Eloi Gómez, Adrián Lorenzo eta Rubén Muñoz Leongo Unibertsitatetik atera eta Balentziara joan ziren ia ezer gabe. Orain dela hiru urte Mr. Jeff enpresa sortu zuten eta geroztik, beren startup-a handitzen doa gelditu gabe. Gaur egun 220 pertsona lan egiten dute enpresan eta 1.200 frankizia saldu dituzte, 2.500 lanpostu ez zuzenak sortuz. Hazkuntza aukerak asko dira eta urtea amaitzen denerako, 3.000 denda izango dituztela pentsatzen dute: Europan, Hego Amerikan, Asian eta Afrikan. Eta den dena, arropa garbitu eta lisatuz.
Mr. Jeff 2015. urtean sortu zen aplikazio moduan. Mobileko aplikazioaren bitartez, erabiltzaileek (etxetik atera gabe) arropa garbitu eta lisatu zezakeen. Denborarekin, proiektua aldatzen joan zen eta gaur egun, milaka frankizia dituzte hainbat herrialdeetan. Horrela, aplikazioa gero eta eraginkorragoa da eta markaren sinesgarritasuna handitzen doan einean, haien tarifak, prezio lehiakorragoak bihurtu daitezke.
Teknologiari esker, negozioa online eta offline lan egiteko gaitasuna du. Eloi-ren hitzetan bazkide guztiak pertsona arruntak dira, baina proiketu berriak sortzeko asmo handia daukate denak. San Isidoro Ikastetxe Nagusian ezagutu eta geroztik ideak garatzen eta enpresak sortzen aritu dira: unibertsitatean kirol-jertseak egiten hasi ziren eta oso ospetsuak bihurtu ziren. Hain ospetsuak zirela 10 hilabeteetan enpresa saldu zutela. 22 urterekin, berriz, The Food Point sortu zuten, esportazio eta inportazioa kanal bat sortu zuten nekazaritza-elikagaientzako. Berriz ere, ospea lortu eta enpresa 15 hilabetetan saldu zuten.
Unibertsitatea bukatu zutenean egoera larri batean sentitu ziren: “enpresak saldu ditugu baina ez daukagu gauzak egiteko modu zehatz bat”. Hasieran janariarekin zeozer egin behar zutela pentsatu zuten baina Madrilen Enrique Penichet ezagutu eta Fernando Becerra-rekin bat lanean hasi ziren, garbitegien ideia topatu arte.
Eloi Gómez-en ustetan negozio on bat hiru gauza bete behar ditu: Bat: ez da behar gurpila bezala beste produktu bat sortzea. Bi: marjina onak dituzten produktu edo zerbitzuak aukeratu. Hiru: ezberdinak izan behar gara eta zortea eduki.
Egunak eta hilabeteak pasa ahala, gauza asko ikasten egon dira eta asko bidaiatu dira ere Estatu Batuetara, Txina eta Hego Amerikara. Baita bere negozioa ondo ezagutu behar dela diote, eta horrexegatik, bazkide bakoitzak, lanpostu ezberdinetan lan egin zuten lehengo hilabeteetan.
Beste gauza garrantzitsu bat Eloiren ustez enpresa bat sortzerako orduan, teknologi-enpresa handiek nola saltzen duten aztertzea da gakoa, eta beste industrietako know-how aztertzea ere.
2018. urtean Lava é Leva Brasilgo garbitegi-katea erosi zuten, 350 toki lortzen Brasilen. Horrekin, Hego Amerikako hedapena finkatu zuten. Aurten ere, horrelako operazio bat egitea era pentsatuta dute.
Pixel Tech errportajean Eloi eta bere bazkideen ingurua informazio gehiago irakurri dezakezue; zer nolako liburuak irakurtzen dituen, nola antolatzen duten eguneroko lana edota bere pertsona famatu gustokoenak.