Genero-aurreiritziekin amaitzeko teknologian. Hori izan da VIRTUE eta Copenhagen Pride iparraldeko taldearen helburua Q-ren sorkuntzean: ahots neutroa duen lehen laguntzailea da, hau da, bere ahotsa ez du zerikusirik ez emakumearen ahotsarekin, ezta gizonaren horrekin ere. Produktu hau South by Sothwest azkoka ospetsuan (SXXW) aurkeztua izan zen, gizartean teknologiak duen eragina hizpide duen azoka hori Austinen egiten da (Texas AEBk).
Enpresa teknologikoek ikusi ahal izan dutunez, erabiltzaileek gizonezko edo emakumezko ahots bat nahiago dute eszenatokiaren arabera; baina zer gertatzen da genero tradizionalei dagokien ahotsik entzun nahi ez duten horiekin? Orain arte, gizonezkoaren ahotsa rol autoritarioetan erabiltzen zen, banku edo aseguru-etxeetako aplikazioetan, adibidez; emakumezkoaren ahotsa, aldiz, zerbitzuetara bideratutako roletan erabiltzen zen gehiago, Amazoneko Alexa, Appleko Siri edo Microsofteko Cortana bezala. Q delakoak estereotipo hauen amaiera ekarriko du.
Julie Carpenter giza-portaerako eta robotekin elkarrekintzako ikertzailea da. Honek uste du ez dagoela arrazoirik hirugarren aukera bat ez egoteko. “Teknologian generoaren ikuspegia sartzeak lagun dezake jendeak teknikak egokitzea eta erosoago egotea”, ziurtatzen du. Carpenter honekin ari da pertsona horiei buruz, zeintzuk beren ezaugarri fisikoak gizonezkoari edo emakumezkoari dagozkie, baina ez horregatik beren identitateak horienak izan behar dutenak (genero ez bitarra edo hirugarren generoa).
Q-ren sortzaileetako bat den Emil Asmussen-ek dio jendea harrituta dagoela horrelako produktu bat ez zelako existitzen. “Ez bitarrek diote telefonoa irekitzea eta hirugarren aukera bat izatea, barne senti daitezen”.
Ahots neutro baten garapena posible izan da Anna Jørgensen-en ikerketei esker, Kopenhageneko Unibertsitateko linguista bat, bere ikerketa akademikoa erabili duena genero ez bitarreko ahots baten parametroak definitzeko. Ikertzaileak iazko udaran hasi ziren lanean proiektuan. Gizonezko eta emakumezko ahotsen parametroak ez zituzten bost ahots grabatu zituzten. Modulazioko software berezi bat erabili zuten eta maila neutrora aldatu zituzten ahotsa ikerketa bidez. Jada ahots modulatuak ikerketa batean frogatuak izan dira europar mailan, 4.600 pertsonekin, zeintzuk ahots bakoitza 1etik (gizona) 5era (emakumea) puntuatzea eskatu zitzaien. Inkesten ondoren ahots bat modulatzea lortu zuten, neutrotzat jo zuten bat lortu arte.
Genero ez bitarreko ahots bat garatu ondoren, hurrengo pausoa da adimen artifizialeko egitura eraikitzea. Sortzaileak, ordea, handizaleagoak dira eta espero dute Q ez bakarrik smartphone edo tabletetako ahots laguntzailea izatea, baizik eta ahots hori entzun dezagula metroko geltokietan, zinemetan edo antzerkietan. “Q sortua izan zen erabilgarri izateko lau firma teknologikoentzat, alegia Microsoft, Apple, Amazon eta Google. Oraindik ez da ezer gertatu, baina elkarrizketetan gaude enpresa batzuekin”, ziurtatu du Ryan Sherman sortzaileetako batek. “Eta horietako hirurekin harremanetan gaude dagoeneko”, gehitu du Emil Asmussen talde sortzaileko kideak.
Hirugarren generoa
Herrialde asko hirugarren generoa identitate txartelan aitortzen hasi dira. Alemaniak 2013an sexua ez zehaztea lortu zuen jaiotza-agirian, eta iaz aitzindaria izan zen Europan Gobenu germaniarrak hirugarren generoa onartzea lortu zuen legerian.
Danimarka, Malta, Danimarka, Irlanda, Grezia, Portugal, Noruega eta Holanda generoaren autodeterminazioa onartzen duten taldearen parte dira, hau da, pertsonek ez dute justifikatu behar bere identitatearen aldaketa legala diagnostiko kliniko batekin. Espainian egoera zaharkitua geratu da, mediku-diagnostiko bat beharrezkoa delako, aurretik tratamendu hormonal bat beharrezkoa izanik.