Berriak

Heziketa digitala, politikaren lehentasun

Telefónica Fundazioak 'Gizarte Digitala 2017' txostena aurkeztu berri du. Ekitaldi honetan, Fundazioko presidente-ohi den César Aliertak bere iritziak azaldu zituen egungo hezkuntza digitalari buruz.
 
Horren harian, Aliertaren iritziz, heziketa hori indartzeko “herrialde honetan eskaintzen den hezkuntza aldatu”, egin behar da; izan ere, “1980an balio zuena jarraitzen baita irakasten”.
 
Telefónica Fundazioko presidente-ohiak ziurtatu zuen beharrezkoak direla ezaguera digitalak dituzten 2,5 milioi gazteak Administrazio Publikoen eta enpresen beharrak asetzeko, eta presakako gauza dela hezkuntza digitala hobetzea. Honekin guztiarekin, Aliertaren hitzetan, “heziketa digitalak politikaren lehentasun bat izan behar luke”.
 
Aliertaren aburuz, enpresak ere erronka honetan nahastu behar dira eta dagoeneko Telefónica hori egiten ari da. Horren adierazle da Telefónica izatea bigarren enpresa munduan heziketara zuzendutako langile gehien dituena, 600 pertsonekin bere dibisio guztietan.
Telefónica Fundazioko txostenak adierazten du ere bakarrik hiritarren % 31k konpetentzia digital aurreratuak dituela eta % 23ak oinarrizko gaitasun digitalak dituela.
 
Horrela, ia-ia herritargoaren erdiak eraldatze digitalari aurre egiteko beharrezkoak diren konpetentzia digitalik ez du.
 
Pribatutasuna eta segurtasuna
Aliertak baieztatu zuen ere pribatutasuna eta segurtasunaren hobetzeak ere direla gizarte digitalaren beste bi erronka nagusi. Telefónicako presidente-ohiak uste du erraza izango litzatekeela lortzea aurrerapen esanguratsu bat eremu honetan Komisio Europarra konbentzituko balitz arau erregulatzaile berri bat onartzeko, Amerika Latinoak eta gainerako planetak bultzatuko baitu.
 
Halaber, Telefónica Fundazioko txostenak erakusten du gazteria erdia 'mobile first' dela ia: bere denboraren % 90 eta 100aren artekoa sarean kontsumitzen dute mugikorraren pantailaren gain. "Ia mobile only belaunaldi bat da", gaineratu zuen Telefónica Fundazioko zuzendari orokor den José María Sanz-Magallónek.
 
Ikerketak nabarmentzen du ere dagoeneko badirela planetan linea mugikor gehiago biztanle baino. % 103ko sartze batera iritsi da zerbitzu honetan, eta susperraldian dauden munduko zonaldetan % 70 inguruan daude.
 
Euskadiko kasua
Euskadiri dagokionez, 2017 urtean aurrerapen handiak izan dira IKTen erabilpenarekin harremana duten alderdi guztietan hiritargoaren eta enpresen aldetik. Halaber, giza eta ekonomia-baliabide asko erabili dira Administrazio Publikoen zerbitzuen hobetzeari zuzenduta. Lanean jarrai-tzen ari da zerbitzu hauek modu askoz ere azkarragoan erabiliak izan daitezen horiek zuzenduta dauden personen eta erakundeen aldetik.
 
Bereziki nabaria da belaunaldi berriko banda zabalaren hedatzea (Mbp >100), lurraldean estaldurako maila altu bat lortzen duena. Azken urtean, Eusko Jaurlaritzako 1.700 dependentzietara iristen den azpiegituren inbertsioak eta enpresalde guztietara banda zabal azkar eta ultrazkarra eramatea uzten duten finantziazio-ekintzek, hurbilduz ere hiri-inguruko zonalde landatarretara, Euskadiko Gizarte Digitalean jauzi kualtitatibo bat suposatuko dute.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.