+Trebakuntza

LHko ikasleek SpainSkills txapelketan parte hartu dute

Heziketako sailburuorde Jorge Arévalorekin batera, aurtengo ikasturtean Lanbide Heziketako SpainSkills 2021-2022 txapelketan parte hartu duten euskal ikasleak hartu ditu gaur goizean, Tknikaren (Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) egoitzan, Errenterian.
 
2021-2022 ikasturtean, SpainSkills txapelketan parte hartu duen Euskadiko Lanbide Heziketako ordezkaritza 63 pertsonak osatu dute: joan den urrian Irungo Ficoba azokan egindako EuskoSkills 2021-2022 txapelketako irabazle izan ziren 22 ikasleak eta beste 41 pertsonak (tutoreak, koordinatzaileak eta ordezkariak).
 
EuskoSkills txapelketan dominak lortu ondoren, gogor egin dute lan lau hilabete baino gehiagotan egin beharreko probak prestatzeko. Ikasle eta irakasleak joan den martxoan abiatu ziren Madrilera, ilusioz beterik. Eta oso emaitza onekin itzuli ziren bidaiatik, guztira 8 domina lortu baitzituzten: zehazki, urrezko 3 domina, zilarrezko beste 3 eta brontzezko 2 lortu zituzten. Lanbide Heziketako ondorengo ikastetxeetako ikasleek eskuratu zituzten dominak, ondorengo modalitateetan:
 
  • Urrezko 3 domina:
    • CAD Diseinu Mekanikoa - La Salle Berrozpe, Andoain.
    • Sareko sistemen administrazioa - Tolosaldea LHII, Tolosa.
    • 3D jokoen diseinua eta animazioak - Harrobia Ikastola, Bilbo.
  • Zilarrezko 3 domina:
    • Elektronika - Don Bosco LHII, Errenteria.
    • Industria-kontrola - Egibide, Vitoria-Gasteiz.
    • Ile-apainketa - Monte Albertia LHII, Zarautz.
  • Brontzezko 2 domina:
    • Arotzeria - Easo Politeknikoa LHII, Donostia.
    • Estetika - Monte Albertia LHII, Zarautz.
  • Urrezko domina lortu duten ikasleek udazkenean egingo den Europako txapelketan (WorldSkills-Europe) parte hartzeko txartela ere lortu dute.
  • Bildarratz sailburuarekin bildu ondoren, ikasleek Tknikako (Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) instalazioak bisitatu dituzte.

Euskadiko Lanbide Heziketaren izen ona

 
Tknikan egindako topaketan, eta egindako lan bikainagatik ikasleei zorionak eman ondoren, Bildarratz sailburuak euskal Lanbide Heziketak nazioartean duen izen ona hartu du hizpide, eta adierazi du ospe horren oinarrietako bat euskal Lanbide Heziketako ikasleak direla, oso maila ona erakusten baitute doazen lekura doazela.
 
Sailburuak adierazi duenez, lortutako dominak alde batera utzita, ekimen horien garrantzia gazteek txapelketa hauek prestatzeko egiten duten ahaleginean eta eskaintzen dioten dedikazioan datza. Nolanahi ere, nabarmendu du, ikasten ari diren lanbideari hertsiki lotuta dauden probak direnez gero, eragin zuzena dutela ikasleen lanbide-prestaketan.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.