Koronabirusa dela eta futbol taldeetan diru sarrerak murriztu dira, marketing eta telebista kanaletatik diru gutxiago ailegatzen zaielako. Horrek gauzak beste modu batera egitera bultzatzu ditu, hala nola, eraldaketa digitala azkartzera.
Dena den FB Barcelonan gauzak beste modu batez egin behar zirela ulertu zuten orain dela bi urte, eta horregatik koronabirusak ez die min handirik egin. Futbol zelaian adibidez, Wi-Fi sistema bat ezarrita zuten 5G teknologiarekin.
Aipatutako eraldaketa digitaleko planaren elementu nagusiak hauek izan dira: telelana ezartzea, bazkidearekin komunikazio digitala sustatzea, sarreren salmenta adimendunerako iragarpen sistema sortzeko laguntza teknologikoa eta eskaintzak digitalizatzea kontratua esleitu arte. Barçaren edukin guztiak ere hodei pribatu eta publikoetara pasa zen.
Konfinamenduan, sistemak egunero sare pribatu birtualeko (VPN) 400 konexio, 300 bideokonferentzia eta 22.000 mezu inguru erregistratzen zituen Teams aplikazioaren bidez, eguneko datu terabyte bat erabiliz gutxi gorabehera.
Erakundearen ustez, homologazio eta sinadura digitaleko sistema berria ezartzeak eta zeharkako tresnak sartzeak "barne prozesuen kontrola eta gardentasuna hobetzea eta produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzea eragin dute".
Informazio-iturria: expansion.com