blockchainWorld

Martxan Blockchain Lab

CIFP Andra Mari LHII Institutuak blockchain teknologiako laborategi bat martxan ipini nahi du hurrengo ikasturtean. Ikastetxe horretan irakasleeentzat 2020-2021 ikasturterako ikastaroen ziurtagiri batzuk baliozkotu ondoren, eta Tknikak tutorizatzen dien proiektuen esparruan, arriskatu egin dira eta 2020-2021 ikasturterako erronka bezala ipini dute blockchain teknologiako laborategi bat funtzionamenduan ipintzea.

Bertako arduradun Eduardo Aginakok dio izena ez dela "oso originala", baina Blockchain Lab deituko diote eta, bertan, jarraipena emango diote azken ikasturte honi, "hain arraroa izan dena ikasteko moduei dagokienez, baita irakasle eta ikasleen artean komunikatu garen moduari dagokionez ere". "Guk, gainera, uste dugu teknologia honek plus bat emango digula mota honetako egoeretan, zailagoa egiten baitu prozesu eta dokumentuetan iruzur egitea, trazabilitate garbi batekin", gaineratu du Aginakok.

"Horretarako, gurekin dagoeneko lankidetza egin duten enpresa batzuk ditugu, gurekin lan egiten jarraituko dutenak, hala nola Innkubo Blockchain Technologies, utziko dizkigunak meatzaritzako ekipoak, rig eta meatzariak ere, eta Euskoblockchain eta gure institutuarekin batera, hozte probak egiten ari gara gure ekipoentzat", dio arduradunak. "Gogoratu behar da arlo honetan bi faktore oso garrantzitsu ditugula, makinaren amortizazioa eta kontsumo elektrikoa".

Eduardo Aginakok honakoa aurreratzen du ere: "smart contract-en aldean, eta aholkularitzan, Code Contract-en laguntza dugu ere, euskal enpresa bat, gure heziketaz arduratu dena ikasturte honetan zehar ziurtagirietan eta kontratuetan, blockchain teknologia erabiliz. Oraintxe bertan ziurtatu ahal genitzake gure ikasle guztien tituluak teknologia honen bitartez".

Pertsona guztientzat irekita

"Gure laborategia mundu honetan ikertu nahi duen pertsona orori irekita egongo da eta helburu bezala ipini dugu hau online ez izatea, tailer honetan probatzen ari diren gauzak ikusi eta ukitu ahal izatea, eta horretarako ikastaro presentzialak egitea gustatuko litzaiguke, edo gaur egun irakaskuntza dagoen moduan, gutxienez erdipresentzialak", azaltzen du Aginakok.

"Materiala prestatzen ari gara ere teknologia berri hau hurrengo ikasturtean emango ditugun moduluetan sartzeko Telekomunikazioak eta Informatikako goi mailako zikloan. Ethazi metodologiaren bidez sartzea pentsatua dugu, zehazki Telekomunikazioetako Azpiegituretako Teknika eta Prozesuak moduluan, blockchain sari baten komunikazio bat eginez satelite bidez. Bigarren xede bat sare telematikoen moduluko bigarren mailako ikasleei zuzendua egongo litzateke, meatzariak eta baliozkotzaileak sartuz sare konbentzionaletan 'packet tracer' programa erabiliz", adierazten du Blockchain Lab-eko arduradunak.

"Teknologia zirkularra deitzen dugun horrekin bukatzeko, aurreko enpresa laguntzaile guztiak Euskadin kokatuak daudenez, ezagueren hedapena faltako litzaiguke, zeinean pentsatzen ari garen Santurtziko Calasanz lanbide heziketako zentro hitzartuan", bukatzen du Aginakok.

Eduardo Aginako

Eduardo Aginako Ingeniaritza Tekniko Industrialean titulatua da, Eletronikako adarrean eta gaur egun irakasle lanetan ari da Komunikazio Sistemen eta Informatikako Goi Mailako Gradu batean Galdakaoko Lanbide Heziketako Andra Mari Institutuan. Bere zentroan blockchain teknologiaren erabilera eta sustapenaren aldeko apustua egiten dute.

Galdakaoko Andra Mari Institutuaren konpromezuetako bat egunero jaikitzea da bere ikaslegoa hezi ahal izateko eta hauek eskolatik gaur egungo gizarteak eskatzen dituen gaitasunak bereganatuta bidaltzea ikastetxetik. Gainera, lan bilaketan eta laneratzean laguntzen diete: enpresetan praktikak, ikastetxeko lan poltsa, ekintzailetasun programa, formazio duala (enpresa-eskola) eta zeharkako gaitasunen indartzea (egiten jakin, egoten jakin, izaten jakin).

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.