Joan den urtarrilaren 6an, CES 2020an, gamingerako monitoreen merkatuan munduko liderra den Samsung Electronics-ek bideo-jokoetara zuzendutako Odyseey monitore kurbatu berritzaileen linea berria aurkeztu zuen. Linea berria birsortu egin zen erabat, jokalariak kontuan hartuta, eta pantaila kurbatu guztiz berriak eta industrian liderrak diren eta jokatzeko modu guztiz berri bat eskaintzen duten errendimendu-ezaugarri berriak, barne hartzen ditu.
Industrian liderra den G9 modeloaren pantailak 49 hazbete ditu, eta G7 modeloak, berriz, 32 edo 27 hazbete. Odysseyko bi monitore berriak guztiz diseinatu dira berriz, eta murgiltze-jokoak hurrengo mailara eraman dituzte. Bi monitoreek oso kurbadura sakona dute: errendimendu altuko 1000R-ko kurbadura duten lehen monitoreak dira, eta beren QLED irudi-kalitatea harrigarria da.
Monitorearen goi-errendimendua TÜV Rheinland berak egiaztatu du. TÜV Rheinland nazioarteko ziurtagiriko erakunde liderra da eta Samsung-i errendimendu altuko 1000R pantaila okerreko lehen ziurtagiria eman dio, baita industriako Eye Comfort ziurtagiria ere.
Jokalariek onura izango dute 1 ms-ko erantzun-denbora eta 240 Hz-ko RapidCurve-rekin, akzioaren erdian kokatuz. Samsung-eko joko berrientzako monitoreak bateragarriak izango dira NVIDIA G-SYNC eta Adaptive Sync-rekin DP 1.4-n. Bi monitore hauek birdiseinatu dira ere, jokoentzako monitoreak nola izan daitezkeen ikuspegi guztiz berri batekin.
“Odyssey paper-zorro berriak erakusten du Samsung-ek berrikuntza sustatzen jarraitzen duela industrian lider diren teknologia eta diseinuarekin, jokalariei ahalbidetzen diena etekin hobeago bat", adierazi zuen Seog-gi Kim Samsung Electronics-eko Visual Display Business-eko lehendakariorde exekutiboak. “Samsung-eko jokoentzako monitore makurra guztiz birdiseinatua izan da jokalariei esperientzia erabat berri eta murgiltzaile bat emateko".
Murgiltzea eta abiadura erabakigarriak dira, jokoak inoiz baino lehiakorragoak baitira. Monitore berrien jokoen berrikutza teknikoek kontuan dituzte abiadurako beharrak, erantzun-gaitasuna eta jokalarien gutxieneko distrakzioak, eta ematen diete joko esperientziarik hobe posibleena.
49”-ko G9: Joko-esperientziarik murgiltzaileena
G9 Dual Quad High-Definition (DQHD; 5120 x 1440-ko erresoluzioa) jokoentzako lehen monitorea da munduan, 240 Hz eguneratze azkarreko abiadura bat aurkezten duena, 1 ms-ko erantzun-debora, 32:9-ko itxura-harremana, 1000R-ko kurbadura sakon eta murgiltzailea, eta 1000 cd/m2-ko distira maximoa.
Monitoreak Quantum dot teknologia dauka, HDR1000 VA panel batekin partekatua, kolore errealistak ekoizteko xehetasun garbiekin. Erantzun-denbora eta eguneratze-maiztasun azkarraren konbinazioari esker, munduan lider den 1000R-ko kurbaduraz gain, distrakzioak eta atzerapeneko denbora ezabatzen dira, pantailako trantsizio ultra-arinak sortuz jokoaren une kritikoentzat, non segundu-frakzio batek irabazi eta galduren arteko ezberdintasuna suposa lezake
32” eta 27”-ko G7: Joko-esperientzia guztiz berri bat
Jokalariak konturatukok dira G7k erantzun-denbora eta eguneratze-frekuentzia azkarra duela, G9k duena pantaila makur sakon eta etekin orokor bera, eredu txikiagotan, alegia 32 eta 27 hazbetetakoak. Quad-High Definition (QHD; 2560 x 1440-ko erresoluzioa), 16:9 itxura-harremana eta G7ko HDR600 VA panela 600 cd/m2-ko argiztapen maximo batekin osatzen dira. Horretaz gain, G7ko QLED pantailak, Quantum dot teknologiarekin, kolore zehatzen erreprodukzio-gama ikaragarri handi bat ematen du, argi eta garbi mantentzen direnak, argi distiratsuarekin ere.