Digital Marketing Manager da egun eskatzen den lanbide digitala. Baina ordainsari altuenak lortzen dituztenak, ordea, eraldatze digitaleko zuzendaria dira, Inesdi Digital Business School-ek argitaratu duen 'Lanbide digitalen Top 25' izeneko azken txostenaren arabera. Arrakasta gehien duten profil teknologikoen artean, ondokoak dira hoberen ordaintuta daudenek: Adimen Artifizialeko zientzialari nagusia eta IOS eta Androidentzako aplikazio mugikorren garatzaileak.
Digital Marketing Manager, Digital Account Manager, Community Manager, Digital Communication & Brand Manager eta SEO Content Manager dira, horrela, bost lanbide digital eskatuenak, 25 lanbide digital eskatuenen 2020ko Inesdi Digital Business School-en txostenak adierazten duen bezala.
Ikerketak beste 15 lanbide teknologiko eskatu aipatzen ditu ere. Hala, zerrenda hori osatzen dute ondorengo lanbideek: IOSentzako aplikazio mugikorren garatzailea; Androidentzako aplikazio mugikorren garatzailea; backend-eko garatzailea; 3D modelatzaile eta animatzailea; web garatzailea; SAP ekosistemako aholkularia; CRM Dynamic plataformako aholkularia; CRM Salesforce plataformako aholkularia; Adimen Artifizialeko zientzialari nagusia; Adimen Artifizialeko ikerlaria; Gauzen Interneteko garatzailea; blockchaineko garatzailea; ikuste konputazionaleko ingeniaria; Java garatzailea; eta proiektuko nagusia.
Preziatuenak
Ikerketak erakusten du ere profil digital eta teknologiko eskatuenek ez dutela bat egiten ordainsari onenak lortzen dutenekin. Horrela, hiru lanbide preziatuenak dira eraldatze digitaleko zuzendari eta "hacker" korporatiboa (CDO), eraldatze digital eta teknologiako zuzendaria, eta negozio digitaleko arduraduna (digital business manager). Lehenengoaren soldata-banda kokatzen da 90.000 eta 200.000 euroren artean urteko. Bigarrenarena, 80.000 eta 150.000 euroren artean urteko; eta digital business manager-ek, bere aldetik, 70.000 eta 120.000 euroren artean irabazten du urtean.
Adimen Artifizialeko zientzialari nagusia hoberen ordainduena den profesional teknologikoa da (50.000 eta 65.000 euro artean urtean). Bere atzetik dator IOSentzako aplikazio mugikorren garatzailea (40.000-55.000 euro urtean), soldata berdina irabazten duelarik Androidentzako aplikazio mugikorren garatzaileak. Adimen Artifiziala gorantz dihoa, izan ere hoberen ordaindua den hurrengo profil teknologikoa da Adimen Artifizialeko ikertzailea (40.000-50.000 euro urteko). Dena den, bot-entzako Adimen Artifizialeko irtenbideen aditua zerrenda ertain-baxuan kokatzen da 25 lanbide digitalen artean (40.000-50.000 euro urtean).
Inesdi Business Digital Schooleko aurreko ikerketak kokatzen zuen CDO Digital Zuzendaria profil preziatuena bezala profesional digitalen artean. Beste lau profilak ziren CDO & IT Director, Chief information security officer (CISO), Adimen Artifizialeko bot-en kudeatzailea eta Negozio digitaleko arduraduna. Dena den, beste bat gehitu behar da zerrenda honetan, alegia Ecommerce-eko arduraduna, bere ordainsaria bosgarrenaren berdina baitzen.
Joana Sánchez Inesdiko lehendakariak honakoa dio: "koronabirusaren krisiaren ondoren irekitzen den eszenatokian, lanbide gakoak izango dira datuekin harremana duten horiek, eta negozio digitalarekin harremana dutenak".
Marketing digitaleko arduradunaren indarra
Digital Marketing Manager lanbide digital eskatuena da 2015. urtetik, 50.000 eta 80.000 euroren artean dagoen soldata-banda batekin urteko. Eginkizun honetara bideratzen dira eskaintzen % 24a. Profesional honek konpainiaren marketing digitaleko plana sortzen, definitzen eta gauzatzen du, marketin saileko etekineko adierazle gako nagusienak eta ekintza transbertsalak ematen ditu, eta marketin digitaleko estrategia definitzen, kudeatzen eta gainbegiratzen du; aurrekontuak ematen die diziplina kideei (inbound marketing, social media marketing, SEM, e-mail marketing) eta ikertzen ditu merkatua, lehia eta joerak, marketin digitaleko estrategiaren sorkuntzarako.
Profesional hauei Marketin, Komunikazioa edo Publizitatearekin harremana duten titulazioa eskatzen zaie; egungoenak diren marketineko kontzeptuen ulermena, baita estrategia digital, teknologia, metodologiak eta praktika onenak ere; CRM-ko tresnak, big data, datu-baseak eta analitika digitala; teknologia esponentzialen ezaguera, teknosormena eta Adimen Artifiziala marketinera aplikatua.
Urte honen hasieran, Joana Sánchez jada nabarmentzen zuen marketin digitaleko profesionalen eskaera: "Geroz eta gehiago ezaguera gehiago eskatzen zaie datu automatizatuen inguruan, baita adimen artifizialean ere". Profesionalen behar berri bat aipatzen zuen ere: "Oinarri teknologikoko profil sortzaile gehiago eskatzen dira. Teknosormeneko kategoria honetan, diseinatzaile digitaleko postua, irtenbide sortzaile, komunikatzaile eta erabilgarriak identifikatzen dituena, produktu grafiko digitalen garapenerako".
Sánchezek aipamen egiten zuen ere hackeatzearekin zerikusia duten kokapenak ere, aukerak eskaintzen dietenak konpainiak eraldatzeko gai diren profesional digitalei.
Profesional preziatuenei dagokionez, eraldatze digitaleko zuzendari eta "hacker" korporatiboa (CDO) enpresan estrategia digitala definitzeaz eta txertatzeaz arduratzen da, finkatu diren negozio digitalaren helburuak lortzeko xedearekin. Aldaketaren kudeaketa kultura burutzen du -giza baliabideen zuzendaritzarekin batera- antolakuntza arin eta berritzaile bateruntz, malgua, konektatua, kolaboratiboa, irekia eta data driven. Hori da "hacker" korporatiboa, eraldatzea bizkortzeko gai den profil bat. Bere funtzioen artean dago ere konpainiaren eraldatze digitaleko proiektuak burutzea, aldaketa kulturalaren eta data driven-en kudeaketako proiektua bizkortzea, zerbitzu eta produktu digitalen funtzionamendu zuzena eta entrega-epeak gainbegiratzea, talde profesional dinamiko bat burutu, sortu eta atxikitzea, disrupziora eta teknologia berrietara bideratua, eta enpresa eboluzio digitalaren abangoardian mantentzea.