MONDRAGONeko lan-atariak (MONDRAGON People) atal berri bat ireki du azkenaldian, Ikasi Gurekin. Horren bitartez, atxikita dauden kooperatibek 46 lan-eskaintza eskaintzen dituzte heziketa dualean.
MONDRAGON People-ek urte bat baino gehiago darama martxan eta erreferentziazko ataria gisa finkatu da. Bertan, kooperatibek bere marka enplegatzaileak erakusten dituzten eta gaur egun 145 lan-eskaintza ireki aurki daitezke.
Orain, lan-eskaintza hauez gain, Ikasi Gurekin atala kooperatibetara talentua erakartzen saiatzen da ikasi eta lan egiteko aukera eskainiz, bai lanbide-heziketako ikasleei, bai unibertsitatekoei, bai graduondokoei.
Nahiz eta oraintxe bertan ikasketako eskaintzen gehinegoa MUko ingeniaritzako master dualetarako izan, helburua handitzea da eta eskaintza oso bat izatea, biltzen dituena graduak eta master dualak, lanbide heziketako praktikak, gradu edo master amaierako proiektuak, eta doktoratuak, bai MUrenak, bai kooperatibentzat gako diren beste zentro hezitzaileenak ere.
Xedea honakoa da: alternantziako heziketa edo heziketa dualaren garrantzia azpimarratzea, non MONDRAGON aitzindaria den. Izan ere, 3.500 ikaslek ikasketa eta lana aldizkatu dute azken bost urteetan eta 1.557 ikaslek praktikak egin dituzte enpresetan.
Prestakuntza esperientzia desberdina
Ibilbide profesioanalari bultzada ematea posible da MONDRAGONeko prestakuntza dualarekin. Alternantzia bidezko prestakuntza, ikasiz eta lan eginez esperientzia lortzeko eta lan mundurako sarbidea edukitzeko.
1956an Eskola Profesionaleko bost ikaslek MONDRAGONeko lehenengo kooperatiba sortu zuten. Orduz geroztik, prestakuntzaren eta enpresaren arteko hurbiltasuna bere DNAn dago. Dual jaio ziren, eta dualak dira.
Ikasteko eta lan egiteko aukera eskaintzen dute, lanbide heziketako ikaslea izanik, zein unibertsitatekoa edo gradu ondokoa. Programa dualak, praktikak, gradu edo master amaierako proiektuak eta doktoretzak eskaintzen dituzte.
MONDRAGONen gaur egun 80.000 pertsonatik gora dira mundu osoan barrena. MONDRAGON osatzen duten 98 kooperatibetakoren batean ikasi eta lan egin ahalko da, oso sektore ezberdinetan liderrak diren kooperatibetan hain zuzen ere, hala nola automobilgintzan, makina-erremintan, banaketan edo finantzetan.
Praktikatu eta lortu esperientzia erreala
MONDRAGON Korporazioa sektore desberdin askotako kooperatiba liderren ekosistema bat da, eta bertan ikasketa dualak egiteko aukera izango da. Automobilgintzako edo makina-erremintako kooperatiba industrialetatik hasi, eta zentro teknologiko, finantza edo banaketa sektoreraino, aurki daiteke talentuaren ekarpena egiteko eta hura garatzeko tokia.
Heziketa dualeko 100 bekak ondorengo kooperatibetan egingo dira: Abantail, Copreci, Danobatgroup,Fagor Arrasate, Fagor Ederlan Group, Fagor Electrónica, Erreka, Domusa, Ikerlan, Kide, IK-4 Ideko, Loramendi, Maier, Mondragon Assembly, Orbea, Ulma Packaging, Ulma Handling Systems eta Ulma Embedded Solutions.
4.0 Industriako etorkizuneko lanbideekin harremana duten programak dira eta heziketa dualeko 100 beka eskaintzen dira Goi Mailako Eskola Politeknikotik: Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa; Potentziako Energia eta Elektronika; Ingeniaritza Industriala; Berrikuntza Enpresariala eta Proiektuen Zuzendaritza; Robotika eta Kontroleko Sistemak; Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Konputazioa Lainoan.