Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuak proposatuta urriaren 5eko bileran onartu zuen 2021-2022 ikasturtean unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateentzako eta Goi-mailako Arte eta Kirol irakaskuntzen ikastetxeentzako dirulaguntzen deialdia egiten duen agindua.
Dirulaguntza deialdi honek 2.200.000 euroko zenbatekoa du 2021-2022 ikasturterako. Aurreko ikasturteekin alderatuta, Hezkuntza Sailak 350.000 euroan handitu du deialdi honetarako partida. Izan ere, unibertsitateek mugikortasun-programetan parte hartuko duten ikasleen kopurua % 20an hazi daitekeela aurreikusten dute.
Europako Batasunak Erasmus+ programako mugikortasunetarako egiten dituen diru-ekarpenena ez da nahikoa kostuen % 100 finantzatzeko; beraz, finantzaketa zabaltzea beharrezko gertatzen da deialdi honen bidez. Era berean, unibertsitate-mugikortasunetako zenbait Erasmus+ programan sartuta ez dauden destinoetara egiten da; horrela bada, horiek ez dituzte Europako erakundeen laguntzak jasotzen, eta, beraz, beste mugikortasun-programa horietan parte hertzen duten pertsonak finantzatu beharra ere agerian geratzen da.
Nazioarteko mugikortasun programetan parte-hartzeak goi-mailako ikasleen formaziorako duen garrantziaz ohartuta, Hezkuntza Sailak aipatutako marko hori zabaltzen du, deialdi honen bidez. Erasmus+ programara eta nazioarteko izaera duten bestelako mugikortasun-programetara atxikitako pertsonen mugikortasunen finantzazioa hobetzea da azken helburua.
Deialdi honek jasotzen duen diru-kopuru osoa (2.200.000 €), beraz, era honetan banatua gelditzen da:
Dirulaguntza horiek eskatuko dituzten erakundeak, ikasturte honetarako nazioarteko mugikortasun-programak dituzten unibertsitateak edo Goi-mailako Arte eta Kirol irakaskuntzen ikastetxeak izango dira; dirulaguntzen azken onuradunak, berriz, mugikortasun-programa horietan parte hartzen duten ikasleak, betiere EAEko udalerriren batean administrazio-egoitza dutenak. Ikasle horiek graduko unibertsitate-titulu ofiziala edo unibertsitate-masterra lortzeko ikasketak egiten, zein Goi-mailako Arte edo Kirol irakaskuntzak burutzen egon beharko dute 2021-2022 ikasturtean.
Joan den 2020-2021 ikasturtean nazioarteko mugikortasunerako 1.160 laguntza eman zituen Hezkuntza Sailak Euskadin, deialdi honen bidez.
Zer da SEPIE, Erasmus+ programako funtsezko erakundea? SEPIE Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua da. Agentzia Nazional bezala lan egiten du Europar Batasuneko Erasmus+ kudeatzeko, hedatzeko eta sustatzeko, Hezkuntzaren eta Prestakuntzaren eremuan.
Aukera hau Lanbide Heziketako ikasleek goza dezakete, zeintzuen hezkuntza zentroak Akreditazio honi atxikita duten. Informa zaitez eta bizi ezazu Erasmus+ esperientzia.
Erasmus +-ek honako helburuak ditu: irakasteko eta ikasteko Europako ikuspegia indartzea, hobetzea irakaskuntzaren kalitatea, Europako balio komunak sustatuz
Europako ondareari eta aniztasunaren aberastasunari buruzko nozioa sustatzea, eta Europako Hezkuntza Espazioa sortzen lagundu. Ez da bakarrik hezkuntza sustatzen, baita hezketa pertsonala, gazteria eta kirola, esperientzia osoa bizitzeko.
SEPIEk emandako akreditazioa tresna berri bat da hezkuntza eta heziketaren arloetarako, trukea hasi nahi duten hiru hezkuntza sektoreetan.
Ikasleek ez ezik, Erasmus + esperientziaz gozatu ahal izango dute
irakasleek ere. Mugikortasun programa honi esker, irakasleek parteka dezakete espezialitate bereko lankideekin beren lan egiteko modua eta ikasgaiak bideratzeko duten modua, baita haien esperientzia profesionalak ere. Oso gutxi ezagutzen den atala da, baina askoren eskura dago.