Enpresa horrek Orkoienen, Nafarroan, du bere egoitza eta 1957. urtetik automobilgintzarentzan lan egiten du, 1977an bere aluminiozko lehen haguna sortu zuelarik. 90eko hamarkadatik Mondragon Korporazioko kide da, eta lana eta berrikuntza bere identitatearen ezaugarri direnez, gaur egun hagunen fabrikazioren eta diseinuaren abangoardian dago eta automobilen ekoizle garrantzitsuenek konfiantza osoa dute bere produktuetan. Mapsako presidente Juantxo Martínez-Garciariáinekin hitz egin dugu.
Iruñako Ikaslearen eta Enpleguaren Areto Europarraren azken edizioan Talentuaren Saria lortu duzue. Nola jaso duzue saria? Zergatik uste duzue eman dizuetela?
Benetan ohore bat izan da horrelako sari bat jasotzea eta gure enpresa bistaratzeko bidean berresten gaitu, gizartearen aldetik eta heziketako gizartearen aldetik modu berezian. Uste dugu, modu batean, hurrengo belaunaldien heziketan dugun ardura biltzen duela, gure kooperatiban garatzen dugun gazte profesionalak sartzeko programaren bidez, eta jakina, unibertsitateko enplegu azoka ezberdinetako parte-hartze jarraituan adierazi ohi ditugun gure egonezinak aitortzen ditu.
Zein izan da Mapsaren garapena? Zeintzuk izan dira bere une gakoak bere historian zehar?
Mapsaren garapena oso positiboa izaten ari da azken urteetan, nahiz eta logikoki, ez da une zailetatik libre egon. Une zailak egon dira, non gure bazkideek benetako sakrifizioak egin behar izan dituzten, baina denborak arrazoia eman digu azkenean. Traumatikoa zirudien guzti horrek, suposatzen zuenagatik, oinarri bezala balio izan du egungo momentura iristeko, gure erakundean inoiz ezagutu ez den kaudimen eta sinesgarritasun batekin. Nik nabarmenduko nuke 2007-2011 bitartean bizi izan genuen krisialdia, non proban ipini ziren gure uste erkide-kooperatiboak.
Nola bizi izan duzue krisialdi ekonomikoa zuen sektorean, non lan egiten duzuen automobilgintzako industriarentzat?
Oso epe laburreko sektorea da, non gaur da nagusi. Baina estrategia oso modu asmatuan lan egin dugu eta hori baimentzen ari da gure kudeaketa balioan ipintzea eremu ezberdinetan, baita nazioarte mailan ere.
Zertan nabarmentzen da Mapsa sektore bereko beste enpresekin alderatuz?
Gure iritziz gure arrakastaren gakoa azkartasunean eta berezoari ematen diogun erantzunaren bizkortasunean dago. Denborak proban ipintzen du egunero gure moldakortasuna eta gure erantzuna gogobetegarria da modu handian.
Zein abantaila ditu kooperatibismoak?
Kooperatibak ez gara hain zurrunak eta horrek azkartasunez ekitea uzten digu. Stockek kostu finantziero hain handi bat duten mundu batean azkartasunak eragiten du gure bezeroek gaurtik biharrera eskaerak egitea eta gure erantzunaren bikortasuna berme bat da, kontuan izan gaitezela dakarrena.
Nola ikusten duzue enpresaren mundua orokorrean eta kooperatibena bereziki Nafarroan?
Ekonomia sozialaren munduak bultzada berezia hartu du gure Komunitatean. Enpleguaren deuseztapenaren aurka erresistentzia berezi bat erakutsi du azken krisialdian eta kalitateko lanpostuen sorkuntzan motore eta bultzada nagusi bezala osatu da azken urteetako ekonomia-sustaketatik aurrera.
Zein ezaugarri balioesten dituzue Mapsan zuen hautagaietan?
Uste dugu gazte profesionalen kontrataziorako faktore erabakigarriak beste edozein enpresatan asimilagarriak direla: oinarrizko ezaguera eta heziketa sendoa, jakin-nahi zientifikoa, erantzukizun profesionala eta hobekuntzarako afizioa. Gehitu genitzake, pixka bat espezifikoki, jarrera eta filosofiarekin harremana dituzten alderdiak, hala nola zerbitzurako ahalegina, espiritu kolaboratiboa eta sakrifizioareko gaitasuna. Espiritu solidarioa, hori bezala ulertuz esfortzu kolektiboa eta taldeko lana, argi eta garbi plus ukaezin bat dira.
Zer garrantzia ematen diozue Mapsan nazioartekotzeari?
Kontuan izanik gure ekoizpenaren ia % 90a esportatzen dela, bai modu zuzenean edo bai zeharkakoan gure bezeroen bidez -gure autoak esportatzen dituztenak gure hagunak bertan muntatuta-, nazioartekotzea faktore gakoa da helburu merkatu bezala. Gaur egun hau horrela da industriaren parte handi batean. Hala eta guztiz ere, badaude askotan kontuan hartuak ez diren alderdi batzuk eta horiengatik nazioartekotzea ezin da saihestua izan: teknologiaren parte handi bat eta erabilitako ekipamenduak, lehengaiak, informazio teknologikoa, etab. mundu osotik datoz. Beraz, edozein profesional estimatuk, etorkizunean horrela izaten jarraitu nahi badu, argi izan behar du mundurako sarbidea oinarrizkoa dela, eta horretarako giltza, zalantzarik gabe, hizkuntzen benetako ezaguera da.
Nola ikusten duzue lan-merkatua une hauetan?
Erlatiboki une on bat da gure gazte profesioalentzat eta oso bereziki ingeniari eta teknikarientzat. Badago eskari oso indartsu bat eta beraz ez da une on bat bakarrik beraien enplegurako, baizik eta unibertsitatearen-tzat ere karrera hauen alde kanpaina txiki bat egiteko. Zentzu batean apur bat gogorragoak izan daitezke beste batzuk baino, baina merkatuak badaki hori ikusten eta saritzen.
Zer aholkatuko zenieke lanari dagokionez nora jotzen ez dakiten gazteei?
Nora jo adierazi baino, beren buruaren analisi zintzo bat egitea gomendatuko nieke lehenik eta behin, beren gaitasunak, trebetasunak, esfortzurako gaitasunak eta helburu pertsonalak ezagutzeko. Lehenengo batek ondo ezagutu behar du bere burua eta jakin bere partetik zer dagoen prest jokoan ipintzeko noruntz joan behar den erabaki baino lehen. Behin hau eginda, unibertsitateak eskaintzen dituen eskaintza ezberdinak baliotsi eta ikusi zein neurritan batzuk eta besteak beraien artean bat datozen. Azkenik, berea uste duen etorkizuneko bide horretan dituen lagun eta ezagunen artean aholkua bilatu. Guzti hori egiaztatuta, aukeraketa egin. Bere buruaren ezaguera hobe batean oinarritua izango denez, baita aukera ditzakeen hauta ezberdinetan ere, ziuraski bat etorriko dira modu eraginkorrago batean eta eramango dute aukeratu den norako hori eskuragarri izatea arrakasta handiarekin.