BerriUp-ek, Funcas 2021/2022 txostenaren arabera estatu-mailako azeleratzailerik onenak, 2 proiektu irabazleak hautatu ditu Adinberrirekin (Gipuzkoako Foru Aldundiaren zahartze osasuntsurako estrategiarekin) eta Rural Kutxarekin (behar duten guztian 560.000 bezero baino gehiagori laguntzeko eta aholkatzeko 947 langilerekin, produktu eta zerbitzuen eskaintzari balio erantsi garrantzitsu hori emanez) batera abian jarritako startup-en azelerazio-programaren 15. deialdian.
Edizio honetan, Darwin Biomedical nafarra eta IngeVital donostiarra izan dira irabazleak. Bi enpresek 4 hilabeteko prestakuntza pertsonalizatuaz gozatuko dute eta 50.000 euroko inbertsioa jasoko dute Easo Ventures II SCR fondotik, BerriUp, Adinberri eta Rural Kutxak eskuragarri jarriko dituzten tresnen bitartez, euren produktua edo zerbitzua merkatuan balioztatzeko helburuarekin.
Darwin Biomedical-ek gailu medikoak diseinatzen eta garatzen ditu, erabilera pribaturako zein profesionalerako, eta kostu baxuko adimen artifiziala eguneroko gailuetan ezartzean espezializatuta dago, eta, horrela, balio handiko ekarpena egiten die laguntza edo tratamendu medikoetan parte hartzen duten eragile guztiei.
IngeVital, bere aldetik, bizitokiko zein etxeko inguruneetan ezinbesteko presentzia urrunetik kontrolatzeko eta erorketak detektatzeko soluzio teknologikoa da, horrela talde horiei berehalako arreta medikoa eta eraginkorra eskainiz.
Laura Ibeas Ingevitaleko zuzendari nagusiaren hitzetan, "azelerazio programak produktuaren garapen-faseak modu eraginkorragoan antolatzen laguntzen nau eta ezagutzen ez nituen bezeroekin komunikazio-metodoak irakasten dizkit".
Era berean, Adrián Jímenez Darwin-eko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “enpresa gisa modu iraunkorrean hazten ikasten ari gara. Bidean, gure adinekoen bizitza ahalik eta modu eraginkorrenean hobetzen ahalbidetuko duten giza sareak eta sare profesionalak ezartzen ikasten ari gara”.
BerriUp-ek programaren onuradun izango diren proiektuak erabakitzeko azelerazio programaren 15. deialdiaren finala egin zuen ekainaren 30ean Donostiako Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean eta guztira 7 proiektu finalistak erakusteko aukera izan zuten, ia 100 gonbidaturen aurrean, baita gero epaimahaiaren galderei erantzun ere.