Inoiz izan al duzue zuen eskuen artean haziz osatutako paper bat, hori erabili eta gero berriz landa dezakezuena berrerabilgarria izan dadin? Hori da, bada, Sheedo enpresak eskaintzen duena. 2015. urtean sortua, Sheedok papera bezalako produktu jasangarriak fabrikatzen ditu, eta bere bezeroen artean, Coca Cola, Sony, Telefónica eta Inditex daude. Elkarrizketa honetan, bere fundatzaile den Gala Freixak iraunkortasunaren eredu den enpresa honetaz hitz egin digu.
Zer da Sheedo?
Sheedo iraultza txiki bat da, hazi bat landatzen hasten dena, aldaketaren hazia. Papera haziekin sortzea erabaki genuen, enpresa handiekiko ezberdina zen komunikazio-tresna bat eskaintzeko xedearekin.
Hain berezia den paper hau kotoiarekin fabrikatua dago eta haziak ditu bere konposizioan. Horrela, behin erabili eta gero ez da botatzen... landatzen da!
Sheedo-n diseinua, artisautza eta berrikuntza batzen ditugu marketin jasangarriko irtenbideak sortzeko. Paperaz aparte, produktu ekologiko sorta handi bat proposatzen dugu ere, modu erantzulean fabrikatuak daudenak.
Nola otu zitzaizuen ideia?
Ideia unibertsitatean jaio zen: nire bazkide den Gonzalo eta biok ekiteko pasio bera genuen eta natura oso gogoko genuen ere; oso argi genuen, gainera, gue balioekin enpresa bat sortu nahi genuela. Hasierako ideia abarketen marka bat sortzea zen eta, 'packaging' ezberdin eta berrerabilgarri bat bilatzen genuen bitartean, hazidun paperaren kontzeptua topatu genuen.
Une horretan ereintzako metodo bat besterik ez zen, ezin zen ez inprimatu, ez tratatu. Lehen erronka paper hain nahasi hontetarako inpresio metodo bat aurkitzea zen eta gero hain berritzaile den produktu hau komertzializatzea, inoiz ez baitzen probatua izan merkatuan. Hortik aurrera hazten joan ginen, baita oztopoak gainditzen ere egunetik egunera. Esperientzia faltak eta paperean eta inpresioan espezialistak ez izateak bultzatu gintuen ezpezialistez inguratzea eta gure grinarekin maitemintzea.
Zertan bereizten da zuen papera paper konbentzionalaz?
Gure papera ehungintzako industrian birziklatua den kotoiarekin fabrikatua da. Hau da, ez ditugu zuhaitzak mozten horren fabrikaziorako, baizik eta bigarren bizitza bat ematen diogu hondakin bati. Gainera hazien ikutu magiko hori du: behin erabilita ez da botatzen, landatzen da.
Ardura al zenuten jasangarritasunaren gaiarekiko enpresa sortu baino lehen?
Egia esan, bai, bereziki unibertsitatean hasi ginenean eta jabetu ginenean gizakiak sortuz dihoan ingurugiroko hondamendiaz.
Zer ekarpen du zuen produktuen erabilerak ingurumenera?
Sheedo paper bat baino askoz ere gehiago da, kontsumo erantzuleago bateruntz daraman aldaketaren hazia da. Sheedo-rekin igorri nahi dugu "zuhaitz altuena ere hazia izan dela”, hau da, proiektu handi oro ekintza txiki batekin hasten da, esate baterako hazi bat landatu edo kontziente izaten hasi kontsumitzerako orduan plastikoa ekidinez. Imajina ezazue zer lor genezakeen 7500 milioi pertsonek uste balute aldaketa txikiek ezberdintasuna dakartela...
Zer produktu mota fabrikatzen duzue?
Sheedo-n marketin jasangarriko produktuak egiten ditugu; enpresa bat pentsatzen ari bada ingurumenarekiko eta pertsonekiko errespetuan oinarritua dagoen kanpaina bat egitean, guk hori errealitate bihurtzen dugu.
Oraintxe bertan paper jasangarri ezberdinak ditugu, zuhaitzak moztu gabe eta kimiko toxikorik gabe ekoiztu direnak. Gure produktu izarra hazidun papera da. Paper honekin edozein euskarri egin daiteke: 'flyer'-ak, gonbidapenak, bisita-txartelak, etiketak, etab., eta behin beren erabilpena bete dutenean, landa daitezke, bizitza bat sortu eta naturari itzuli maileguan uzten dizkigun baliabideak.
Baditugu beste produktu batzuk, hala nola bonboi landagarriak, "lurra eztitzeko" balio dutenak. Kotoi eta hazi bolitak dira eta ur gutxi batekin ernetzen hasten dira eta jardina loreekin dekoratzen hasten da.
Duela gutxi atera dugun beste produktu berezi batzuk dira Earth Pills-ak: pilula biodegradagarriak dira, bere konposizioan haziak dituztenak, ingurumenerako sendaketa irudikatzen dutenak. Bakar-bakarrik lurrean sartu behar duzun pilula bat da, "aldaketaren hazia landatzeko” eta kontzientziatzeko gure planeta zaintzearen garrantziaz.
Nola eskura daitezke zuen produktuak?
Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu postaren bidez, telefono bidez edo presentzialki, eta baita 'e-commerce' baten bidez ere.
Zein bezero mota dituzue?
Alde batetik enpresa handiak ditugu, adibidez Coca Cola, Sony, Telefónica edo Inditex, harritzeko eta komunikatzeko modu originalak behar dituztenak beren erantzukizun sozial korporatiboa erakusteko, baina baita lan egiten dugu ere udaletxeekin, fundazioekin edo negozio txikiekin ere, ingurumenarekin konprometituak daudenak. Gehiengoak egun berezietan erosten digute, esaterako Emakumearen Egunean edo Eguberrietan, ikutu ezberdintzaile bat ematekok beren produktuei.
Enpresa gazte eta berri bat izaki, oztopo asko aurkitu al dituzue hau finkatzeko?
Hasieran beti daude oztopoak eta zailtasunak, baina nagusiki esperientzia faltagatik. Egin ahal izan dugun onena da jende adituz inguratzea, laguntza eskatzea eta laguntzen uztea da. Bezeroei begira ere hesi bat bat suposatzen zuen lehen unean, baina profesionaltasuna eta konpromisoa erakusten badituzu, traba horiek desagertzen dira. Nabari izan dugu asko hartzen dela aintzat enpresa gazte batek izan dezakeen malgutasuna, eta hori gure alde egiten duen puntu bat da.
Zure iritziz, zer da ekintzaile izatearen onena eta txarrena?
Nire aburuz, ekintzaile izatearen onena da emoziozko sentimendua zure bide propioa eraikitzean zuk aukeratzen duzun jende profesionalaz inguratuta, zeintzurekin partekatzen duzun hori aurrera eramateko pasioa. Finean, proiektu pertsonal bat da, zure ezinegon, balio eta nahiekin.
Ekintzaile izatearen txarrena da, agian, proiektuari ematen diozun energia eta esfortzu kopurua, oso motel aurrera dihoala ikustea (edo batzutan atzera dihoala ere), eta batez ere hasieran. Frustrazio askorekin eta gorabehera askorekin borrokatu behar da, eta hala eta guztiz ere, ez indargabetu eta aurrera jarraitu.
Sheedo-ko fundatzailekide eta salmenten buruz bezala, zer iritzi duzu emakumearen egoerari buruz lan-merkatuan?
Argi dago desberdintasuna lanean badagoela eta datu erreal eta kezkagarri bat da. Hala eta guztiz ere, pertsonalki, nik izan dudan lan-esperientzia bakarra nire enpresan izan da eta oso baikorra izan da.
Espainian ekimen eta lehiaketa asko atera dira emakumeen ekintzailetza sustatzeko; beraz, alde horretatik, eskerrak bakarrik eman ditzaket. Bestalde, egia da emakume ekintzaile askoz ere gutxiago daudela, baina horregatik garrantzitsua da gu horretan murgiltzea eta erreferente gehiago sortzea, hurrengo belaunaldiak anima daitezen ekitera.
Nola animatuko zenituzke gazteak enpresa bat sortzea den euren ametsekin jarraitzera?
Arbolarik handiena ere hazi bat izan zen! Edozein aldaketa edo proiektu mugimendu txiki-txiki batekin hasten da, hazi bat landatu bezala; kontua hastea da. Eta egunetik egunera hori ureztatzen eta zaintzen bazoaz, apurka-apurka haziz joango da. Eguraldi txarreko egunak izango dira, beste batzuk eguzki distiratsudunak, baina zure helburua inoiz ez baduzu alboratzen, zure erronka, azkenean, lortzen duzu.
Hori da ekintzailetzan gehien gogoko dudana: txurian dagoen mihise bat da eta zuk nahi duzuna izan daiteke.
Zein helburu dituzue Sheedo-n etorkizunari begira?
Gure zeregina pertsonak kontzientziatzea da naturaren alboan egoteko beharraz, hori zaitzeaz, kontsumo jasangarriko alternatiben bitartez publizitateko eta 'packaging'eko munduan. 'Merchandising' iraunkorreko enpresa erreferentea izan nahi dugu, ez bakarrik Espainian, baita Europan ere, non dagoeneko gure lehen aliantzak isten hari garen.