Kafe-katiluak edo bero daitezkeen plater prestatuak, irekitzean hozten diren garagardoak, topa egitean edo DJ-ak musika ipintzean argitzen diren botilak... Packaging adimenduna edo smart packaginga hemen da dagoeneko.
Mundu fisikoaren eta mundu digitalaren arteko integrazio gisa, mota honetako ontziak pixkanaka eta modu isilean iritsi dira, baina packaging-ak beteko duen zeregina zehazten ari dira. Ontzi bat zer den eta zer egiten duen edo zertarako balio duen jasotzen duen kontzeptua bilakatzen ari da, eta iraultza bat ekarriko du markentzat gako izan zen, den eta izango den euskarri horretan.
Esan bezala, kafe-katiluak edo bero daitezkeen plater prestatuak, irekitzean hozten diren garagardoak, topa egitean edo DJ-ak musika ipintzean argitzen diren botilak, QR kode bati esker historiak kontatzen dituzten etiketak, errezetak azaltzen dituzte, produktuaren ustezko erabilera eta eraginei hitz egiten dute, beren logistikaren trazabilitatea erakusten dute, ile-tindagaiaren kolore eta zenbakia aukeratzen uzten dute mugikorraren kale-izendegian edo denda beran aurkitu arte, hozkailuaren stockari buruzko informazioa ematen duten ontziak berehala supermerkatuan eskaera egiteko… hauek dira arlo honetan egun ikusten ari garen eta ikusiko ditugun berrikuntza batzuk ontzietan ezarritako teknologiei esker: tinta eta pigmentu bereziak, sentsoreak, kodeak, hezetasuna edo tenperaturaren aurrean aktibatzen diren materialak, produktuaren baldintzen aldaketak identifikatzen dituzten detektatzaile mikrobakterianoak, etab., hhaztu gabe errealitate birtuala, Gauzen Internet (IoT) edo eskaner adimentsuak bezalako aurrepenei esker.
Gaur egun, 11 multinazional lanean ari dira alor honetan modu bizian. Honek hurrengo hamarkadan etorriko dena iragartzen du ere. Orain arte, packaging eta ontzien industriak ez zituen bizi hainbeste desafio eta aukera garrantzitsurik.
Izan ere, urte gutxi batzuen buruan packaging-ak bere funtzio babesle eta identifikatzailea gaindituko du (produktu baten kalitatearen bermea), 'superontziak' bihurtuz, kontsumitzaileari esperientzia pertsonalizatu eta komunikazional bat eskainiz. Ez bakarrik produktuarena, baizik eta erosketa eta markarena ere, garrantzitsuagoa izango dena kontsumitzailearentzat.
Ontzi hauek lagunduko dute aukeratzen, erosten, maitemintzen, entretenitzen, produktuari buruzko erabilera eta asebetetzearen feedback-a ematen, markei emango diena 'insitht'ak, iritzi eta sentimenduetan oinarrituak, analitikak sortzen lagunduko diena denbora errealean.
Smart packaging-ak beste funtzio bat izango dure ere, garrantzi handia hartuko duena eta talka egingo duena logistika eta B2B eragiketen alorrean. Produktu baten kokapena eta trazabilitatea ahalbidetuko du biltegi batean edo garraio-kate batean, ontzien eduki eta formatuei buruzko informazioa eskainiko du, aizuntzeko abisuak, edo produktu baten bizitza zikloa linealetan, operadoreen plataforma digital ezberdinen IoT sareetan txertatuz.
Funtzio honek modu nabarian hobetuko du eraginkortasuna, gardentasuna eta horniketa katearen segurtasuna, emanez, gainera, analitika argigarri bat eta lagunduz jasangarritasunaren, denboraren eta stock-en hobekuntzan.
Smart packaging joera geldiezin bat da, sektore anitzetan iraultza sortuko duena, iragargarriak izanik, bide batez, zenbait haustura sektore edo negozio bat baino gehiagotan. Beraz, batean biko iraultza bat da: alde batetik, kontsumitzailearen bizipen-alderdian (active packaging) eta bestalde, banatzailearen alderdi logistikoan (intelligent packaging). Packaging-ak orokorrean stakeholder guztien arteko harremanak sortu, indartu eta estutuko ditu, horiek gaur egunera arte ezagutu ez ditugun mailetara igoz. Honek behartuko ditu beren itxaropen, behar eta zerbitzuei arreta handiagoa egitea.
Eta premarekin egin beharko dute, hain lehiakorra den eremu batean ez duelako ezertarako balio berandu iristea… bestela, batzuk egingo dute lehen. Smart packaging jada ez da aukera bat; behar bat bihurtu da eta beharrezkoa da horretara gehitzea ahalik eta bezain laster.
eWorld aldizkariko berria