Maiatzaren 26an aurkeztu zen Bilboko Ensanche eraikinean, lanbide-heziketako zentroek ekoitzitako ibilgailu elektrikoen Euskelec lehiaketaren laugarren edizioa. Rikardo Lamadrid Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak parte hartu zuen ekitaldian, bere alboan Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi Koldo Narbaiza Olaskoaga zuela. Aurkezpenean, halaber, Gaizka Lazarobaster TKNIKAko (LH, Hezkuntza Saila) Automozioko arduradunak eta Alterityko bazkide sortzaileetakoa. bat den Xavi Safont Apariciok parte hartu zuten.
Hurreungo larunbatean, hilaren 29an, lehiaketaren azken fasea jokatu zen Bilboko itsas museoaren aurrean, 10:00etatik 18:00etara. "Ibilgailuen proba dinamikoak eta erresistentziakoak egingo dira, eta bertatik bertara ikusi ahal izango da zentroek ikasturtean egin duten lanaren emaitza", zehaztu zuen Rikardo Lamadridek.
Euskelec lehiaketan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatzen eta eraikitzen zuten, oinarri eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako. Potentzia-trena Alterityk garatu du Euskal Herrian. Alterity enpresa Barakaldon dago eta elektromugikortasunerako eta industria-makinetarako litiozko bateriak egiten ditu.
Lehiaketak bi fase zituen; batetik, fase teknikoa eta sormenezkoa (proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza, besteak beste) eta, bestetik, fase dinamikoa. Azken horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatzen dira, eslalom, azelerazio eta gehieneko balaztatzeko proben bidez, besteak beste.
Lehen fasea AIC Centerren instalazioetan egin zen, Zornotzako Boroa enpresa-parkean, maiatzaren 6an. Proiektuaren aurkezpenak egin ziren, bai eta ibilgailuen aurretiko egiaztapenak ere.
Bigarren fasea maiatzaren 29an egin zen, Bilboko itsas museoaren aurrean. Egun horretan, bada, taldeek beren prototipoak probatu zituzten proba dinamikoetan.
Bigarren fasea maiatzaren 29an egin zen. Hona hemen ordutegia eta ibilbidea:
Euskelec lehiaketa bat da eta, bertan, Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu % 100 elektriko bat diseinatu eta eraiki behar dute, oinarri eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), ikasleen artean talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako.
Lehiaketak bi fase ditu: fase tekniko eta sortzailea, diseinuaren, berrikuntzaren eta komunikazioaren arloetako erronkak barnean hartzen dituena (hori guztia proiektuaren memoria batean irudikatuta eta epaimahai aditu baten aurrean aurkeztua); eta fase dinamikoa. Bigarren fase horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatuko dira, slalom, azelerazio, gehieneko balaztatze eta erresistentziarako proben bidez. Proba horien ondorioz sari batzuk emango dira, taldeek lehiaketan aztertutako zenbait alderditan izan duten bikaintasuna nabarmentzeko.
Txapelketa trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikariak trebatzeko eta sustatzeko plataforma bat da, eta fabrikazio-teknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera sustatzen du. Parte-hartzaileek mugikortasun-eredu berri batetik -trakzio elektrikoko ibilgailuetan oinarrituta- eta industrializazio-eredu berrietatik sortutako beharrei erantzun ahal izango diete.
Lehiaketak bi fase ditu. Lehen fasea, eremu teknikoari eta sortzaileari dagokiona, eta bigarren fasea, proba dinamikoena. Lehen fasea AIC Centerren instalazioetan egin ohi da, Zornotzako Boroa enpresa-parkean. Fase honetan, proiektuak aurkeztuko dira. Talde parte-hartzaileek Euskelec proiektuan egin duten lana eta bilakaera islatuko dira. Bigarren fasea maiatzaren 29an ospatu zen.