+Trebakuntza

II. ARNASETIK bideosormen lehiaketa martxan

2022ko ekitaldi arrakastatsuaren ondoren, Arnasa Gara ekimenak ARNASETIK bideosormen-lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Lehiaketa euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta haien egitekoa izango da euskarari lotutako istorioak kontatzea. Lehiakideen sormena pizteaz gain, lehiaketaren helburua ere bada arnasguneetako gazteen hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta eragitea. Arnasa Gara UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin sustatutako egitasmoa da, eta euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea du helburu, euskararen biziberritzeari eta euskararen herriari egiten dioten ekarpena nabarmenduz. ARNASETIK lehiaketa euskararen arnasguneetako ikastetxeetako ikasleei zein arnasguneetako ikasleak jasotzen dituzten ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago.

Lehiaketan parte hartuko duten gazteek lanak banaka edo taldeka (lagunartean edo ikaskideekin batera) garatu ahal izango dituzte.

Hiru kategoria adinaren arabera

ARNASETIK bideosormen-lehiaketa horren bigarren edizioa ere 10-16 urteko gazteei zuzendua dago, eta lehen edizioan bezala, aurten ere adinaren arabera hiru kategoria zehaztu dira, kategoria bakoitzean aurkeztu beharreko lanak ezberdinak izanik. LHko 5. eta 6. mailako ikasleek beraien herriak nolakoak diren azaldu beharko dute, bertan zer egin daitekeen eta, garrantzitsuena, euskara-maila hobetzeko zergatik diren egokiak azalduz. Promozio-bideo baten bitartez edo formatu librean (marrazkiak, olerkiak, bertsoak, bideoak, abestiak…) aurkeztu ahal izango dira kategoria horretako lanak. Kontuan izanik arnasgune asko udalerri txikiak direla, horiek ezagutarazteko ariketa interesgarria da.

DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei dagokienez beraien herrietako esamolde berezienak eta beraien esanahia azaldu beharko dute umorezko bideo baten bitartez. Arnasguneetan entzun daitezkeen euskalkiak balioan jartzeko ariketa da hau, euskararen aniztasuna agerian utzi nahi duena.

Azkenik, DBHko 3 eta 4. mailako ikasleek modu sortzailean bideo bat sortu beharko dute, euskal kultura, musika eta ekimenak balioan jarriz.

Kategoria bakoitzerako bideo ereduak zein lehiaketaren oinarri guztiak www.arnasagara.eus webgunean daude ikusgai.

Kategoria bakoitzak 500 euroko balioa duen sari bat izango du, eta publikoaren saria ere banatuko da, guztira 2.000 euro banatuz. 500 euroko balioa duen sari bakoitza Irrisarri Land-en, Durangoko Azokako denda birtualean edo EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean trukatu ahal izango da.

Data esanguratsuak 

Azaroaren 22an izango da ARNASETIK bideosormen lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Zarauzko Modelo aretoan. Gauzak horrela, gazteek egingo dituzten sormen lanak urriaren 24a baino lehen jaso beharko dira.

Bitartean, informazio gehigarria izango duzue https://www.arnasagara.eus/arnasetik-bideosormen-lehiaketa/ webgunean eta hainbat sare sozialetan.

Euskarabideak sustatua

Arnasa Gara' ekimenak, Euskarabideak, UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin sustatutako egitasmoa, Arnasetik bideosormen lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du, 2022ko ekitaldi arrakastatsuaren ondoren. Lehiaketa hau euskararen arnasguneetako (udalerri euskaldunetako) 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta haien egitekoa euskarari lotutako istorioak kontatzea izango da. Lehiakideen sormena pizteaz gain, lehiaketaren helburua arnasguneetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta eragitea ere bada. Bideosormenak urriaren 1etik 24ra aurkez daitezke.

'Arnasa Gara' aipatutako hiru erakundeek elkarrekin sustatutako egitasmoa da eta euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea du helburu, euskararen biziberritzeari eta euskararen herriari egiten dioten ekarpena nabarmenduz. Arnasetik lehiaketa, zehazki, euskararen arnasguneetako ikastetxeetako ikasle zein arnasguneetako ikasleak jasotzen dituzten ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago.

Lehiaketan parte hartuko duten gazteek lanak banaka edo taldeka, lagunartean edo ikaskideekin batera, garatu ahal izango dituzte, nahieran.

Arnasa Gara

Euskararentzat arnasguneak diren udalerriak zein bertako herritarrak ahalduntzea eta dagokien aitortza egitea dira ekimen honen oinarri nagusiak. Hiztun komunitate sendo bati esker, euskaraz modu naturalean bizi daitezkeen udalerriek dute arnasgune izendapena, eta funtsezkoak dira Euskal Herri euskaldunago bat lortzeko. Arnasa Gara kanpainak balioan jarri nahi ditu herriok, eta errekonozimendua adierazi nahi die urteetan euskararen ongizatearen alde izandako jarrerarengatik. Sustatzaileak UEMA, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua dira.

Hauek dira garatu diten kanpainak:

  • 2019: Webseriea.
    2019an Arnasa Gara kanpaina garatu zuen Hiruko Itunak UEMArekin batera. EiTB-k ekoitzitako 'Kartzela' serie digitala eta herriz herri egindako ekitaldiak izan ziren kanpainaren muina. Denetara 21 herrietan egin ziren aurkezpen ekitaldiak eta 1.000 lagun baino gehiago batu ziren, kezkak, gogoetak eta erronkak konpartituz. 

  • 2021: Egunerokoan zer?
    2021ean Arnasa Garak bigarren kanpaina abiatu zuen, aurreko kanpainatik ateratako ondorioetan sakontzeko helburuarekin. 'Arnasa Gara - egunerokoan zer?' kanpainak arnasguneei lotutako zortzi ideia zehatz landu zituen astean behin sareratuko esketx baten bidez, aurreko kanpainan ateratako ondorioak oinarri hartuz. Helburua arnasguneetako herritarrek euren arazo eta erronketatik abiatuta ahalduntzerako urratsa ematea da eta arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzea.

  • 2022/2023: Arnasetik bideosormen lehiaketa.
    Arnasetik bideo sormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH-4ra) eta udalerri euskaldunetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta piztu nahi du. Gaur egungo gazteen komunikazio-hizkuntzara eta teknologia berrietara egokitutako lehiaketa da, eta teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak landuko dira. Hala, euskaraz ekoiztutako ikus-entzunezko piezen eta sormen lanen erakusleiho bihurtuko da Arnasetik. Gazteen etorkizunerako begirada sortzaileak pizteko asmoarekin, lehiaketan modu ezberdinetan parte-hartzeko aukera egongo da eta kategoria ezberdinetako sariak egongo dira. Horrek esan nahi du banaka, talde lanean edo-eta eskolartekoan jorratu daitezkeela lanak.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.