+Trebakuntza

Mondragon Team Academy, Unibertsitateko Ekintzaileen Espainiako irabazle

Mondragon Unibertsitatearen Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) graduko hiru lantaldek lortu dituzte unibertsitateko ekintzaileen Global Student Entrepreneur Awards 2019 (GSEA) final nazionaleko lehen hiru postuak. Mondragon Team Academy sareko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza (LEINN) Graduko lantalde ekintzaileak dira hiru saridunak.
 
KUVU proiektua izan da edizio honetako irabazlea, eta proiektuaren sortzaileetako batek, Eduardo Fierro kanariarrak, ordezkatu du. Ostatu partekatua bilatzeko onlineko eta offlineko plataforma da KUVU. Harremanetan jartzen ditu gazteak, alde batetik, eta etxean lekua izanik gazteekin bat egin nahi duten adinekoak, bestetik. Proiektu teknologikoa, eskalagarria eta inpaktu sozial handikoa da. Lehen sariak, 1.500 euroko txekeaz gain, barre hartzen du datorren apirilaren 14an Macaon (Txinan) izango den GSEAren final orokorrean Espainia defendatzeko aukera ere, Kanariar gaztea gastu guztiak ordainduta joango da Macaora, bost kontinenteetako 50 herrialde baino gehiagotatik joango diren finalistekin lehiatzera. Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko lantalde ekintzaileetako kidea da Eduardo.
Anmama Catering proiektuak eskuratu du bigarren saria. Ana Castellok, sortzaileetako batek, ordezkatu du. Elikadura orekatuaren eta iraunkorraren irizpideetan oinarritutako proiektua da. Anaren lantaldea Madrilgo Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko (Teamlabseko) taldeetako bat da.
 
Hirugarren postua O-Lay enpresak eskuratu du, Adrian González madrildarrak ordezkatu duenak. Erabat pertsonaliza daitekeen lehenengo motor elektrikoa homologatzeko prozesuan dago O-Lay enpresa. Madrildarrak LEINN graduko ibilbiderik nazioartekoena egiten du, eta Txinako, Egiptoko, Costa Ricako, Armeniako eta Espainiako kideak biltzen ditu lantaldean. Globalizazioak ekarri duen nazioarteko lankidetzaren adibide bikaina da, beraz.
 
LEINN
Mondragon Unibertsitateak 2009. urtetik eskaintzen duen LEINN gradua, ekintzailetzako, lidergoko eta berrikuntzako ezagutzak biltzen dituen nazioarteko gradu bakarra da. LEINN formulak sekulako arrakasta izan du, eta, horri esker, gradua mundu osoan zehar hedatu da, berrikuntzako 10 laborategien bitartez -horietako 8tan garatzen da LEINN-.
 
Gaur egun, 750 lagunek ikasten dute LEINN gradua, ematen den zortzi hirietan. Zehazki, Irunen, Bilbon, Oñatin, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Querétaron (Mexiko) eta Shanghain (Txina) ematen da LEINN.
 
Bestetik, Mondragon Team Academy 2008an sortu zen, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ekintzailetza-sarea izateko xedez. MTA sareak tokian tokiko bazkideekin elkarlanean sortutako ekintzailetza-laborategien bidez dihardu. Ekintzailetzan trebatzea eta hori bultzatzea helburu duen nazioarteko ekintzailetza-sareak hiru kontinentetan du presentzia, eta mundu osoko 1.300 ekintzaile ditu kide, sortu zenetik hamar urte igaro ondoren. Hala, nazioarteko sare hori abian jarri zenetik hainbat jatorritako gazteak prestatu ditu ekintzailetzaren arloan, graduko (LEINN) eta graduondoko (MINN, TEAMINN eta beste batzuk) prestakuntza-programen bidez, talde-lanean eta balio kooperatiboetan oinarritutako ekintzailetza bultzatzeko helburuz.
 
Denbora horretan, Europara, Asiara eta Amerikara hedatu da Mondragon Team Academy. Izan ere, sareak laborategiak ditu gaur egun Irunen, Bilbon, Oñatin, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Querétaron (Mexikon), Seulen (Korean), Punen (Indian) eta Shanghain (Txinan).
 
Mondragon Team Academy
Mondragon Team Academy 2008an sortu zen, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ekintzailetza-sarea izateko xedez. MTA sareak tokian tokiko bazkideekin elkarlanean sortutako ekintzailetza-laborategien bidez dihardu. Ekintzailetzan trebatzea eta hori bultzatzea helburu duen nazioarteko ekintzailetza-sareak hiru kontinentetan du presentzia, eta mundu osoko 1.300 ekintzaile ditu kide, sortu zenetik hamar urte igaro ondoren. Hala, nazioarteko sare hori abian jarri zenetik hainbat jatorritako gazteak prestatu ditu ekintzailetzaren arloan, graduko (LEINN) eta graduondoko (MINN, TEAMINN eta beste batzuk) prestakuntza-programen bidez, talde-lanean eta balio kooperatiboetan oinarritutako ekintzailetza bultzatzeko helburuz.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.