Orain dela 5 urte Satya Nadella Microsoft enpresaren buru jarri zela eta geroztik, enpresak beste bide batzuk jarraitu ditu, hala nola, “hodeian” lan egiten dute ia dena eta Poltsan bere balorea berreskuratu du. Nahiko izango da Apple, Amazon eta Google gainditzeko?
90. hamarkadan Microsoft zaharra eta motela zen, Clippy txakur laguntzailea bezala. Clippy hor zegoen beti, erabiltzaileari laguntzeko prest nahiz eta bere laguntza oso lagungarria ez izan. Urteak joan ahala, oso atzean geratu zen beste enpresekin konparatuta, baina duela bost urte, Satya Nadella lehendakariarekin gauzak asko aldatu dira. Hainbeste aldatu dira, gaur egun, Apple enpresak baino balio handiago duela Poltsan. Bere lehendakariak liburu bat idatzi du zer egin duen azaltzeko, denok jakin nahi baitute nola lortu duen.
80. hamarkadan gauzak primeran joaten ziren Microsof-en, PC-rekin eta Windows lizentziarekin. Baina, denbora pasa ahala enpresak ez zuen aurrea egin eta internet, mugikorrak eta tabletak agertu zirenean, ezer egin gabe geratu zen. 2012. urtean aldaketa bat egiten saiatu ziren, trena hartzeko asmoz eta Nokia erosi zuten 5.400 milioiengatik, baina gauzak okerrera joan ziren eta enpresak diru pila galdu zuen eta gainera 18.000 langileen kanporaketa egon zen. Satya Nadella Nokia erostearen aurka agertu zen eta 5 hilabete barru konpainiaren 3. lehendakaria bihurtu zen, Bill Gates eta Steve Ballmer ostean.
Lehendakari bihurtu zenean, 13.000 langileei zera esan zien Nadellak “Gure industriak ez du tradizioa errespetatzen, berrikuntza besterik ez du nahi”. Hortik aurrera gauzak aldatzen joan da pixkanaka. Aldaketa nabarienak orain arte lehian zeuden enpresekin harremanetan hasi dela, hala nola, Linux, Apple eta Google-kin.
Nadellak aldaketa handia ekarri dio enpresari “etorkizunean bizi den enpresa bat dela langileak eta bezeroak sinestea lortu du”.
Github software librearen plataformaren erostea aldaketa handia izan zen ere, Nadella ailegatu arte software librearen aurka zeudelako. Beste aurrera pausua handia hodeian lan egitea izan da. Hurrengo apustua adimen artifizialean egingo dute. Jadanik Outlook pentsatzeko denborak lortzekoa bakarrik blokeatzea lortu dute eta baita ere, Power Point argazki egokiak erakustea edukinen arabera.
Enpresak zeukan beste arazo handi bat langileak deseroso eta animorik gabe zeudela zen. Horri ere buelta eman nahi izan dio Nadellak. Gauzak horrela, 2018. urtean Microsoft Apple enpresa gainditu zuen Poltsako balioan; 815.000 milioi dolarreko balioa du orain; 110.98 dolar akzio bakoitza. Eta datu oso interesgarri bat; 2016tik 2017ra joan ziren langileen %17a itzuli dira enpresara.
Gauzak ez dira erraz ikusten etorkizunean baina langileek uste dute bide egokian daudela.