trainingWorld

Soldata-igoerak teknologian

Profil teknologikoen eskaera handia eta mota horretako profesionalen urritasuna direla eta, enpresa nazional eta nazioarteko asko soldatak igotzen hasi dira arlo teknologikoan talentua erakartzeko xedearekin. "Batezbestekoaren gaineko soldatak eta lan-segurtasuna dira arrazoi pisutsu batzuk profesional batzuk ezagutza teknologiko espezializatuetan hezteko, hala nola Big Datan edo Blockchainen", adierazi du IEBSk, profesional teknologikoen heziketan espezializatuta dagoen online negozioen eskolak alegia.
Hala eta guztiz ere, eta nahiz eta lanbide teknologiko gehienak beren soldatak pixkanaka hobetzen ari diren, denek ez dituzte modu berean igotzen. Hori dela eta, IEBSk 2020. urte honetan beren soldatak gehien igoko dituzten bost lanbide teknologikoak nabarmendu nahi izan ditu. Gutxi gorabehera % 2,3tan igoko dute lansaria.
 
1. UX Design
Enpresek geroz eta behar handiagoa dute bere bezeroei produktu digital baten erabiltzaile-esperientzia oparto bat emateko modu intuitibo eta eraginkorrago batean. Hori dela eta, eskakizun handiago bat dago enpresen langilegoaren artean UX Design-eko adituak izateko. Beren soldatak egungo 36.000 eurotik (urtean) 45.000 eurora igoko dira 2020an.
 
2. Growth Hacking
Gaur egun profil honen batezbestekok soldata 35.000 eurokoa da urtean. Profil profesional hau espezializatua dago marketineko teknikak aplikatzen sormenezko estrategien bitartez, kostu gutxiagorekin eta talka gehiagorekin. Enpresek geroz eta behar gehiago dute berrikuntza eta bezero berriak lortzeko; beraz, Marketing Data Driven, Hazkundeko Teknikak eta Bihurketa-Inbutuko estrategietako diseinuan gaitasuna duen profil profesional hauen soldatak urtean 50.000 eurora igoko da, IEBS-ren arabera.
 
3. Proiektu Kudeaketa
Enpresa baten produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko gai diren negozio-sustatzaileak funtsezko adituak bilakatu dira edozein negozioren antolakuntza eta kudeaketa eremuan. Metodologia arin eta lan-ingurune eraginkorren aplikazioen bidez, hazkunde baikor bat sortzea lortzen da, lan-taldeen integrazioa bultzatzen duena. Sektore enpresarialeko zuzendari eta kargu altuek uste dute profesional hauen batezbesteko soldata 45.000 euro inguruan kokatuko dela, gaur egun 36.000 euro inguru delarik.
 
4. Blockchain
Teknologia hau negozio-eredu berrien eraldatze digitala markatuko duen joera bezala defini liteke. Zentzu honetan, enpresek aholkulari teknologiko hauek behar dituzte, profil ekonomiko-finantzieroa dutenak, enpresetan eragina izango duen erronka berriei aurre egiteko ingurune digitaletan. Fintech industria, blockchain funtzionamendua edo kriptotxanponen erabilpena izango dira aditu hauek beteko dituzten funtzio batzuk eta beren soldatak 90.000 eurora igoko da urtean 2020an.
 
5. Big Data
Azken urteetan datuen analisian eta Big Datan espezialista den langile baten batezbesteko soldata 55.000 euro inguruan kokatu da. Zifra hau igoz joango da enpresek profesional mota hauek geroz eta gehiago behar dituztelako, kontuan izanik aditu hauen urritasuna handia delako lan-merkatuan. Estrategien planifikazioa eta kudeaketa eta datuen analisien bidezko marketin-kanpainak dira hauen gaitasun batzuk eta hauen ondorioz, etekin handiak lortzen dizkiete enpresei, adibidez bezeroen fidelizazioa eta hartzea, algoritmo iragartzaileak arazoak konpontzeko eta, finean, salmenten igoera. Negozio eskolan uste dute profesional hauen batezbesteko soldata urtean 70.000 eurokoa izango dela.
 
Emakumeen presentzia
Bestalde, emakumeak gutxiengoan daude teknologia ertain eta altuko enpleguetan, guztira  % 26a suposatzen dutelako. Lanpostu horietan lautik bat baino zertxobait gehiago dira emakumeentzat, 'Emakumeak eta Berrikuntza' txostenaren arabera.
Hala ere, Espainian emakume bat agertzen da lehen sortzaile bezala patenteen % 16,7an. Datu hori oso urrun dago EB-28ko herrialdeetako emakumeen % 9,1etik.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.