+Trebakuntza

Laguntzak unibertsitateko masterrentzat UPV/EHUn

Joan den irailaren 23an, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak Bizkaia Aretoan egin zuen bileran laguntzen deialdi bat onartu zuen, 2021-2022 ikasturtean unibertsitate masterrak egiteko.

Laguntzen helburua ikasleei erraztasunak ematea da, prestakuntza ziklo horretan sartu eta ikas dezaten, graduko ikasketak amaitu ondoren. Laguntzak 3.000 €-koak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ikasleentzat, eta 4.500 €-koak, berriz, beste autonomia erkidego edo herrialde batzuetan bizi diren ikasleentzat. Laguntza horien onuradunak diren ikasleek, 90 edo 120 ECTS kredituko masterretan matrikulatuta badaude eta graduondokoa amaitzeko ikasturte bat baino gehiago behar badute, laguntza osagarri bat jaso ahal izango dute, iraupenarekiko proportzionala izango dena. Laguntzak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak finantzatzen ditu, 2019-2022 Unibertsitate Planaren testuinguruan.


Laguntzak emateko balorazio irizpideei dagokienez, lehendabizi, espediente akademikoa dago, eta, gero, modu osagarrian, ikasleek alegatu ditzaketen beste merezimendu batzuk, hala nola atzerriko hizkuntzak ezagutzea, estatutako eta nazioarteko jarduera akademikoetan izandako parte hartzea, beste titulu batzuk edukitzea, eta ikasleen ordezkaritza organoetan parte hartzea. Eskaerak aurkezteko epea zabalik zegoen urriaren 11ra arte. Gaur egun, UPV/EHUk 3.900 inguru ikasle ditu master ofizialetan.


Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde Montse Maritxalarren iritziz, horrelako ekimenen bidez UPV/EHUren graduondoko ikasketak indartu nahi dira hainbat zentzutan: “alde batetik, gure ikasleei erraztasunak eman nahi dizkiegu graduondoko ikasketak egin ditzaten: unibertsitate publiko bat gara, eta, hala izanik, hainbat ekimen ditugu ikasleek, arrazoi ekonomikoak direla eta, goi mailako ikasketak egiteko izan ditzaketen oztopoak gutxitzeko; bestalde, bikaintasuneko ikasleak erakartzeko interesa ere badugu”.

Berezko master eta graduondokoak

Berezko master eta graduondokoak unibertsitateak berak antolatzen dituen ikasketa espezializatuak dira, malgutasunez egokitzen direnak gizartearen eskaerara. Era berean, oso lagungarriak dira karrera profesionala bideratzeko nahiz karrera horri beste norabide bat emateko.


Gaur egungo hainbat gairi ekiten diete, hala nola zurezko eraikuntza, etika soziosanitarioa, zainketa aringarriak, zibersegurtasuna, hezkuntzako gaitasun digitalak, nazioartekotze korporatiboa, fabrikazio gehigarria, Garapen Iraunkorreko Helburuak edo biktimologia.


Berezko tituluen barruan daude: berezko masterrak (60 kreditu edo gehiago); unibertsitate espezializazioa (30-59 kreditu); unibertsitateko aditu titulua (15-29 kreditu) eta unibertsitate hedakuntzako diploma (30-60 kreditu, eta ikasleek ez dute halabeharrez unibertsitateko titulaziorik izan behar). Horietaz gain, ikastaro osagarriak ere badaude (20 kreditu baino gutxiago), ikasturtean zehar ezagutzak birziklatu eta zabaltzeko eta arlo horietan espezializatzeko helburuaz antolatzen direnak eta dagokion unibertsitate ziurtagiria ematen dutenak.


Zure prestakuntza beharrei ez ezik, erabilgarri duzun denborari ere egokitzeko asmoz, hainbat berezko titulu moduluka egin ahal izango dituzu: kreditu gutxiagoko programak batuz gero, maila goragoko titulazioak lortu ahal izango dituzu zure erritmora.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.