gadgetWorld

Lehen autobus artikulatu guztiz elektrikoa

Zerbitzua ematen hasi da Donostian lehen autobus artikulatu guztiz elektrikoa, Irizar Taldeak fabrikatutako ie tram modeloa. Ibilgailua aurreratua da eta 6 hilabetez egongo da Dbuseko 28-Amara-Ospitaleak linean, proiektu pilotu baten barruan, ea nola funtzionatzen duen probatzeko egoera errealean eta bidaiarriak garraiatzen.
 
Proiektuaren aurkezpen-ekitaldian parte hartu zuten Donostiako Alkate Eneko Goiak, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek, Irizar Taldeko Zuzendari Nagusi José Manuel Orcasitasek eta Diputatu Nagusi Markel Olanok, iraunkortasunaren aldeko apustu sendoa eta iraunkortasunarekiko konpromisoa berretsita. Denek azpimarratu zuten honen moduko proiektuekin hiria eta Gipuzkoa mugikortasun elektrikoaren munduko abangoardian kokatzen direla.
 
Ezaugarriak
 
Irizarren ie tram-a 18 metroko autobus bat da, ez du batere kutsatzailerik igortzen (0 igorpenak) eta isila da. Horrez gain, diseinu berritzailea dauka, estetika aerodinamiko erakargarria. Barruan, elementuen kokapenari esker errazago da ibiltzea, autobusaren bi zati nagusien artean leku gehiago baitago, eta argi gehiago dago, leihoak handiagoak direlako eta beheko aldean leihoak dituelako.
 
Ibilgailuak Dbuseko flotan ohikoak diren erosotasun eta segurtasuneko elementu guztiak ditu, hala nola erdiko atetik sartzeko arrapala teleskopikoa, gurpildun aulkietarako edo haur kotxeetarako erdialdean dituzten bi lekuak edo entretenimenduko edukiak edo zerbitzuari buruzko informazioa ematen duten autobus barruko pantailak. Autobusa Irizar Taldearen teknologiarekin fabrikatu da, eta beste nobedade azpimarragarri hauek ere baditu:
 
  • Lau ate ditu autobus artikulatuek eduki ohi dituzten hiru ateen aurrean. Lehen atea sartzeko da eta beste hirurak jaisteko.
  • Autobusaren atzerako ispiluen ordez kamerak ditu, ibilgailuaren kanpoaldea ikusteko.
  • Autobusak argi gehiago dauka barrualdean, eta eserlekuak beste modu batean antolatuta daude.
  • Barruko argiak led dira.
  • Erdiko aldeko hauspoa zabalagoa eta argitsua.
  • USB atakak eserleku guztietan.
  • Litio ioizko bateriak ditu, potentzia dentsitate handikoak eta bizitza baliagarri luzekoak baitira.
 
Karga geltokian
 
Autobusa gauean kargatzen da, Kotxetegietan, baina, halere, aukerako karga bat ere egin behar du ibilbidean zehar. Aukerako karga hori 28 autobus linearen burualdeko geltokian egingo da, Miramonen, han jarri baita horretarako behar den azpiegitura elektrikoa. Autobusak, Miramoneko linea bukaerako geltokira iristen den bakoitzean, gutxi gorabeherako 5-6 minutuko karga bat egingo du. Autobusak pantografo bat dauka, zeina autobusaren sabaian zabaltzen den eta karga zutoinarekin konektatzen den, 500kW-potentziako karga jasotzeko.
 
Autobusa martxan jarrita, posible izango da urtean 120 tona CO2 gutxiago igortzea eguratsera. Aldi berean, beste urrats bat gehiago emango da Donostiako autobus flota elektrifikatzeko bidean eta, bereziki, 28 linearen erabateko elektrifikazioan, zeina Dbuseko linearik erabiliena baita eta urtean bidaiari kopururik handiena erregistratzen duen autobus linea Euskadin.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.