+Trebakuntza

LHn izena emateko garaia

Ekainaren 1ean, 2020-2021 ikasturterako Lanbide Heziketan eskabideak aurkezteko epea ireki zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Ekainaren 19ra arte izango da zabalik.
Ohikoa denez, izena emateko bi bide izango dituzte ikasleek: online edo ikastetxeetan. Izapideak ikastetxean egitekotan, bertako bulego ordutegian egin beharko dira. Internet bidezko eskaerak, berriz, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez egin beharko dira: www.euskadi.eus/hezkuntza
 
2020-2021 ikasturtean Heziketa Zikloren bat ikasteko aukera eskaintzen duten 186 ikastetxe izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Lanbide Heziketak 136 titulu eskaintzen ditu gaur egun Euskadin, guztiak ere 23 familia profesionalen baitakoak. Amaitzear den 2019-2020 ikasturte honetan, 42.000 ikasletik gora ari dira Euskadin Lanbide Heziketako zikloren bat ikasten, honako modalitate hauetakoren batean: presentziakoan, urrutikoan edo eskaintza partzialean.
 
Kontuan hartu beharreko egutegia, beraz, honako hau da:
 
  • Ekainaren 1etik 19ra: eskabideak aurkezteko epea (online: ekainaren 19ra arte, eta zikloko lehen mailarako bakarrik)
  • Uztailaren 7an: onartuen, ez onartuen era baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzea.
  • Uztailaren 8ra arte: behin behineko zerrendei erreklamazioak aurkeztea
  • Uztailaren 13an: onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea.
  • Uztailaren 13tik 17ra: matrikula egiteko ohiko epea (biak barne)
  • Uztailaren 21etik 31ra: ezohiko matrikulazio-aldia, I. fasea
  • Irailaren 1etik urriaren 16ra: ezohiko matrikulazio-aldia, II. fasea
 
Bestalde, aipatzekoa da Lanbide Heziketako zikloren bat urrutiko modalitatean ikasi nahi dutenentzat izena emateko epea irekita dagoela ekainaren 9ra arte. BirtLH-k (Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak) Erdi Mailako eta Goi Mailako zenbait heziketaziklo urrutitik ikasteko aukera eskaintzen du, prestakuntza modalitate erdi-presentzialean. 

BirtLH

 
Bitarteko telematiko bidez Lanbide Heziketako heziketa-zikloak, urrutiko modalitatean ematea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuaren, 2010eko urriaren 11ko AGINDUAK arautzen du Euskadin. Modalitate telematiko honetan gainditutako moduluek erabateko balioa izango dute eskaintza partzialeko irakaskuntza gisa.
 
Honako hau eskaintza partzial erdi-presentzialeko modalitate telematikoa da:
  • Modalitate telematikoa informazio eta komunikazio teknologien erabileran oinarritzen da, baita Internetek eskaintzen dituen hainbat baliabideen erabileran ere. Hauen bitartez, ikaskuntza autonomo eta kolaboratiboa bultzatzen da.
  • Modulu batzuen zati batzuk irakaskuntza presentzial gisa jasoko dira, moduluaren ezaugarriek edo erabili beharreko metodologiek hala eskatzen dutenean.
Tutoreak ikaskuntza-prozesua zuzendu eta bere jarraipena egingo du, ikaslearen bilakaeraren datuak etengabe bilduz, orientazioak emanez eta ikastaroaren eduki edo jarduerei buruz heltzen zaizkion kontsultei irtenbidea emanez. Irakasaldian tutoreak ikasleen eskaerei 24 ordutan erantzungo die, gehienez ere.
 
Era berean, programazioan modulu bakoitzaren tutoretza-ordutegia adieraziko da, telefono, txat edo bideokonferentzien bidez, gure ikasleek tutoreekin harreman zuzenerako aukera izan dezaten. 

BirtLHren ebaluazio-sistema

  • Ebaluazio jarraia: unitate didaktiko bakoitzean hainbat ebaluazio jarduera burutzen dira, bai telematikoki burututako zereginen bidez, bai presentzialki egindako jardueren bitartez.
  • Ebaluazio partziala: borondatezkoa da eta ikasturte erdialdera egiten da, urteko moduluetan.
  • 1. azken ebaluazioa: ebaluazio jarraia gaindituta dutenak aurkez daitezke.
  • 2. azken ebaluazioa: 1. azken ebaluazioa gainditu gabe dutenak aurkez daitezke.
 
Jarduera desberdinetan izandako parte hartzearen bitartez ikaslearen ekimena, autonomia eta lantaldean jarduteko gaitasuna baloratu nahi dira.
 
Unitate didaktikoetako ebaluazio-jardueren bitartez, eguneroko lana aintzat hartu eta ikasturtean zehar planifikatutako helburuak lortu direla ziurtatu nahi da.
 
Azterketa presentzialak idatzizkoak nahiz praktikoak izan daitezke. Hauen bidez, konpetentzia profesionalak eskuratu direla eta zereginen egilea ikaslea bera dela ziurtatu nahi da.
 
  • Urruntasunik gabeko Lanbide Heziketa, gertuko jarraipen pertsonalizatuarekin: Lanbide Heziketako erdi eta goi-mailako ziklo sorta dago eskura modalitate erdi-presentzialean, non, modulu ezberdinetan oinarrituz, behar eta egoerara egokitzen den prestakuntza ibilbidea definitu dadin. Beti ere, jarduerak ardatz hartuko dituen ikaskuntza aktibo bat eskainiz, irakasle eta laguntza talde bat zerbitzura izango delarik.
  • Lanbide Heziketa erdi-presentziala: Lanbide Heziketako tituludunak beharrezko dituen gaitasun denak urrutitik landu ezin direnez, jakin zenbait modulutan, ikaskuntza plataformaren bidez jorraturiko ikasketa eta ebaluazio jarduerak bertaratze bidezkoekin konbinatuko direla. Horretarako probintzia ezberdinetan kokaturiko ikastetxe sare bat dago eskura, nahi den tokian egiteko bertaratze bidezko saio hauek.
  • Erdi-mailako heziketa-zikloak: Instalazio elektriko eta automatikoak; Osasun-larrialdiak; Sukaldaritza eta gastronomia; Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta.
  • Goi-mailako heziketa zikloak: Fabrikazio mekanikoko diseinua; Sareko informatika-sistemen administrazioa; Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa; Plataforma anitzeko aplikazioen garapena; WEB aplikazioen garapena; Administrazioa eta Finantzak.
 
Informazio gehiago:

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.