2018ko abenduaren 10ean, astelehena, Laboral Kutxak antolatutako ekitaldi bat egin zen Donostiako Basque Culinay Centre-n. Banku-entitateak 2018an gazteekin egindako ekintzak gogoratzea eta ezagutaraztea zen ekitaldiaren xedea, eta, horregatik, dozenaka gazte bildu ziren Miramonen kokatutako BCCren egoitzan.
Laboral Kutxak argi utzi nahi izan zuen bertan azaldutako ekintzak ez zirela finantza-ekintzak, baizik eta finantzaz kanpokoak gazteen eskaeretara egokituak eta, entitatearen “Beste Modu Bat Dago” leloari erantzunez, aurreko urtean martxan ipini zirenak. Gainera, eta gazteen erantzuna oso baikorra izan dela kontuan hartuta, 2019an proiektu “beretsuak” aurrera eraman ahal izateko oinarriak finkatzen jarraituko deu Laboral Kutxak.
Esan bezala, Laboral Kutxak antolatu zuen deialdi hau, hedatzeko zein izango den bere jarrera gazteriari buruz. Entitateak apustu egiten du heziketaren alde, hezkuntzaren alde, solidaritatearen alde, ekintzailetzaren alde..., nahiz eta batzuetan bakarbakarrik aisialdiarekin harremana duten ekintzak egin ere. Aurkezpenak 45 bat minutu iraun zuen eta ondoren txalaparta emanaldi bat aurrean izan zuen mokadu bat eskaini zitzaien bertaratutakoei.
“Talent & Challenge”
Ekitaldia Adela Balderas eta Mikel Oñatibia BCCko langileek aurkeztu zuten eta bertan izan ziren Laboral Kutxak burututako “Talent & Challenge” programan parte harte zuten hainbat gazte. Horien parte-hartzea baino lehen, hala ere, Laboral Kutxako Dorleta Elkorobarrutia eta Marije Etxanizek hitz egin zuten entitateak gazteekin duen konpromisoari eta Laboral Kutxa berari buruz.
Horregatik, hasieratik Marije Etxanizek Laboral Kutxaren balioak, filosofia eta funtsa azaldu zituen: “Gure balioak banku kooperatiboaren barne daude, baina gure lana gure inguruan dauden familien, pertsonen eta enpresen behar finantzieroak betetzea da. Duela 60 urte jaio ginen, inguru berezi batean, zigortua Arrasaten, eta kooperatiben mugimendu bat jaio zen han, bertako lan beharrei erantzuna emateko eta bi ideiekin hasi ginen eszenatoki horretan: alde batetik, finantziazioa eta erantzuna ematea kooperatiben beharrei; eta bestetik, enpresa-kudeaketan laguntzea ere. Kooperatiba bezala jaio ginen eta tikoa, berdintasuna eta abar. 60 urte hauetan gure inguruari lagundu diogu, enpleguari, kulturari, heziketari... eta horretaz oso harro gaude”. “Guk oso argi ditugu zeintzuk diren guren balioak, baina ez genuen oso argi zer den gazteriak eskatzen duena”, zioen Dorleta Elkorobarrutiak. “Eta eskari hori ezagutu ahal izateko, Marije eta ni, Marketingetik, Mondragon Unibertsitateko gazteekin eta unibertsitatekoak ez diren gazteekin harremanetan ipinitzen hasi ginen. Taldeko dinamikak egitea zen gure helburua eta hiru urtetan zehar elkarren ondoan lan egiten egon gara. Eta argi utzi digutena gazteek da bilatzen dutena dela enplegua, heziketa, curriculuma, esperientzia eta etxebizitza. Etxebizitzaren gaia finantza arloarekin lotuta dago, baina beste guztia asetzeko ekintza batzuk ipini genituen martxan”.
Proiektu gehiago
Ekitaldian ere Enara Ruiz de Eguinok parte harte zuen. “Ni Mundukidetik nator. Mundukide da Arrasateko kooperatiben inguruan sortutako Gobernuz Kanpoko Erakunde bat, hegoaldeko herrialdeetan garapeneko proiektu sozioekonomikoak bultzatzen dituena. MunduKidek bere sorreratik Laboral Kutxaren babesa izan du eta urteak joan ahala, poliki-poliki gure arteko elkarlana sendotuz joan da eta 2018ko martxoan Laboral Kutxako dei bat jaso genuen esanez bazutela euren bezero gazteei garapeneko proiektuetan parte hartzea eskaintzeko gogoa eta proiektu hau martxan jartzen hasi ginen. Garai horretan Kolonbian proiektu bat abiarazten geunden eta horren harira Suyusama izeneko erakunde batekin lanean hasi ginen. Suyusama turismo solidarioko propasamen bat lantzen zegoen orduan eta ikusi genuen aukera polit bat zela Mundukide, Laboral Kutxa eta Suyusama elkarrekin lanean hasteko eta “Bidaia Solidarioa” izan zen proiektu honen abiapuntua”, esan zuen Enarak.