eWorlden ale honetan azaldu dugunez, lau egunetan (abenduaren 7tik 10era) Fun & Serious-ek Europako bideo-jokoen industriaren topaleku bihurtu zuen BEC. Urtero bezala, jaialdia 2018ko joko onenentzako sarien banaketarekin amaitu zen. Main Loop-ek Bilboko PlayStation Talents Games Camp izenekoaren bidez garatutako 'Submersed' bideo-jokoak Euskal Bideo-jokorik Oneraren saria lortu zuen.
Main Loop indie jokoen garapen-estudio bat da, Bilbon 2017an sortua eta Bilboko PSTalents Games Campeko bigarren edizioan parte hartzeko aukeratua. Duela urtebetez geroztik, Beaz-en dihardute (Campen egoitzan) Submerseden sorkuntzan. Lehenengo pertsonan dagoen beldurrezko joko bat da, eta itsaspeko base batetik ihes egiteko desafioa botatzen die erabiltzaileei.
Bere ibilbidea motza izan arren, Main Loopek lorpenak lotzen ditu bata bestearekin. 2017an finalistak izan ziren AZPlayn, handik gutxira Campeko partiade izateko aukeratuak izan ziren eta orain Euska Bideo-jokorik Onenaren saria jaso dute Fun & Seriousen, “emozioak bilatzen dituenari huts egiten ez dion joko-esperientzia bat eskaintzeagatik eta maila altuko amaitu bat eskaintzeagatik”. 2019ko lehen hiruhileko honetan, gainera, kaleratua ikusiko dute bere jokua PlayStation 4n eta PCn.
Saria ikusten dute “lanaren aitorpen bat bezala, bideojokoaren industriak eskatzen duen pazientzia eta esfortzua, eta bultzada ekonomiko txiki bat bezala, baina batez ere bere ikusgaitasunari bultzada bat bezala”. Beraien ustez, “bideojokoaren historiako aro bikain bat ari gara bizitzen, aldaketako une bat, Bizkaia ezin duena pasatzeari utzi industria digitalaren alde aktibo bat izan nahi badu”.
Ongi etorriak ur azpira
José Antonio Muñoz Main Loop Videogames-en CEO (Zuzendari Exekutiboa) & Game Designer-aren (Joko Diseinatzailea) arabera, Submersed “lehenengo pertsonan gertatzen den beldurrezko eta biziraupenezko esperientzia bat da, non jokatzailea ur azpiko base batean harrapatua ikusiko den eta egoera laster mortala bihurtuko den. Ez dugu bere tramaz asko azaldu nahi, baina beldurrezko eta batez ere munstroetako zinearen zale bezala, esperientzia pareko bat bideojokoen mundura eraman nahi nuen. Enfasi berezi bat ipini dugu ingurugiro zapaltzaile eta beldurgarri bat sortzen jokalariarentzat eta ez izu errazean geratu generoko beste izenburu batzuetan gertatzen den bezala”.
Bestetik, Muñozek Main Loopen jatorria azaldu zuen: “Bi urte generamatzan mugikorrentzako jokoak egiten, baina beti zaletasun bezala, ez profesionalki horretara jarduten. Betidanik nahi izan nuen sektore horretan lan egitea eta PSTalents programan sartu ondoren, erabaki genuen hori zela horren alde apustu egiteko unea eta profesionalki guk gogoko genuena egitea”.
“PSTalent ezagutu genuen -jarraitzen du Muñozek- AZPlay Indie jokoetako jazoerara izendatuak izan ginenean. Hortik aurrera erloju kontrako ekin genion dena prest izateko eta azkenik guztia ondo atera zen. Aukeratuak izan ginenean gure lehen erreakzioa asetzekoa izan zen egindako lanagatik eta, jakina, poztasun handikoa. Egun berean Global Game Jam-ean ospatu genuen”.