Movistar Car ezagutzera eman berri du (movistar.es/movistarcar) zerbitzua kotxea internet-era konektatzeko. Oso erraz egiten da, gidariak autoan gailu bat jartzen du eta gero aplikazio baten bitartez kontrol oso eraman dezake. Zerbitzu hau otsailan jarriko da martxan eta 20 euroko prezioa izango du eta gero hiru euro hilabetean. Erabili ahal izateko autoak OBD sarrera izan behar du.
Movistar Car routerrari esker, kotxea internet izan dezake eta segurtasun, gida-adimentsua eta eraginkorra ematen dio.
Konektibitatea
Wifi seinalea kotxe osoan erabili daiteke eta konexioa 3GB hilabekoa da. Beste onura bat, bost gailu konektatu daitezkeela beren mugikorreko tarifa gastatu gabe.
Segurtasuna
Autoak kolpe bat jasotzen badu, dei automatiko bat jasotzen du protokolozko laguntza martxan jarriz.
Diagnosia
Kotxearen informazioa jasotzeko aukera izango du gidariak: errebisioak, hondatutak dauden gauzen informazioa, etb.
Kokapena
Autoaren mugimendua kontrolatu daiteke, baita bere kokapena edo egindako bidai guztiak. Nabigatzailearen bitartez bidai gustokoenak gordetutak badaude, tokietara modu erraz batean joateko aukera izango du gidariak.
Aurreztu
Akordio ezberdinei esker, eskaintza bereziak izateko aukera izango du gidariak.
Movistar Car gailuarekin IOT (Internet of things) esperientzia zabaltzen du Movistarrek eta milioi bat kotxe baino gehio konektatuko ditu.