+Trebakuntza

HETELen prestakuntza-ziklo industrialetako ikasleek ia % 100eko laneratze tasa dute

Industriaren sektoreko prestakuntza-zikloak egiten dituzten ikasleen ia % 100ek beren ikasketekin bat datorren enplegua lor-tzen dute sei hilabeteko epean. Hori izan daiteke, oro har, Euskal Lanbide Heziketaren aurkezpen gutuna. HETELek, Euskadiko Lanbide Heziketako Abantean Ikaste-txeen Elkarteak, hiru lurraldeetako 24 ikastetxe eta 10.000 ikasle baino gehiago hartzen ditu barne. Joan den ikasturtean (2017-2018) inkesta bat egin zuen graduatutako 3.431 ikasleen artean, eta emaitzek errealitate hori berretsi dute.
Inkesta azaroan eta abenduan egin zen, hau da, ikasketak amaitu eta sei hilabetetara, Bizkaiko 14 ikastetxetan, Gipuzkoako 8 ikastetxetan eta Arabako batean, eta ikasleen % 89k erantzun zuten (3.059 ikaslek).
 
Txostenak argi eta garbi erakusten du, industriaren sektoreko prestakuntza zikloetan, laneratze tasa ia % 100ekoa dela. Prestakuntza ziklo guztietan, berriz, batez besteko laneratze tasa % 80 ingurukoa da, ikasketak amaitu eta sei hilabetetara. Laneratze tasa errealari dagokionez, honako hauek dira ehunekorik handiena duten zikloak: sistema elektrotekniko eta automatizatuak, produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan, mekatronika industriala, mantenimentu elektronikoa eta robotika industriala goi mailako zikloen kasuan, soldadura eta galdaragintza, erizaintzako zaintza osagarriak eta mekanizatua erdi mailakoetan; goi mailako heziketa ziklo horiek guztiek % 90etik gorako lan munduko laneratze tasa eta erdi mailakoak %80tik gorakoa dutelarik. Aitzitik, laneratze tasarik txikiena duten zikloen artean, Gizarte integrazioa (% 45), marketinga eta publizitatea (% 53) eta mikroinformatika-sistemak eta sareak (% 40) daude.
 
Txostenak eskaintzen duen beste datu interesgarri bat da graduatu diren ikasleen % 83k beren prestakuntzarekin bat datorren enplegu batean lan egiten dutela.
 
Emakumeak eta industria
Euskal Lanbide Heziketari esker, gazteen % 50 inguruk lanbide heziketa aukeratzen dute unibertsitatera joan beharrean. Azken urteetan, matrikulazioek etengabe egin dute gora. Gainera, horien artean ia erdiak emakumeak dira. HETELen kasuan 2017-2018 graduatutako %26a emakumeak izan dira (907). Nolanahi ere, txostenak aurreko urteetako joera irmoa berresten du, eta industriaren alorreko zikloek emakumeen ehuneko minimoa islatzen jarraitzen dute. Hala, industria ikastaro bat egitea aukera-tzen duten emakumeen ehunekoa % 6 edo % 7 ingurukoa da. “Ehuneko hori geldirik mantendu da azken 10 urteetan”, azaldu du Julen Elgetak, HETELeko lehendakariak.
 
Ziklo batzuetan emakumezkoen hegemonia nagusitu arren -estetika eta edertasuna, ile apainketa, jarduera komertzialak, Ehunezko eta larruzko artikuluen konponketa (% 100), haur hezkuntza (% 95) edo erizaintzako zaintza osagarriak (% 88)-, beste ziklo batzuetan, emakumezkoen presentzia anekdota hutsa da, eta hori kezkatzeko moduko gaia da, horiek baitira enplegu indizerik handiena duten zikloak. Horrela gertatzen da, esaterako, ziklo hauekin: beroa sortzeko instalazioak, mantentze elektromekanikoa, automozioa, instalazio elektriko eta automatikoak, mekanizazioa, soldadura eta galdaragintza, moldaketa bidez konformatzeko prozesua eta sistema elektrotekniko eta automatizatuk. Ziklo horietan, emakumeen ehunekoa % 0ren eta % 4ren artean kokatzen da.
 
LH Duala
Era berean, Euskal Lanbide Heziketa Dualak enplegua bilatzeko orduan duen eraginkortasuna azpimarratu du azterketak. Hala, 2017-2018 ikasturtean zehar, HETELeko 623 ikaslek aukeratu zuten modalitate hori, eta horietatik 110 emakumeak ziren (%18a). Inkestatik argi eta garbi ondoriozta dezakegu, ia prestakuntza ziklo guztietan, kasuan kasuko modalitatea amaitu eta sei hilabetetara, lan munduko txertaketa nabarmen handiagoa dela gainerako ikasleen batez bestekoa baino. Ostalaritzaren adarrean, adibidez, laneratze tasa % 60tik % 100era igotzen da ikasleek LH Duala egin ondoren. Hori da, halaber, Administrazio kudeaketa edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari dagozkien familien kasua, horietan, laneratze tasa % 60-70etik % 100era igotzen baita. Edonola ere, LH Duala egiten duten ikasleek, lan aukerak areagotzeaz gain, % 100eko laneratze tasa izaten dute familia askotan, batez ere industriako zikloetan, horrek sistemaren eraginkortasuna erakusten duelarik.
 
Euskadiko Lanbide Heziketa ezaugarri bereziak ditu. Matrikulatutako ikasleen artean, %53ak goi mailako heziketa ziklo bat egiten du, %36ak erdi mailakoa eta %11ak Oinarrizko Lanbide Heziketa. Emakumeen kasuan, %62ak goi mailako heziketa ziklo bat egiten du, %32ak erdi maila eta %5,4ak Oinarrizko Lanbide Heziketa.
 
Azkenik, oso ohikoa da erdi mailako zikloetako ikasleek goi mailako zikloetan ikasten jarraitzea. Gaur egun, horietatik % 56 inguru kualifikazio profesional handiagoa eskainiko dieten zikloak ikasten ari dira. Goi mailako beste ziklo batean edo unibertsitatean ikasten jarrai-tzen duten goi mailako zikloetako ikasleen ehunekoa, berriz, % 22 ingurukoa da eta Oinarrizko Lanbide Heziketako %72ak ikasten jarrai-tzen du, seguruenik erdi mailako heziketa ziklo bat egiten.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.