startupWorld

Udako praktikak CIC nanoGUNEn

 Programa honen bitartez, nanoGUNEk aukera paregabea eskaintzen die unibertsitateko ikasleei puntako ikerketa-zentro bateko jarduera bertatik bertara ezagutzeko.

Programa honen baitan, Fisikako, Kimikako, Biologiako eta Ingeniaritzako 3. eta 4. mailako unibertsitateko hamar ikasleri gutxienez bi hilabeteko praktikaldia egiteko aukera emango zaie. Unibertsitateko ikasleak nanoGUNEko ikertzaileekin batera arituko dira ikerketa-proiektuetan, honako arlo hauetan: nanoeskalako optika, nanobioingeniaritza, fenomeno elektronikoak, magnetismoa eta nanoeskalako materialak.


Interesdunek otsailaren 13a baino lehen egin beharko dute programa honetan parte hartzeko eskaera, nanoGUNEren webgunean. Ikasleek NanoGUNEren webgunean bertan (www.nanogune.eu) aurki dezakete deialdi honi buruzko informazio xehea.

CIC nanoGUNE


Donostiako CIC nanoGUNE Nanozientziako Ikerketa Kooperatiboko Zentroa xede honekin sortu zen: nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean puntako ikerketa egitea, Euskal Herriaren garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna areagotzeko asmoz. NanoGUNE Ikerkuntzaren eta Teknologiaren Euskal Aliantzako (BRTA) kidea da eta María de Maeztu Bikaintasun Unitatea da ere bai, Espainako Ikerketa Agentziak hala aitortuta. 


CIC nanoGUNEk garatzen dituen ikerketa-jarduerak honako lau esparru estrategiko hauetara zuzentzen dira:

  • Behe-dimentsioko egituren fisika, nanoegiturak eta nanoeskalan egituratutako sistema konplexuak.
  • Nanomaterialen (nanopartikulak, nanohodiak, geruza finak, nanokonposatuak) eta material nanoegituratuen sintesia, mihiztatzea eta nanofabrikazioa.
  • Nanogailuen garapena eta elektronika molekularrean, espintronikan, nanomagnetismoan eta nanofotonikan duen eragina.
  • Nanopartikula biofuntzionalak eta nanobioteknologia.
  • Ikerketa-programa 10 ikerketa talderen bitartez garatzen da.

Azpiegitura eta tresneria


NanoGUNEren azpiegitura guztia nanomaterialak fabrikatu eta hauek nanoeskalan dituzten propietateak bereizmen handiz karakterizatzeko diseinatu zen. Honela, eraikinak puntako ezaugarriak ditu arkitekturaren eta ingeniaritzaren aldetik; erradiazio elektromagnetikoetatik libre dago eta bibrazio maila oso baxua da.


6.200 m2 dituen eraikina 2009ko Urtarrilean inauguratu zen. 15 laborategi ultrasentikor eta airearen purutasuna gertutik gainbegiratua duen 300 m2-ko areto garbia ditu bere baitan. Irekieratik aurrera, abanguardiako azpiegitura hau betetzen joan da mailaka, mikroskopia elektronikoko laborategia, nanooptikako laborategiak, nanobio-rako azpiegiturak, eta karakterizazio eta nanofabrikaziorako tresneria aurreratuak instalatu direlarik.


300m2-ko areto garbiak ISO 5 (Class 100) eta ISO 7 (Class 1000) klasifikazioa duten guneak ditu, eta nanofabrikazio eta nanokarakterizazio prozesuetarako erabiltzen da.


Adituek kudeatutako abangoardiako tresneria arlo anitzetako ikerlariek erabiltzen dute, mikroskopio elektronikoak, tunel-mikroskopioak, eta nanofabrikazio eta karakterizazio erremintak barne.

Transferentzia


Nanogunek lehen mailako oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua teknologia transferitzeko jarduerekin konbinatzen ditu, enpresekin eskuz esku lan egiteko, soluzio berritzaile integratuak emanez.


Industriaren eta zientziaren arteko aldea gainditzeko hainbat ekimen jarri dira martxan, tokiko eta atzerriko enpresekin lankidetza bultzatuz.

Enpresa berriak


NanoGUNE ideia berrien bila dihardu etengabe, bai aurkikuntza-zientifiko berriak ekarriko dituzten ideiak, baita nanoteknologia oinarri duten garapenak ekarriko dituztenak ere. Ikerlariek heuren ideiak hartu eta merkatu-ikuspegiarekin moldatu ditzaten sustatzen dugu. Eta nanoteknologia oinarri duten irtenbideak topatu nahi dituzten ekintzaileek gure ateak zabalik izango dituzte beti.

Ikerketa-lana sustatzen


NanoGUNEren konpromiso nagusietako bat goi mailako prestakuntza sustatzea da. Beraz, doktorego-programa oso bat eskaintzen zaie lehen mailako nazioarteko ikerketa-erakunde batean nanozientziarekin zerikusia duen arlo batean ikerketa-karrera bat hasi nahi duten ikasleei. Gainera, praktikak egiteko aukerak ere eskaintzen zaizkie unibertsitateko ikasleei, baita lizentziatura edo master amaierako proiektuak edozein ikerketa-taldetan egiteko aukera ere.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.