enpresetarako ikerketa aplikatua bezalako sektoreetan beren lana garatzen duten profesional desberdinen ahotsak entzuteko.
Aurreko lana
Parte hartu zuten zentroek beren jarduera Parkean burutzen duten enpresen bideoak ikusi ahal izan zituzten eta bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten bai euskal LHren ezaugarriak eta enplegagarritasuna, bai LH dualaren modalitatea.
Langile tekniko kualifikatuen eskaera Euskal Herrian ez ezik, Europa osoan gertatzen da, eta hori ikusten ari dira Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko punta-puntako erakunde batzuek sektore teknologikoetan, hala nola zibersegurtasunean, energia berriztagarrietan edo bioteknologian, besteak beste.
Parkeak eta LH
Ekimen hau Euskadiko Lanbide Heziketako zentroen lankidetzaren emaitza da, 100 zentro eta 43.000 ikasle baino gehiago biltzen dituena, 580 enpresa integratuta dituen Parke Teknologikoen Euskadiko Sarearekin batera.
Konpainia teknologikoek EAEko I + G inbertsio osoaren % 38 suposaten dute eta talentu zientifiko-teknologiko espezializatua eskatzen dute, zeinean euskal LHk trebatzeko aukera eskaintzen duen.
EAEko LH zentroek 32 familia profesional baino gehiagoko prestakuntza zikloak irakasten dituzte, lanbide heziketako hiru etapatan banatuta eta lankidetza harremanak mantentzen dituzte Euskal Herrian ez ezik, Europako herrialdeetan ere, 8.000 enpresa baino gehiagorekin.
Jardunaldia
Jardunaldia 9:00etan hasi zen, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu den Arantxa Tapiaren eskutik, eta ondoren, HETELeko presidentea den Julen Elgetak eta Ikaslaneko Nora Amorenak parte hartu zuten, Euskal LHko datu nagusiak eta Euskadiko enpresetan profil tekniko espezializatuen eskariaz berba egiteko.
Ondoren (9:15), esperientzia eta testigantza pertsonalen berri eman zen, horietako asko ikasle ohienak, Lanbide Heziketaren hainbat aspektu ezagutzeko. Ondoren, enpresetako arduradunen txanda izan zen. Ekitaldia 10:30etan bukatu zen.
Jardunaldiaren egitaraua:
- 9:00 Ongi etorria.
- 9:05 Sailburuaren aurkezpena.
- 9:10 LHko aurkezpena.
- 9:15 LHko ikasleen mahaia.
- 9:45 Ikasleen galdera-txanda.
- 10:00 Parke Teknologikoen Sareko enpresetako ordezkarien mahaia.
- 10:05 Enpresei galdera-txanda.
- 10:30 Ekitaldiaren amaiera. Agurra eta amaiera.
HETEL
HETEL Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 27 ikastetxe biltzen dituen elkarte bat da. 1987an sortu zen eta, gaur egun, konpromisoa, ilusioa, sormena eta elkarlana oinarritzat izanda, lanean dihardute gazteen lan aukerak hobetzeko eta Euskadiko enpresen premiei erantzuteko asmoz.
2015ean, lanbide heziketaren eremuan Zilarrezko A Saria kudeaketa aurreratuari jaso duen lehen erakundea izan da.
Gaur egun, lantaldeak ondorengo erronketan lanean dihardute: Lanerako formakuntza; LH Duala eta espezializazioa; IKTak gelan eta zentroaren kudeaketan; Berrikuntza teknologikoko proiektuak; beTEKu; Nazioarteko mobilitatea eta proiektuak; Erronkak elkarlanean ebazteko ikasketa (ETHAZI); Zentroen administrazioa eta kudeaketa; Eleaniztuna - euskara; Oinarrizko LH; Komunikazioa; Enpresentzako zerbitzu teknologikoak; Ikastetxeen arteko proiektuak; Orientazioa.
- Misioa: Lanbide Heziketa hobetzea, hari prestigioa ematea eta haren buru izatea abantean ikastetxe sarearen, Lanbide Heziketako sisteman parte hartzen duten pertsonen, enpresen, eta oro har, gizartearen onerako, herrialdearen ikuspegitik eta nazioarteko ikuspegitik.
- Ikuspegia: HETEL eta abantean ikastetxeak Lanbide Heziketako erreferente estrategiko moduan finkatuta izatea.
- Baloreak: Zintzotasuna; Lankidetza; Ilusioa; Elkartasuna.