Duela zenbait urte aurrerapen nabarmen bat gertatu zen maleten munduan: atxiki zizkieten gurpilei esker, asko erraztu zen maletak lagunduta leku batetik bestera joateko egin beharreko esfortzua. Teknologia, hala ere, aurrera doa eta, orain, Travelmate konpainiak askoz haratago joatea erabaki du. Enpresa honek Kalifornian (AEBk) du bere egoitza eta maleta robot bat aurkeztu du, jabea toki guztietara jarraituko duena maleta arrastatu edo bultzatzeko beharrik gabe.
Ezaugarriak
Zeintzuk dira, beraz, mundu guztia txundituta utzi duen maleta honen ezaugarriak? Telefono adimentsuetan aurki daitekeen aplikazio baten bitartez kontrolatzen da, 11 kilometro orduko abiaduraz mugitzen da gehienez eta oztopoak ekiditea ahalbidetzen duten sentsore batzuk ditu.
Maleta hiru tamainatan dago eskuragai, baita kolore askotan ere, bertikalki edo horizontalki mugi daiteke eta baimena ematen du bidaiariak beste poltsa edo maletaren bat gainean ipintzeko. Bere mugimenduak norabide anitzekoak dira. Bateria erraztasunez ken daiteke, baita erabili ere beste ia gailu guztiak kargatzeko ere USB portu baten eta korronte hartze estandar baten bitartez.
Horrez gain, barruan sartu duzun guztiak zenbat pisatzen duen adierazten dizu ere, oso garrantzitsua den zerbait checkin-a egin beharreko orduan, gehiegizko bagajea ez ordaintzeko.
“Maletak praktikan robot batek bezala funtzionatzen duenez, adimen artifiziala eta ikasketa automatikoa erabiltzen ditu bere mugimenduak optimizatzeko. Bere norabide orotako gurpilek egonkortasun handiago ahalbidetzen dute, mugimendu-eremu bat ere beste modu batean lor ez zitekeena”, adierazten dute enpresatik.
Mugikor batetik kontrola
Ikusi beharko da, egiaz maleta hau jendetza askoren artean mugitu ahal izango den, fabrikatzaileek promes egiten duten bezala. Berdin-berdin kolpeak eta marradurak jasaten dituen, ohiz aeroportuetan bestelako maletei gertatzen zaien bezala.
Maleta adimentsu hau Las Vegaseko CES azokan aurkeztu zen, beste berrikuntza askoren artean. Enpresaren webgunearen bidez eskura daiteke dagoeneko, nahiz eta esan beharra dago maleta ez dela segituan ematen. “Eskakizun maila handi bat ari gara jasotzen. Zure eskaera 90 egunen barruan beteko da erosketatik aurrera”, dio Travelmate-ren webguneak.
Prezioei dagokienez, txikienak carry on ereduak (55x20x40 zm), 1.099 dolar balio ditu (886 euro). Tamaia ertainak (69x29x49 zm) 1.295 dolar kostatzen ditu (1.044 euro), eta handienak, berriz, (75x31x52 cms), 1.495 dolar (1.205 euro).
Guztiz ekipatuta
Travelmatek bi USB portu ditu gailuak kargatzeko, helduleku ergonomiko bat, kandadu adimentsu bat, distantzian blokea daitekeena, hiztunak, bateria bat hurbileko sentsoreak.
Bere gurpilen mekanismoak mugikortasuna errazten diote, ibilgailu txiki bat balitz bezala. Gainera, GPS teknologia du bere baitan, maleta non dagoen jakiteko lapurketa kasuan.
Maleta ikusgarri honen gurpilek edozein norabide har dezakete, LED argiak txertatuta dituelarik. Haririk gabeko teknologiaz eta Bluetooth-ez garatua izan da telefono adimentsu batetik kontrolatua izateko, urrutiko kontrol bat izango balitz bezala.
Esan bezala, produktua ez da batere merkea eta jada eskura daiteke. Zehazki, joan den urteko otsailean ipini zen salgai. Estatu Batuak, Europa eta Japonia izan ziren lehenak bere banaketarekin hasten.