startupWorld

MONDRAGON, startupekin

MONDRAGON, bere Sustapeneko Funtsaren bitartez, bi inbertsio-eragiketa egin ditu bi startupetan. Korporazioak, horrela, bere ekintzailetza- eta sustapen-gaitasunak aktibatu nahi ditu, eta apustua egin du hazteko ahalmena duten enpresa gazteen alde. 


Sabbatic
Sabbatik enpresa gaztea da. Espezializatuta dago enpresa-gastuen kudeaketaren digitalizazioan. Bertan inbertitu dute MONDRAGON Korporazioak zein LKS Next-ek. Hain zuzen ere, LKS Next zerbitzu profesional aurreratuen enpresak eta MONDRAGONek, bere Sustapeneko Funtsaren bidez, aintzat hartu dute Sabbaticek garatutako teknologia aurreratua, eta bertan bazkide gisa parte hartzea erabaki dute. Sabbatic euskal enpresa bat da, eta hazteko aukera asko ditu.

Sabbatic-ek jasotako faktura eta tiketen digitalizaziorako irtenbide global bat eskaintzen du modu errazean, bai mugikortasunean, bai bulegoan.

LKS Next-ek eragiketa honek aukera bat suposatzen du honek eskaintzen dituen irtenbideak osatzeko. LKS Next irtenbideak ematen ditu prozesu finantzieroetan eta kudeaketan bere Financial Solutions & Corporate unitatearen bitartez.

Witrac
Bere aldetik, Witrac enpresa gazte valentziar bat da, espezialista dena haririk gabeko teknologietan eta posizionamenduan. Lan-talde txiki gaitu eta konprometitu bat du, eta irtenbideak eskaintzen ditu maila nazionalean komunikazioaren, trazabilitatearen eta haririk gabeko posizionamenduaren eremuetan.

Industria 4.0 arloan, zerbitzuak eskaintzen ditu industriako eta logistikako lanetan, lokalizazioari, monitorizazioari eta kontrolari esker denbora errealean, eta edozein osagaietan ere haririk gabe (aktiboak, materialak eta pertsonak), bai indoor edo outdoor.
Nahiz eta enpresa oso gazte bat den, Witrac-ek Aernnova, Arcelor Mital, Porcelanosa edo Ford Motor Company bezalako enpresekin lan egin du eta 2020 urtera begira pentsatua dauka delegazio bat irekitzea Euskal Herrian. Halaber, bere erronka nagusietako bat negozioaren hedapena da europar eta amerikar merkatuetara. Dagoeneko 50 lanpostu sortu ditu eta bere aurreikuspenak dira bere langilegoa bikoiztea 2020 urte hasiberri honetan.

MONDRAGON, sustapen eredu
Sustapenari dagokionez, MONDRAGON Korporazioaren xedea ekintzailetzarako ekosistema ireki eta lankidetzazko bat bultzatu eta dinamizatzea da. Balio erantsi handiagoko hazkunde eta lorpen estrategia baten bidez negozio berriak bultzatu ahal izateko.
Lehentasunezko interesguneak, berez, ikuspegi zabal batetik eraginpeko ingurune industrialean inpaktua daukatenak izango dira. Halatan, fabrikazio aurreratuari, osasunari, ekologiari, material berriei eta iraultza digitalaren aurrerapenei lotutako proiektuak gerturatzeko lana egingo da.

Gauzak horrela, MONDRAGON Sustapen Zentroa enpresa jarduera berrien sustapenean espezializatutako plataforma korporatibo pribatua da, kooperatibetan bertan sustapena bultzatu eta babesten duena.
Sustatzaile talde batek osatzen du, enpresa proiektu berrien abia gidatzen eta kudeatzen du. Halaber, laguntza zereginak, teknologia eta merkatuari buruzko kontraste lanak, eta merkatu perspektibak ere egiten ditu. Era berean, balio proposamena modelizatzen du, eta sozietatea finantziatu eta osatzeko proposamenak egiten ditu, beti ere dauden gaitasunak konbinatuz eta kooperatiben arteko eta hirugarrenekiko lankidetza babestuz.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.