Berriak

Tecnaliak lehen aerotaxia sortu du hirietatik modu autonomoan mugitzeko

 
 
Tecnaliak lehenengo aerotaxia sortu du, Europako hirugarrena eta Estatuko lehena. Munduan diotenez, “hamar bat besterik ez” daude.  Aerotaxi honen helburua hirietatik modu autonomo batean mugitzeko sortu da. Momentuz, prototipoa pertsona bat eramateko gaitasuna du edota 150 kilogramoko zamak eta 15 minutuko bidea egiteko kapazitatea du (15 kilometro askoz jota).
 
Ibilbideetako abiadura 90km/orduko izango da baina kabinaren itxuraren arabera 190km/orduko abiadura hartu dezake ere. Aerotaxia 100 eta 300 metro bitarteko altueran hegan egiteko gaitasuna izango du, baina araudiaren arabera adosteke dago.
 
Tecnalia Merkatuaren zuzendariordea den Agustín J. Sáenz eta proiektuaren ikertzaileek, Joseba Lasa eta Iñaki Iglesias Donostian aurkeztu zuten prototipoa. Egin dutena kabina bat, 1,8 bider 2 metroko zabalera duena, lau dronekin, goiko eta beheko partean kokatutak. Mugimendua, diotenez, kotxe batean joango bagina bezala da, kabinaren izaeragatik. Kabinak bere orientazioa mantendu dezake abiadura edozein dela ere.
 
Sáenz-en ustez, une gogoangarria da hau zalantzarik gabe eta euskal zentru teknologikoa kokapen on batean jartzen du, aitzindaria Europan Alemaniarekin batera. “Aireko hiri mugikortasunean” erreferente bar bihurtu direla mundu mailan esan zuten. Saénz-en hitzetan, aireontzi kontzeptu berri bat sortu dutela dio eta zenbait aldaketekin lau bidaiari eraman zezakeela ere esan zuen.
 
Tecnalia-ren arduradunek oso segurua dela diote, eguraldi kaskarren aurrean eta maniobratzerako orduan ere. Gainera, oso erosoa dela diote ere, hiriarekin bat etorriko da eta bidaiariek eroso joango dira barruan.
 
Uber edo car-sharing zerbitzuekin antzekotasun asko dituztela diote. Zamak hirian eramateko aproposa da eta baita ere larrialdietan, toki murriztu batean lurreratzeko kapaza baita.
 
Tecnaliak bost urte barru aireontzi mota hauek martxan egongo direla uste du. Horretarako ere, beharrezkoa da araudia aldatzea eta hortan ere darabiltzate.
 
Informazio-iturria: eleconomista.es

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.