+Trebakuntza

Ikaslan Bizkaia, bere laneko bitartekaritza-zerbitzua indartzen

IkasEnplegu ekimena duela bi urte jarri zuen martxan Ikaslan Bizkaiak eta, ordutik, LHko tituludunei bideratutako 845 lan-eskaintza espezifiko kudeatu ditu, guztira (bigarren urtean, lehenengoan baino 645 gehiago izango dira, zehazki). Halaber, azkenean sinatu izan diren ia 500 kontratutan esku hartu du.


LHko ikastetxeetako ikasleen enplegagarritasuna sustatu eta, aldi berean, EAEko produkzio-sisteman zegoen erdi- eta goi-mailako teknikarien beharrizanari erantzuteko sortu zen IkasEnplegu Laneko Bitartekaritza Zerbitzua.


Lanbideren kolokazio-agentzia gisa inskribatuta dago, eta laneko bitartekaritzan esperientzia zabala duen eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen LHko zikloetan prestakuntza jaso duen edo jasotzen ari den talentuaren profilak, tresnak eta erakarpen-prozesuak ondo ezagutzen dituen talde batek osatzen du. Langileak bilatzeko eta hautatzeko orientazioa eta laguntza ematen diete enpresei, hala ohiko kontratazioetan, nola lan-mundura sartzeko programekin (Lehen Aukera) eta lantokiko prestakuntzarekin (Txandakako LH Duala) zerikusia duten kontratazioetan.


Gainera, LHko ikasle eta ikasle ohiei beren profil profesionala apurka-apurka garatzen doazen gaitasun tekniko eta zeharkakoen arabera sortzeko aukera ematen dien enplegu-poltsa bat du IkasEnpleguk, eta profil hori eguneratzen joan daiteke interesdunak bere garapen pertsonalean eta laneko esperientzian aurrera egin ahala. Ez hori bakarrik: enplegu bila dabiltzanek aukera dute beren burua lan-poltsan aktibo dauden eskaintzetarako hautagai gisa aurkezteko.


Bestalde, IkasEnpleguk doako aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua ematen die enplegu-poltsan izena emanda daudenei; zehazki, profil profesional zehatz bat betetzera eramango dituzten prestakuntza-ibilbideak eta enplegagarritasun handiena duten lan-arloak identifikatzen laguntzen die. LHko ikasle edo titulatu guztiek eman dezakete izena IkasEnplegun; berdin dio ikasketak Bizkaiko Ikaslan sarean edo EAEko beste ikastetxeren batean egin izana. Halaber, helburua lan-merkatuan sartzea edo norberaren ibilbide profesionalari norabide-aldaketa bat egin nahi izatea izan daiteke. Are gehiago, lan-poltsan izena emanda daudenen % 35 lanean dago, % 46 langabezian eta % 19 ikasten.
Azken hilabeteotan, enpresek gehien eskatu dituzten profilak administrazioaren, osasungintzaren, mantentze-lanen eta fabrikazio mekanikoaren arloetakoak izan dira.

Ikaslan Bizkaia


Bizkaiko Lanbide Heziketako 27 ikastetxe publikok osatzen dute Ikaslan Bizkaia. Beren lanerako oso prestatuta dauden irakasleen bidez, helburua da irakaskuntza modernoa eta kalitatezkoa eskaintzea, bat etorriko dena egungo lan-merkatuaren beharrizanekin, eta, aldi berean, aintzat hartuko duena ikasleen giza prestakuntza.


Ikaslan Bizkaiak ikastetxeei eta euskal Lanbide Heziketa publikoari kudeaketaren, prestakuntzaren, modernizazioaren eta berrikuntzaren arloetan aurrera egitea ahalbidetzen dieten ekintzak eta proiektuak sustatu eta koordinatzen ditu. Horrez gain, loturak ezartzen ditu bere sareko ikastetxeen eta enpresa-ehunaren artean.

Informazio gehiago:
www.ikaslan.net
enplegu.ikaslanbizkaia.eus/

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.