trainingWorld

II. Talentuaren Azoka ospatu zen Donostian (I)

Arrakastatsutzat jo daiteke ekainaren 22an Donostiako Sustapenak antolatuta eta Realaren lankidetzari esker Reale Arenan ospatu zen Donostiako Talentuaren Azokaren II. edizioa. Bertan parte hartu zuten 46 enpresek 160 lan-kontratu baino gehiago eskaini zituzten eta, azkenean, 400 elkarrizketa baino gehiago egin ziren. Azokaren aurretik lan-elkarrizketa bat hitzartzeko erregistratu ziren 298 pertsonetatik, % 51 emakumeak ziren eta % 52, aldiz, 30 urtetik beherakoak.

Erregistratutako pertsonez gain, jende asko hitzordurik gabe bertaratu zen azokara eta azkenean elkarrizketaren bat ere lortu zuten. Atzo bertan kontratazio ugari itxi baziren ere, hemendik aurrera langileak hautatzeko prozesua hasiko da eta, horren ondorioz, etorkizuneko kontratazioak egingo dira.

Marisol Garmendia Garapen Ekonomiko eta Enplegu zinegotziaren ustez, “Talentuaren Azokak gure gazteei Donostian enplegu duinak eta kalitatezkoak bilatzeko aukera emateko helburua bete egin du. Lan-eskaintza ona duen enpresen ekosistema dugu, eta ahalegin berezia egiten ari gara horrelako topaketak sustatzeko, donostiar talentua etxean gera dadin”.

Bigarren edizio honekin, Talentuaren Azoka Donostiako gazteen zerbitzura dagoen garapen profesionalerako tresna garrantzitsu bat bezala bilakatzen da, eta, gainera, tokiko enpresek profil kualifikatuetarako dituzten lan-aukerak ikusarazteko aukera emanez, sektore teknologikoetatik hasi eta tradizionalagoetaraino.

Aurten, ingeniaritza eta informatika izan dira gehien eskatu diren profilak, nahiz eta beste sektore batzuetarako eskaintzak ere bazeuden, hala nola, merkataritzakoa, marketingekoa eta komunikaziokoa, logopedak edo fisioterapiak.

“Zientziaren hiria gara”, azpimarratu zuen Marisol Garmendiak, “eta, horregatik, gure hirira beren proiektua garatzeko begira jartzen diren eta lanpostu berriak sortzen dituzten enpresa handien lana erraztu behar dugu. Horrelako topaketek aukera ematen dute eskatzen dituzten profilak identifikatu eta kontratatzeko”.

Beren sektoreetako puntako enpresen eta pertsonen arteko topaketa sortzeaz gain, Azokak enpresa horiek, adibidez Smiley Owl Tech, Deneb Medical, Zuccheti, Countercraft edo Ibermaticak, gaitasun pertsonalen garapenari buruzko hitzaldiak emateko balio izan du, hala nola talde-lanari, pentsamendu kritikoari edo enpatiari buruzkoak, gai horiek gero eta zerikusi handiagoa bait dute jarrera pertsonalarekin eta hautaketa prozesuekin.

Talentu Azoka Donostia Sustapenak lan-merkatuarekin lehen kontaktuan laguntzeko estrategiaren parte da. Estrategia horren barruan sartzen da, halaber, 30 urtetik beherakoentzat atzerrian 6 hilabetez lan egiteko aukera, "Global Training" mugikortasunbekei esker. Beka horien berri ere eman zen azokan, eta zabalik dute deialdi berri batean izena emateko epea.

Tokiko talentuaren kontratazioa eta atxikipena errazteko lan horretan, Azokan gogorarazi zen dagoeneko Donostiako Sustapenaren webgunean (www.fomentosansebastian.eus) daudela, besteak beste, langileak kontratatzeko, talentua atxikitzeko edo enpresa berriak sortzeko laguntza ekonomikoen sorta.

Azkenik, Talentuaren Azokara hurbiltzerik izan ez zuten hautagaiek aukera dute beren profilak Donostiako Sustapenari emateko eta enpresa parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.