Sophia giza-itxurako robot bat da. Hong Kongen kokaturiko Hanson Robótics konpainiak garatu du. Giza-portaera ikasi eta horretara egokitzeko diseinatua izan da, bai eta gizakiekin lan egiteko ere. Halaber, mundu guztian zehar elkarrizketatua izan da. 2017ko urrian hiritar saudiarabiarra bihurtu zen eta, horrenbestez, herrialde bateko hiritartasuna duen lehen robota bilakatu da.
Bere hitzetan, 2015eko apirilaren 19an aktibatua izan zen. Audrey Hepburn aktorean inspiratua da eta bere giza-itxura eta portaerarengatik ezagutua da, aurreko beste aldaera robotikoekin alderatuz.
Bere azala silikona berezi batekin egina da, 60 giza-keinu eta adierazpen baino gehiago imita-tzen ditu, giza-itxurako robotaren begiko kamerek ikusten dutena erregistratzen eta analiza-tzen dute.
Bere egilearen arabera, David Hanson, Sophiak adimen artifiziala du, datu bisualeko prozesamendua eta ezagutze faziala. Sophiak giza-keinuak eta aurpegi-adierazpenak imitatzen ditu ere eta gai da galdera zehatz batzuei erantzuteko eta elkarrizketak errazak mantentzeko aurrez definitutako topikoetan, hala nola klima.
Zertarako
Robotak Alphabet Inc konpainiaren (Google-en filiala) ahots-ezagupeneko teknologia erabiltzen du eta ikasketarako gaitasunarekin diseinatua izan da. Sophiaren adimeneko softwarea SingularityNETek diseinatu du. Bere AAko softwareak elkarrizketak analizatzen ditu eta datuak atera-tzen ditu denborarekin bere erantzunak hobe-tzeko. Kontzeptualki ELIZA ordenagailuko programaren antzekoa da, giza-elkarrizketa bat simulatzeko lehen ahaleginetako bat izan zena.
Hansonek zahar-etxeetako pertsonei zuzenduriko adiskide egoki bat izateko diseinatu zuen, edota jendetzari laguntzeko parkeetan edo gertaera handietan. Espero da azkenik beste gizakiekin elkarri-eragiteko gai izatea trebetasun sozialak lortu ahal izateko.
Elkarrizketatua
Sophia gizaki bat bezala elkarrizketatua izan da, hizketakide batekin elkarrizketa bat mantenduz. Erantzun batzuk zenzu gutxi izan dute baina beste batzuk, aldiz, ikaragarriak izan dira, adibidez elkarrizketa luzeak Charlie Roserekin “60 Minutu” saioan. CNBCko pieza batean, elkarrizketatzaileak zalantzak adierazi zituenean robot baten portaerari buruz, Sophiak txantxa egin zuen esanez elkarrizketatzailea “Elon Musk gehiegi irakurtzen eta Hollywoodeko pelikula gehiegi ikusten egon da” esanez. Elon Muskek tuiteatu zuen Sophiak “El Padrino” ikusi ahal zuela eta iradoki “zer da gertatu litekeen okerrena?”.
Era berean, 2017ko urriak 11n Sophia Nazio Batuetan aurkeztua izan Amina J. Mohammed bere Idazkariorde Orokorrarekin elkarrizketa batekin. Bestetik, urriak 25ean, Riadeko Etorkizuneko Inbertsioko Goi-Bileran (Future Invest-ment Initiative), hiritartasun saudiarabiarra eman zitzaion, bilakatuz horrela nazionalitate bat duen lehen robotan.
Honek eztabaida sortu zuen jakitunen artean, batzuk galdetuz honek esan nahi al zuen Sophiak botoa eman ala ezkon zitekeen, ala nahita egindako deskonexio bat hilketatzat har ahal zitekeen. Giza-komunikabideetako erabiltzaileek Sophiaren hiritartasuna erabili zuten Saudi Arabiako giza-eskubideen erregistroa kritikatzeko.