Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factory-k ikerketa zientifikorako eta teknologikorako lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten duela urtebete, 5 urterako. Hitzarmenaren bigarren urtean, agenteek erabaki dute beste urrats bat egitea, eta beraien arteko lankidetzarako erabiltzen duten 4.0 Industriako laborategia INCIBEko laborategi industrialen sarearekin lotu dute.
4.0 Industriako laborategian, unibertsitateko ikasleek zein ikertzaileek Open Cloud Factoryren OpenNAC Enterprise software modularra erabiltzen dute lanerako, ikerketetarako eta soluzioen garapenerako. Sarrerako sarbidea kontrolatzen uzten duen soluzio bat da, IT/OT/IoT/IioT aktiboak erabat bistaratzea eta sarbidea eta compliancea kontrolatzea ahalbidetzen baititu. Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factoryk adostu dute lankidetza-akordiotik kanpoko beste enpresa batzuei uztea instalazio horietara sartzen eta bertan beren probak eta ikerketak egiten.
Abangoardiako laborategia
Laborategiak 112m2-ko azalera dauka, eta azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoak, hala nola ikuspen artifiziala, Elkarlaneko Robota, 2 Robot industrial, ekoizpen sistema modular bat eta robot mugikor bat. Sistema industrialen azpiegitura hori guztia, halaber, Datuak Prozesatzeko Zentro batekin loturta dago, zeinak Sareko Elektronikako ekipamendua daukan, bai eta datuak gordetzeko eta prozesatzeko ekipamendu bat eta guneak eta hodiak ezartzen eta sareak IEC-62443 'Security for Industrial Automation and Control Systems' estandarren arabera segmentatzen uzten duen zibersegurtasuneko ekipamendu bat ere.
Zibersegurtasuneko prestakuntza eskaintza
Ekimen honekin berretsita geratzen da Mondragon Unibertsitateak zibersegurtasunaren eremuan estrategikoki jarduteko egiten duen apustua, izan ere, Datuen Analisian eta Zibersegurtasunean espezializatutako ikerketa talde bat dauka eta hainbat profiletarako prestakuntza programak eskaintzen ditu:
- Zibersegurtasuneko Masterra profesionalentzat. Bi ibilbide eskaintzen ditu: IT eta OT. Erdipresentziala, industriaren eremuan adituak diren hizlariekin eta bukaerako proiektua enpresan aplikatutako proiektua izanik.
- Datuen Analisiko, Zibersegurtasuneanko eta Lainoko Konputazioko Unibertsitateko Masterra. Master duala, urte eta erdikoa, enpresako praktikaldi ordainduekin.
Open Cloud Factoryri buruz
Open Cloud Factoryren misioa informazioko eta komunikazioko teknologien (IKTen) alorrean irtenbideak sortu eta garatzea da. Horrela, erakundeek orokorrean dituzten segurtasun digitaleko beharrei erantzun nahi die, negozioak konfiantzaz, egonkortasunez eta eraginkortasunez aurrera eramateko aukera izan dezaten.
Enpresak batez ere Espainian, Mexikon eta Brasilen dihardu, eta etengabe hazten ari da garatzeko bidean dauden merkatuetan, bai Europan, bai Latinoamerikan, hedapen eta garapen geografikoko planari jarraikiz.
Enpresak zibersegurtasuneko estrategia komuna bideratu nahi du, IT (Information Technology) eta OT (Operational Technology) arloak kontuan hartuta. Halaber, estrategiak lagungarri izan nahi du sare korporatiboen aktiboak nabarmendu eta kontrolatzeko.