Nafarroako datuak
Nafarroako enplegua hazi egin da, nahiz eta urrian urtarokotasuna ohikoa izan eta egoera ekonomikoa ez ziurra izan. Urria lanean ari diren pertsonen errekor historiko berriarekin itxi zen; hau da, Gizarte Segurantzako afiliazioa batez beste 302.192 pertsonakoa izan zen. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 87 pertsona gehiago erregistratu dira langabezian, urrian inskribatutako kopuru txikienetarikoa.
Bestetik, Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilariak EPAk (Biztanleria Aktiboaren Inkesta) urrian argitaratutako datuak positibotzat jo zituen, eta adierazi zuen Foru Gobernuak Enplegu Plana eta politika aktiboak garatzen jarraitu nahi duela, “enplegu gehiago eta kalitate handiagoko enplegua” sortzeko.
Enpleguaren urtarokotasuna ez da erregistratzen Nafarroan irailean izandako kopuruetan. Izan ere, kontratu mugagabeen zifra historikoak gainditu ziren, 9.079; Gizarte Segurantzako afiliazioa egonkor mantendu zen, 43 afiliazio gehiagorekin; eta langabezian ere beste 227 pertsona erregistratu ziren.
Abuztuko datuei dagokienez, positiboak zirela esan daiteke, Nafarroa izan baitzen langabezia gehien jaitsi zen komunitatea, eta kontratazio mugagabean zifra errekorren bidean egoten jarraitzen zuen. Datu negatiboa afiliazioak behera egin zuela zen, nahiz eta gehienak urtaroaren intzidentzia iraunkorretik (abuztuak berezkoa duena) eta egungo ziurgabetasun-egoeratik eratorri.
Afiliazioari dagokionez, hileko jaitsiera 895 afiliazio gutxiagokoa izan zen, -% 0,29.
Bestalde, Nafarroak 5.500 langabe gutxiago izan zituen apirila eta ekaina bitartean, uztailean ezagututako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera. Foru Erkidegoko langabezia-tasa % 8,76ra jaitsi zen, Estatuko hirugarren txikiena, 28.100 langabe guztira.