startupWorld

Kooperatiben Munduko Biltzarra, Seulen

Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Mendia eta MONDRAGONeko Harreman Instituzionaletarako zuzendari Iñigo Albizuri Seulen egon ziren, Munduko Biltzarrean parte hartzen ari zen euskal ordezkaritza zabalarekin batera. Biek ere Biltzar horretan hartu zuten hitza, kooperatiben nortasuna indartzeko beharraz nabarmenduz.

Abenduaren 1etik 3ra bitartean egin zen kongresua eta Moon Jae-in Koreako Errepublikako presidenteak eta Hong Nam-ki Ekonomia ministroak inauguratu zuten, herrialde horretako kooperatibak haren menpe daudela. Ariel Guarco Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren presidenteak eta Bruno Roelants zuzendari nagusiak ere inaugurazio-ekitaldian parte hartu zuten eta ongietorria eman zieten irekiera-ekitaldian zeuden munduko mugimendu kooperatiboko ordezkariei eta ekitaldia online jarraitu zuten milaka pertsonei.
Irekiera-hitzaldian, Koreari abegi ona izateagatik eskerrak emateaz gain, Ariel Guarcok, Nazioarteko Aliantza Koperatiboaren presidenteak azpimarratu zuen Munduko Kooperatiben Biltzar honen helburua "ikaskuntzak partekatzea eta gure Kooperatiba Identitatea sakontzeko proposamen berriak eraikitzea" dela, "osasun-, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-alorretan oraindik kritikoa eta zalantzazkoa den testuinguru global batean".

MUko ikertzaileak hizlari


Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek parte hartu zuten Seulen, Hego Korean, izandako Munduko Kooperatiben Biltzarrean. Abendua 1etik 3a arte egindako nazioarteko 33. jardunaldi horretan, gainera, Euskal Herritik joandako ordezkari ugari egon zen.


Mondragon Unibertsitateko bi taldek hartu zuten parte World Cooperative Congress-ean. Batetik, eta, modu presentzialean, MTA eta Enpresagintza Fakultateko Jose Mari Luzarragak eta Aitor Lizartzak. Bestetik, bideo konferentziaz egindako aukezpenaren bidez, Ainara Udaondo LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko zuzendariak eta Leire Uriarte Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean unibertsitate masterreko koordinatzaileak. Gainera, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko (Leinn) bi ikasle ohiek ere esku hartu zuten jardunaldian, Ana Agirrek eta Lucia Cuestak.


Esan bezala, ordezkaritza zabala egon zen Seuleko kongresuan, hala, beste batzuren artean bertan egon ziren: Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua, Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, Iñigo Albizuri, MONDRAGON Korporazioko Harreman Instituzionaletako zuzendaria, Javier Goienetxea, MONDRAGONeko Kongresuko presidentea, Patxi Olabarria, CSCE-EKGK-ko lehendakaria eta Rosa Lavin Konfekoop-eko presidentea.


Munduko 33. kongresu kooperatiboaren helburua nortasun kooperatiboa aztertzea izan zen. Egungo krisi globala markotzat hartuta, eztabaiden helburua izan zen nortasun kooperatiboa sakontzea, haren balioak aztertuz, ekintzak sendotuz, printzipioekin konprometituz eta izandako lorpenak ospatuz.

Mendia


Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak kongresu horretan parte hartu zuen ponentzia batekin. Bertan azaldu zuen euskal kooperatibaren alternatiba lehiatzeko abantaila gisa ziurgabetasunez beteriko eta eraldaketa betean dagoen mundu honetan, eta mahai-inguru batean eztabaidatu zuen beste herrialde batzuetako ordezkariekin batera, arrakastaz aplikatutako ereduei buruz.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.