Berriak

Nikek blockhainean oinarrituta zapata batzuk egingo ditu

AEBetako multinazionalak kripto aktiboak bere kiroletako zapata batzuekin lotzeko ideia aurkeztu du, erabiltzaileek zapata digitalak erosi eta sal ditzaten.

Nike jadanik bere zapatilak blockchainekin patentatu ditu. Ideia honekin, enpresak faltsuak diren zapatekin bukatu nahi du. 

Zertan datza ideia? Zerbait fisikoa (zapatilak) kripto aktiboekin (edo tokens) bateratzea da. Tokensak Ehtereum blockhainean sortuko lirateke. Hau da, CryptoKicks bakoitza (zapatila gehi tokensak) aktibo digital bat eramango luke identifikadore moduan. 

Nikek azaldu duenez, erosle batek zapatak erosten dituenean, kodigo bat eskaneatu beharko du aplikazio baten bitartez. Tokena desblokeatzeko, zapatilaren kodigoa eroslearekin identifikatu beharko da. Modu honetan, benetazko zapata dela bermatuko da. 

Zapatilen inguruko birsalmenta dirutza pila bat mugitzen du urtean zehar (mila miloi euro baino gehio) eta hori dela eta, Nike enpresak honen inguruan mugimendu estrategiko bat egin izan nahi du. 

Blockchain-ek emandako benetakotasun ziurtagiria egungo saltokien sistema finkatzeko erabil daiteke erosleek bigarren eskuko merkatuetan jartzen duten konfiantza handituz eta prezioak hainbeste pizten dituen edizio mugatuaren kontzeptua gehituz. Munduan zurea bezalako zapata digitala bakarrik egongo da. Zenbat ordainduko zenuke horren truke?

Ekimen honekin, konpainiak oinetako elementuei lotutako kriptografiako aktiboen sorrera automatizatu nahi du edo diseinu digitaleko fitxategi adierazgarriak. Bere eskaerak lineako arropa eta oinetakoen merkatua deskribatzen du, non erabiltzaileek "tokenak, cryptocurrencies eta blockchain-en oinarritutako soluzioak atera, irabazi, erosi, jaso, biltegiratu eta transferitzeko".

Zer iruditzen zaizu CryptoKicksen ideia hau? 

Informazio-iturria: retina.elpais.com

 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.