Berriak

Organoak txip batean

Bi espainiar ikerlarik txip batean barruan dagoen barearen eredu funtzional bat sortu dute, lehen aldiz, mundu mailan. 3Dko gailu hau organoak in vivo egiten dituen funtzioak betetzeko gai da. Malaria eta beste hematologia-patologien aurka egiteko balioko du. Eta, halaber, laborategietan animaliekin egiten diren probak gutxituko ditu.
 
Barea ukabilaren tamaina duen organo bat da eta, giza-gorputzaren ezkerraldean kokatua dago, diafragmaren azpian eta urdailaren atzean. Bi organo independente bezala lan egiten du: pulpa gorriak globulu gorriak eta bakterioak iragazi eta apurtzen ditu eta pulpa txuria sistema linfatikoaren parte da. Bere funtzio nagusia defentsa gisa aritzea da eta gure gorputzari babesten laguntzen dio.
 
Txip batean bare bat sortzearen jatorrizko ideia Hernando A. del Portillo eta Josep Samitier doctoreen taldeetan izan zen. Hernando A. del Portillo CRESIBeko ICREA Irakaslea da, ISGlobaleko ikerkuntza-zentroan, barearen papera malarian ikertzen duena duela zenbait urte. Bere aldetik, Josep Samitier IBECeko zuzendaria da eta Batzelonako Unibertsitateko katedraduna, odolaren erreologia-propietateak ikertzen duena, ahaztu gabe malariarengatik parasitatua dena, sistema diagnostikoak garatzeko.
 
«Giza-barea aztertzeko muga etiko eta teknologikoak direla eta, barrunbe abdominalaren ‘ku-txa beltza’ bezala ezagutua dena, oso aurrerapen gutxi izan dira bere ikerketan», dio Bartzelonako Nazioarteko Osasunaren Ikerketa Zentroko Hernando A. del Portillok. Bere taldeak eta Josep Samitierrenak, Kataluniko Bioingeniaritza Institutukoa (IBEC), elkarrekin jardun dira organo honen azterketa sinplifikatzeko ‘oganoak txip batean’ sistemen bidez.
 
Barea mikroeskalan
Mikroeskalan organoaren propietate fisikoak birsortzen dituen gailu bat da, benetako bare bat izango balitz bezala. Barearen sistema fluidikoa oso koplexua da eta garatuz egokitu da modu hautatuan globulu gorri zaharrak, mikroorganismoak eta malariak parasitatutako globulu gorriak aukeratu eta apurtzeko.
 
Sare konplexu honen itxura egin ahal izan da isuria bereizteko diseinatutako kanal motel bati eta beste azkar bati esker. Txiparen barne, odola kanal moteletik doa kapilaren matrize baten bitartez benetako giroaren antza dutenak, non globulu gorrien portzentaia handitzen da eta akastun odola ezabatzen da.
 
Diziplina-aniztun ikerketa-taldeei esker, non lan egiten duten fisikariak, biologoak, kimikariak, ingeniari elektronikoak eta farmazialariak, IBECeko Josep Samitierren taldea bezala edo Geraldine Hamiltonena Wyss Institutuan, gailu mikroskopiko hauek sortu dira, bere barne zelula biziak dituztenak giro dinamiko batean eta beste zelula-mota batzuekin elkarrekintzan daude.
 
Txip txiki hauetan biokimikak irudikatzen duen unitate funtzional txikiena birsortzen saiatzen da, baita zelulek gorputzean nabaritzen dituzten funtzio eta tentsio mekanikoak ere. Gailu hauek zelula ama pluriahaltsuak eta kondizio fisiologikoak maximoan errepikatzen saiatzen diren biomaterialak partekatzearen emaitza dira.
 
Birika txip batean
Adibidez, Harvard Unibertsitateko Wyss Instutuko Donald E. Ingber eta Dongeun Huhen taldeak birika bat txip batean diseinatzea lortu du. Zelulek biriketan dituzten kondizio berak errepikatzeko ordenagailuentzako txipak erabili zituzten, zelulak eta beren giroa ipini ahal izateko neurri egokikoak direnak.
 
Bere barne hiru kanal fluido daude, erdian mintz porotsua kokatzen da goiko aldean biriketako zelulak daudela eta azpian zelula kapilarrak daude. Airea goiko kanaletik jariatzen da eta elikagaidun likido bat odol-mikrokanaletik pasatzen da.
 
Horretaz gain, txipari indar mekaniko batzuk ezarri zitzaizkion zelulak dauden mintza zabaldu eta uzkurtzeko, hauek birikan arnas egitean sortzen diren indar berak sentitzeko. “Kontrol dinamikoa behar duen edozein gauza, bakarrik kontrol estatikoaren ordez, desafio handi bat da”, adierazten du Michigan Unibertsitateko Takayamak.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.