+Trebakuntza

Mundukide, 20 urte elkartasun kooperatiboa sustatzen

Joan dira 20 urte Mundukide sortu zenetik kooperatibetako langileak izateaz gain denbora librean ONGtan boluntario moduan ari ziren hainbat pertsonen ekimenez. . Proiektu txikiez harago, eragin handiagoa izango zuten proiektuak martxan ipini beharra sentitzen zutelako. Eta, horrela, Mondragonera hurbildu, egin zuten proposamena eta sortu zen Mundukide, ONG eta kooperatiben artean jaiotako erakundea. Horrela azaldu zuen prentsaurrekoan Raul García Díaz-ek, egungo Mundukideren lehendakariak.
 
Urte hauetan guztietan, 10 herrialdetan lan egin du Mundukidek, 250 pertsona aritu dira zeregin honetan, langile eta boluntarioak kontutan hartuta, hegoaldeko 300 elkarte baino gehiagorekin. 2018ko lanak 75.000 pertsonen bizitzetan izan zuen eragina.
 
Hala ere asko dago egiteko. Alde batetik, egun gertatzen ari den aberastasunaren konzentrazioak gutxi batzuen eskuetan, pertsonen arteko desberdintasunak handitzen ditu, bestetik, klima aldaketak agerian utzi ditu planetaren aurkako mehatxuak eta azkenik, migrazio krisia. Egoera honen aurrean, Leire Mugerza Garatek, Mundukideko lehendakariordeak, hurrengo urteetarako erronka nagusiak azpimarratu zituen.
Mundukidek hurrengo hiru urteetan Brasilen eta Mozambiken jarduera handituko du bi herrialde hauetan bizi den egoera kontutan hartuta. Horietaz gain, Afrikan Etiopian eta Malawin programa berriak martxan ipiniko dituzte, eta Amerikan aldiz, Kolonbian hasi dira lanean eta Ekuadorrera ere joango dira.
 
Hegoaldeko herrialdeetan egiten duten lanarekin batera, gure gizartean ere aldaketak sustatu nahi ditu eta horretarako Kooperatibekin eta baita Hezkuntza alorreko Mondragon Unibertsitatearekin eta Arizmendi Ikastolarekin lanean hasiko da. Aldi berean, emakumeak indartzeko konpromisoa hartuko du Mundukidek. Bere erakundean, hegoaldeko programetan  eta lan egiten duen erakundeekin genero ekitatea indartuz.
Azkenik, Josu Urrutia Beristainek, zuzendariak, eskerrak eman zituen urte hauetan Mundukideren bidelagun izandako guztiei: kooperatibak, boluntario, kooperante, langile, finantziadore eta erakunde publikoak. Persona eta erakunde guzti hauekin eta baita ere 20 urte hauetan hegoaldeko izandako bazkideekin ospakizun bat antolatuko dutela azaroaren 7an Arrasateko Kultur Aten aurreratu du.
 
Jarduera handituz
2018-21 Plan estrategikoan adostu zuten moduan, Mundukideren lana etengabe ari da biderkatzen munduan barrena. Esate baterako, 2018an Mozambiken, seigarren programa ireki zen Niassa probintziako Mitande distrituan eta guztira 50.000 pertsona baino gehiago dira esperientziaren onuradunak. Brasilen, beste sei estadutako erakundeetan ari dira lanean eta zazpigarrena bidean da, guztira 25 kooperatibarekin elkarlanean. Gutxi bada ere, Kolonbiako programa berriari hasiera emanez agurtu zuten urtea.
 
Mundukideko programez gain eta fundazioko boluntarioei esker, Mexikoko kooperatibetan izan dute presentzia eta Kenyan ere aritu dira, Mondragon Unibertsitateak sustatutako Afrika Basque Challenge proiektuaren barruan ekarpena eginez. 2019ko lehen sei hilabetean Ekuadorren lanean hasiko dira. Eta baita kontinente afrikarreko Malawi eta Etiopian.
Hogei urteko ibilbidearen ostean, Mundukide garapen lankidetza alorrean osasuntsu eta esperientziadun agertzearen arrazoi nagusienetarikoa, pertsonen inplikazioarekin batera, enpresa, kooperatiba eta era askotako erakundeen arteko interkooperazio lana izan da.
 
Aurrerantzean ere, munduko pertsona guztiak bizitzaren eta lanaren jabe izan daitezen jarraituko dute lanean.
 
Mundukide
1999an sortu zen, MONDRAGONeko kooperatiben babesarekin. Bere lana, Hegoaldeko herrien garapena autogestionarioa eta integrala laguntzera ezezik, gizartean aldaketak sustatzera ere bideratzen da.
Helburu horiekin, Hegoaldean bi lankidetza programekin lan egiten dugu.
 
1)Eskualdeko garapen soziekonomikoa. Pertsonen gaitasunak sendotez, garapen pertsonala eta komunitarioa indartzeko. Azpiegiturak eta nekazal garapena sustatuz. Egun, 45.000 pertsonekin ari dira lanean Mozambiken ildo honetan, eta Etiopian eta Malawin programak martxan ipiniko dituzte.
 
2)Erakundeak eta Gizarte ekonomia sendotzea. Lidergotza sendoa eta eraldaketa sozialerako bokazioa duten talde egituratuetan, enpresa arloa, antolaketa eta kooperatibagintza indartuko duten programekin. Gaur egun, lan hau Brasilen eta Kolonbian egiten dute 30.000 pertsonekin Formakuntza, Ekimen berrien sorreran laguntza, eta enpresa sozial eta kooperatibei aholkularitza ematen. Laster Ekuadorren ere horrelako beste programa bat jarriko dute martxan.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.