SPRI taldeko Enpresa Digitala zerbitzuak jakitera eman du IKTen sektoreko hornitzaileek ETEei eta autonomoei telelanarekin lotutako teknologiei buruzko doako prestakuntza eskaintzen dietela. Beraz, salbuespenezko egoera hau aprobetxa dezakete pertsona eta enpresa askok beren gaitasuna hobetzeko.
Enpresa batek prestakuntza hori ere eskain-tzen badu, Enpresa Digitalarekin harremanetan jar daiteke, helbide honetan: acrespo@spri.eus
Enpresa Digitala
COVID-19a sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, telelana aholkatu eta ezartzeko INPLANTALARIAK zerbitzua jarri du abian, autonomoen eta ETEen eskura, beren etxetik jarduerarekin edo haren zati batekin jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko.
Zerbitzu hori doakoa izango da, eta autonomoentzako eta enpresentzako aholkularitza-esperientzia handia duen teknologia-aholkulari talde batek emango du modu telematikoan. Horri esker, enpresan tresna teknologikoak modu eraginkorrean ezartzeko eta erabiltzeko moduari buruzko balio-ezagutza izango du, telelana bermeekin eta segurtasunarekin ezartzea lortzeko.
Inplantalariak aholkulari taldeak zerbitzua eskatzen duten autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei aholkua emateko erabiltzen duen teknologien zerrenda Informazio-foiletoa dokumentuan zehaztuta dago.
Telelana ezartzen laguntzeko zerbitzu eta soluzioak eskaintzen dituzten hornitzaile teknologikoen zerrenda bat jartzen da eskatzaileen eskura, etengabe eguneratzen dena. Sartu Hornitzaile Teknologikoen Zerrendan eta jarri harremanetan haiekin zuzenean.
Telelana Ezartzeko Aholkularitzan hau sartzen da:
Zerbitzuak, besteak beste, arlo hauetan laguntzen du telelana ezartzen:
INPLANTALARIAK zerbitzua eskatzeko, autonomoak edo ETEak SPRIren Bezeroaren Arreta zerbitzura jo behar du, eta hori jarraiko da harremanetan INPLANTALARIAK zerbitzuarekin, Telelana egiteko enpresaren zein arlotan jardun daitekeen aholkatzeko: