Berriak

KzGunea Sareak “Conectajoven” sustatzen du, belaunaldien arteko proiektua, adinekoen arrakala digitala gainditzeko

Kzgunea Eusko Jaurlaritzak Euskadin herritar digitalen bultzada sustatzeko sortu duen telezentroen sareak belaunaldien arteko proiektu pilotua jarri du abian, IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) helduei hurbildu eta arrakala digitala gainditzen laguntzeko.
‘ConectaJoven’ izeneko proiektua aitzindaria da, eta belaunaldien arteko esperientzia da, hezkuntza- eta gizarte-arlokoa; bertan, 15 eta 19 urte bitarteko gazteek oinarrizko informatikako gaitasun digitalen inguruko tailerrak emango dizkiete inguruko helduei. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren eta Hezkuntza Sailaren arteko esperientzia da, eta Vitoria-Gasteizen jarri da abian, euskal hiriburuko udalarekin lankidetzan.
Proiektuak bi helburu ditu:
  1. Gazteetan gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea sustatzea.
  2. Arrakala digitalean helduen inklusioa bermatzea, IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) probetxuz erabiltzen dituztela bermatzea eta teknologiaren erabilera arduratsua egiten dutela bermatzea. ‘ConectaJoven’ proiektuak bi fase ditu eta itxiera-ekitaldi bat:
  • Lehen fasea: une hauetan, gazteak zer ezagutza transmititu behar duten eta nola egin behar duten ari dira ikasten.
  • Bigarren fasea: datorren hiletik aurrera eta bi hilez (azaroa eta abendua), belaunaldien arteko tailerrak ematen hasiko dira. Gazteek teknologia irakatsiko dute, kasu honetan, WhatsApp berehalako mezularitzarako mugikorreko aplikazioa erabiltzen izena ematen duten heldu guztiei.
  • Itxiera-ekitaldia: lehen bi faseak amaitzean, espazio berean batuko dira parte-hartzaile, heldu eta gazte guztiak, eta diplomak banatuko dira, kasu batzuetan hezten lan egin dutela egiaztatzeko eta, beste batzuetan, tailerrean elkarreraginean jardun dutela egiaztatzeko.
65 GAZTE PARTE HARTZAILE
Vitoria-Gasteizko 5 ikastetxetako 65 gaztek (IES Federico Baraibar BHI; IPI Sansomendi; IES Los Herrán BHI.; CIP Samaniego IPI; IES Mendebaldea BHI) belaunaldien arteko tailerretan parte hartuko dute. Jarduerak Vitoria-Gasteizko Hegoalde, Iparralde eta Lakuako gizarte-etxeetan dauden Kzguneetan egingo dira.
Tailerrak gehienez 12 pertsonako taldeetan emango dira, 3 gazte eta 6 heldu. Horrela, gazte bakoitzak elkarreraginean jardungo du 2 heldurekin. Taldeetan beti izango da dagokion Kzguneko hezitzaile bat. Gainera, taldeak antolatzeko orduan generoen arteko oreka bilatuko da.
KZGUNEA SAREA
KZgunea sarea 2001ean hasi zen, herritarrei IKTak (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) hurbiltzeko eta horien erabileran gaitzeko. Urte hauetan, herritarren eta teknologia berrien artean sortu den arrakala digitala gainditzen lagundu du, betiere gizartearen gaitasun digitalak sustatzen dituzten zerbitzuak emateko eta, horrela, Eusko Jaurlaritzak dituen eta Agenda Digitala Euskadi 2020 proiektu estrategikoan jaso diren helburuak bultzatzeko helburu nagusia aintzat hartuta.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.